Pena da, eta amorru handia ematen du, naturan bertan hondakinak botatzen dituen jendea egotea. Edari-latetatik hasi, komunak eta hozkailuetara. Hori bai, gero mila kilometro egingo dituzte ondo kontserbatutako lekuez gozatzeko.
Oraingo honetan, Lea Artibaiko EGUZKI taldeak kexa bat jaso zuen, Lekeitiotik gertu dagoen itsaslabar batera, Mendexa udalerriko lursailetara, hondakinak botatzen ari direlako.
Gainera, itsaslabar horietan belatz handi bikote batek egiten du habia, eta espezie hori Babes Bereziko Zerrendan dago.
Egoera horrekin amaitzeko, EGUZKIko kideak Mendexako Mari Jose Uriarte alkatearekin elkarrizketatu ziren. Alkatea neurriak hartzeko prest agertu da. Hori dela eta, isurketen egileak identifikatzea eta behin betiko amaitutzat jotzea espero dugu.
Inguru honek bere balio ekologiko handia berreskuratzea espero dugu, eta belatz handi bikote honek bere habia ez uztea eta kumeak baldintza egokietan aurrera atera ahal itzatea.