Datorren larunbatean Donostian erraustegiaren kontra egingo den manifestazioarekin bat datozen era guztietako talde sozial, alderdi eta sindikatuen ordezkariek prentsaurreko bat eskaini dugu gaur eguerdian Anoetan. Izan ere, handik, Anoetatik, abiatuko da manifestazioa, 17:00etan, “Erraustegirik ez, alternatiba badagoelako” lemapean.
Hemen elkartu gara gaur, datorren larunbatean, martxoaren 25ean, Errausketarik Ez lemapean egingo dugun manifestazioari atxikimendua agertzeko.
Era askotako erakunde, elkarte, talde eta herritarrok adierazi dugu, dagoeneko, gure babesa. Ez dugulako Errauskailurik nahi ez Zubietan eta ez inon.
Ez dugulako gure hondakinak tratatzeko azpiegitura garesti, kutsakor eta alferrikakorik nahi. Ez dugulako nahi gure eta gure ondorengoen osasuna kaltetzerik, ez dugulako nahi gure dirua xahutzerik ezta enpresa multinazionalek gure diruarekin negozioa egin dezaten, aldi berean herritarrontzako premiazko zerbitzu publikoak murriztuz.
Gipuzkoan demostratzen ari gara, aspalditik eta egunero, ez dugula hondakinak erre beharrik tratatzeko. Demostratu dugu gai garela, bilketa on bat eginda, hondakinen parte oso handi bat aprobetxatu eta errefus kiloak jaisteko, eta erretzea ez den beste alternatiba bat emateko azken errefusari.
Baina nahitaezkoa da udalerri askok egin duten bideari beste guztiek ere jarraitzea, ez baita onargarria batzuek 50 kg errefus azpitik botatzea, pertsonako eta urteko, eta beste batzuek 250 kg edo 300 kg botatzen segitzea. Ez da onargarria eta ez da justua.
Eta administrazioak lagundu egin behar du bide horretan: hasteko, gaika ondo biltzeko sistema eraginkorrak ezartzen Gipuzkoa osoan, eta era berean gaika ondo bildutako hondakinak ondo tratatzeko azpiegiturak prestatzen. Urgentziazkoa da Gipuzkoak dagoenekoz organikoarentzako dauzkan azpiegiturak hobetzea eta behar diren berriak sortzea.
Errausketak badauka alternatiba, demostratua dago alternatibak balio duela eta Gipuzkoan erraustegirik gabe ondo kudeatu ditzakegula gure hondakinak.
Zer dela eta gastatu behar ditugu 212 milioi erraustegia eraikitzen eta 700 edo 1.000 milioi, horiek kudeatzen?
Gipuzkoa puntako herrialdea izan daiteke hondakinen kudeaketa burutsu eta iraunkorrean. Baina, baita ere, geratu gaitezke azken muturrean, herrialde kutsakor eta morroi geldituz, gure agintariek erraustegiaren apustua egin dutelako.
Garaiz gaude oraindik gauzak ondo egiteko.
Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzen duten alderdiei berriro ere esan nahi diegu: gelditu ezazue proiektua, hartu ezazue hondakinen kudeaketa onaren norabidea. Egin kasu herritarrok eskatzen dizuegunari.
Martxoaren 25ean manifestazioa egingo dugu Donostiako kaleetan. Manifestazio handia izatea nahi genuke. Hor bilduko gara ERRAUSTEGIRIK EZ esateko eta beste jendarte eredu bat aldarrikatzeko.
Honako zerrenda honetan ageri dira orain arte manifestazioarekin bat etorri diren taldeak. Zerrenda irekia da, beraz, behin-behinekoa. Seguruena une honetan bertan badira atxikimendua adierazi duten talde berriak.
- AHTrik ez
- Aizan feminista taldea
- Aiztondo klasika
- Aiztondo plataforma
- Aiztondo Txirrindulari Elkartea
- Alternatiba
- Altza XXI
- Amasako Martina Kultur elkartea
- Andoiango Gaztetxea
- Andoaingo Punttuka Bertso Eskola
- Anoetako Gazte Asanblada
- Anoetako neska gazte feministak
- Asteasuko Atzapar Pilota Kirol Elkartea
- Asteasuko EBIA elkartea
- Asteasuko Matxintxulo gaztetxea
- Asteasuko Pello Errota Eskolako Kukute Guraso Elkartea
- Asvinenea Kultur Elkartea (Antzezleak biltzen dituen elkartea)
- Belartza 2 Gelditu! plataforma
- Billabonako Aizkardi Mendi Elkartea
- Billabonako Erniobea BHIko guraso elkartea
- Billabonako Oinkari Dantza Taldea
- Biolur Gipuzkoa
- CCOO sindikatua
- CGT sindikatua
- CNT sindikatua
- Debagoiena Eredu, Zabortegirik Ez plataforma
- Donostia Bizirik
- Donostiako Hondakinen Bilgunea
- Duintasuna elkartea (Gipuzkoako jubilatuak eta pentsiodunak)
- Eguzki
- EH Bildu
- EHNE
- Ekologistak Martxan
- ELA sindikatua
- EQUO
- Ernai
- Errausketaren Aurkako Koordinadora
- ESK sindikatua
- Ezker Anitza – IU
- Fleming Ikastetxeko Guraso elkartea
- Gasteizko Zero Zabor
- Gipuzkoa Zutik
- Greenpeace
- Haritzalde Naturzaleen elkartea
- Hernaniko Berdintasun Kontseilua
- Hernaniko EH Bildu
- Hernaniko Kooperazio Taldea
- Hernanin Zero Zabor
- Herria Kultur Elkartea
- Ikasle Abertzaleak
- Ipar Haizea
- Jatorkin Atzerritarren aldeko elkartea (Tolosa)
- Karabeleko Baratza ekologikoak
- Komite Internazionalistak
- LAB sindikatua
- Lanbide Kaltetuak (Asociación de afectados por Lanbide)
- Lasarte-Orian Aire Garbia
- Lurreko Eko denda
- Nekane Libre
- OEIT /GEIS
- Onddo Gaztetxea
- Podemos Donostia
- Podemos Euskadi
- Sortu
- Steilas sindikatua
- Stop Kaleratzeak Hernani
- Tolosaldeko Osaun Publikoaren aldeko plataforma
- Usurbilgo Aralar
- Usurbilgo EH Bildu
- Usurbilgo Ernai
- Zero Zabor ingurumen babeserako elkartea
- Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa