albisteak
-
Natur parkeak: etekina edo kontserbazioa?
[2024-06-28]Natur kontserbaziorako eragileek salatu dute aldundiak jarduera produktiboa lehenesten duela Gipuzkoako natur parkeetan. Esan dute biodibertsitatea zaintzea lehenestea derrigorrezkoa dela.
-
AHTak aldirietako tren-zerbitzua murrizten du
[2024-06-27]Gaur arratsaldean AHTren aurkako eta aldirietako trenaren aldeko elkarretratzea egin dugu Oreretako eta Lezoko RENFEren geltokian. Izan ere, aspaldion, AHTren lanak direla-eta, sekulako murrizketak egiten ari dira herritarrok gure egunerokoan erabiltzen dugun tren-zerbitzuan. Eta gehiago datoz!
-
Larunbat hontan Zapatu Azule Ondarroan
[2024-06-26]Badator, badatorrr Zapatu Azule. Larunbat honetan, hilak 29, aurten ere Ondarroan ospatuko dugu gure Zapatu Azule. Jende erdiarekin eta kontzientziazio bikoitzarekin askoz hobeto pasatuko genuke denok. Baina aldez aurretik jakinda hori ezinezkoa izango dela, gu geurera, ingurumen-inpaktua ahalik eta txikiena izan dadin saiatzera. Lan zaila.
-
Bizkaiko Batzar Nagusiak, Gernika, Ekainak 22an 10:30etan bateratzea Urdaibairen defentsan
[2024-06-21]PRADALESI ONGI ETORRIA BUSTURIALDERA!
EKAINAREN 22an, 10:30tan GERNIKAKO BATZAR NAGUSIETAN BATUKO GARA PRADALESI GAUZATXO BI ESATEKO:
1-. EZ EZ EZ…GUGGENHEIMIK EZ!
2.- URDAIBAI EZ DAGO SALGAI!Bateratze baimendua
-
2.Eskuko eta Truke Azoka Zuazo-Arteagabeitiako jaietan
[2024-06-21]Gure lurra zaintzeko eta, posible izan balitz, hobetzeko zerbait egin nahi duzu? Hasi hemendik!
Datorren larunbatean, hilak 22, Zuazo-Arteagabeitiako jaien baitan, Eguzki Barakaldok bigarren Eskuko eta Truke azoka antolatzen dugu, helburua materialen berrerabilera sustatzea delarik. Azoka honetan, edozein material (objektu) saldu, trukatu edota oparitzeko aukera izando dugu. Bertan topatu ahal izando ditugun salgaiak, besteak beste: liburuak, arropa, diskak, jostailuak, kirol materiala, altzariak, soinu-tresnakā¦ -
Txatar-hautsa Lezo-Donibaneko bidegorrian
[2024-06-19]Pasaiako portuko txatar-deskargek arriskuan jartzen dute herritarren osasuna eta ingurumena
Ekainaren 15ean, eguerdian, Pasaiako portuko kaietan garabi batek txatarra deskargatzen zuen bakoitzean isuritako txatarra oxidozko partikulen hodei itzelek Lezo eta Pasai Donibane lotzen dituen bidegorritik ibiltzea galarazten zuten, eta Eguzki talde ekologista gertaera horren lekuko zuzena izan da.
-
Urkulluren gobernuak bere azken bileran angulak arrantzatzea baimendu duela salatu dute ekologistek
[2024-06-19]Angula-arrantza profesionalizatzeko dekretua onartu zuen atzo Urkulluren gobernuak bere azken bileran. Dekretuaren bidez, Jaurlaritzak iskin egin nahi dio Europar Batasunak 2023ko urtarrilean angularen aisialdiko arrantzaren gainean ezarri zuen debekuari; izan ere, aisialdiko arrantza izan da azken urteotan Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean egon den angula-arrantza mota bakarra. Debekua onartu izana kontseilari berriari zabalean egindako dejada da, zeren eta talde ekologistok dagoeneko dekretua bertan behera uzteko eskaera idazten ari baikara, kontseilari berriak, edozein dela ere, mahai gainean izan dezan kargua hartu bezain pronto. Kontseilari berriak aukera bikaina izango du erakusteko biodibertsitatea benetan aintzat hartzen duen ala diskurtsoak hanpatzeko erabiltzen diren bost duroko hitz potolo horietako bat baino ez den.
-
Daliako eraisketa lanen etetea eskatzeko bildu gara herritarrak
[2024-06-15]Gernika-Lumoko Dalia fabrika zaharra eraisteko lanak hasi direla salatzeko helburuagaz elkarretaratzean bildu gara gaur [ekainak 15] Urdaibaiko herritarak. Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiko agintariek Guggenheim Urdaibai proiektuaren bi egoitzetako bat jartzeko aurreikusten lekua da hori. Horregatik, Zaindu Dezagun Urdaibai, Guggenheim Urdaibai Stop, Guggenheim EZ, EGUZKI Talde Ekologista, Ekologistak martxan eta Lanius Ornitologi Elkarteak elkarregaz zabaldutako deialdiak erantzun zabala jaso du: eskuetan pankarta eta banderak eta kamisetak soinean ditugula, lanen eta Guggenheim Urdaibai proiektuaren etetea eskatu ditugu.
-
Bizkaia ez dago salgai! Ekaina 22an manifa Bilbon
[2024-06-15]Mendiak, ibaiak, hondartzak eta gure ondarea desjabetu nahi dituzte.
Gure iragana da, gure oraina eta baita gure etorkizuna ere.
Horregatik erabaki dugu deialdi honetan bat egitea abusu horri aurre egiteko.
Bizkaia hobe baten alde borrokatzeko.
Haien makroproiektuetarako dena ez dela onargarria erakusteko.
Enpresa pribatuaren eta kapital handien mesedetan espoliazioa baimentzen duten botere publikoen aurrean lurra defendatzeko.
Bizkaia ez dago salgai, eta ez dugu onartuko gure herriak puskaka hondatzea, ezta bizi dugun lurraldea txikitzea ere.