AHT-TAV
-
Iraeta-Narrondo bidegorria, oraingoan bai?
2023-12-10Urolako Bide Berdea osatzea ahalbidetuko duen Iraeta-Narrondo bidegorriaren proiektua BERRIZ ERE aurkeztu dute Iñaki Arriola Garraio sailburuak eta Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuak. Eta BERRIZ ERE aurkeztu dute inolako autokritika edo etengabeko atzerapenei buruzko azalpenik gabe.
-
RENFEren aldiriko zerbitzua Gipuzkoan, quo vadis?
2023-11-16Egunotan albiste izan da PSOEren eta ERCren arteko akordioa RENFEk Katalunian dituen aldiriko lineak Generalitateri “oso-osorik” transferitzeko. Testuinguru horretan jakin dugu iaz, linea horietan, 5 egunetatik 4tan atzerapen larriak gertatu zirela. Ez dut Gipuzkoako Irun-Brikola lineari buruzko estatistiken berririk, baina, nire eskarmentuan oinarrituta, lasai asko esan dezaket atzerapenak eta era guztietako gorbeherak eguneroko ogi direla. Hona hemen bakar batzuk…
-
Bost urte beranduago, Lezo eta Donibane bitartean falta den bidegorri-zatiaren proiektua onartu du Foru Aldundiak
2023-09-26Foru Aldundiak onartu berri du Lezo eta Donibane bitartean falta den bidegorri-zatiaren proiektua. BAZEN GARAIA!, hori da burura datorkigun lehendabiziko pentsamendua. Izan ere, zati hori 2018rako zerbitzuan egongo zela iragarri zuten. Geroztik bost urte pasatu dira eta oraindik bidegorri-zati hori eraiki egin behar da. Beraz, kasurik onenan, dena ondo bidean, atzerapena sei urte ingurukoa izango da. Ez da, ez, txalo jotzeko moduko gestioa.
-
Errekalde eta Galarreta bitartean proiektatutako bidegorria zabaltzeko eskatu du Eguzkik
2023-07-04Foru Aldundia Errekalde eta Galarreta bitarteko bidegorri-proiektua jendaurrean erakusten ari dela eta, aurreikusitako zabalera handitu egin behar dela alegatu du Eguzkik. Proiektatuak aurreikusi du 3 metro zabaleko bidegorri bat, txirrindulariek eta oinezkoek bi norabideetan partekatutakoa. Baina Gipuzkoako Bizikleta Bideen Planaren zein Gipuzkoako Bizikleta Bideen Eskuliburuaren arabera, txirrindulariek eta oinezkoek partekatutako bi norabideko bidegorriek 4 metro zabal behar dituzte. Are gehiago, 3 metrokoa da Errekalde eta Galarreta bitartean proiektatu den bidegorriaren sekzio tipoa, baina sekzio tipo hori, zenbait puntutan, 1,8 metrora ere murrizten da. 1,8 metroko puntu horietan saihetsezinak izango dira txirrindularien eta oinezkoen arteko gatazkak.
-
Chillida Bidea proiektuak agerian utzi du Errekalde-Galarreta bidegorriaren atzerapena
2023-05-04Datorren urtean Eduardo Chillida jaio zeneko mendeurrena izango dela eta, hainbat ekimen martxan jarri dira eta horietako bat da Chillida Bidea, Haizearen Orrazitik Chillida Lekura oinez eta bizikletaz joatea ahalbidetu nahi duena. Egia esan, Chillida Bidea dagoeneko existitzen da, salbu eta azken-azken zatian. Izan ere, gaur-gaurkoz, Chillida Lekura ezin da iritsi ez oinez ez txirringaz. Arazo hori saihesteko, Udalak Defentsa Ministerioarekin Lore Tokiko zalditegi militarrean barrena pasatzeko baimena negoziatu nahi du. Berez, hori da Chillida Bidea proiektuak dakarren berrikuntza bakarra, gainerakoa, esan bezala, dagoeneko eraikita dagoelako. Eta berrikuntza hori, esplizituki aitortzen ez bada ere, Errekalde-Galarreta bidegorri-proiektuak pilatutako atzerapenaren ondorio da.
-
Mugikortasun jasangarria, non?
2023-04-29Duela gutxi, gure kolektiboak, Eguzki talde antinuklear eta ekologistak, prentsa-ohar bat bidali du, Aldundiak Orereta/Errenteria eta Irun lotzen dituen bidegorriaren ardatzaren tarteari buruz eskaintzen zuen albisteari buruz. Gure ondorioa oso argia zen, albiste horrekin kea baino ez zen saldu nahi; izan ere, 2013an Batzar Nagusietan aho batez onartutako Bizikleta Bideen Planaren etengabeko ez betetzeak direla eta, Aldundiak trazadura horri buruzko azterlan bat hasteko hartutako erabakia ezin da ez lorpentzat hartu, ezta Aldundiak mugikortasun iraunkorrarekin duen konpromisoaren erakusgarritzat ere. Albiste horri dagokionez, bizikletaren kolektibo espezifikoak bat etorri dira gure balorazioarekin, eta asmo handiagoko neurriak eskatzen dizkiote administrazioari.
-
Eta zergatik ez dira oraindik Loiolako Erriberako tren-aldalekua eraikitzen hasi?
2023-04-21Albistea izan da egunotan Ministro Kontseiluak argi berdea eman diola Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatzeari Loiolako Erriberan tren-aldalekua finantzatzeko eta eraikitzeko hitzarmena. Aldaleku honetan Topoaren (eta, oro har, Eusko Trenen) erabiltzaileak Renferen Irun-Brinkola aldiriko lineako trenetara pasatu ahal izango dira, eta alderantziz, noski. Denek loriatu dituzte proiektu honen bertuteak, eta egia da, dohaiaz beteriko proiektua da. Baina hain proiektu bertitetsu bada, zergatik egin du mende laurten bat bueltaka?
-
Larunbatean, AHTren aurkako agerraldi jendetsua Biriatun
2023-04-12Euskal Herriko AHTren aurkako mugimenduok, iparraldekook zein hegoaldekook, hogeita hamar urteko borrokaren ondoren, gure konpromisoa berretsi nahi dugu, Euskal Herriaren historiako proiektu suntsitzaile, xahutzaile eta antisozialena behin betiko geldiaraztea lortu arte. Gauzak horrela, dei egiten diegu Euskal Herriko pertsona zein talde sozial eta sindikal guztiei larunbatean, apirilaren 15ean, goizeko 11etan, Biriatuko udaletxearen aurrean egingo den ekitaldian parte har dezaten. Adi: Biriatuko agerraldia 11etan izango da, baina lehenengo hitzordua 10etan da, Behobiako zubian, bertatik Biriatura oinez joateko.
-
Iraeta-Narrondo zatian berriro ere agerian geratu da Aldundiak bidegorriak eraikitzeko epeak etengabe urratzen dituela
2023-04-05Aldundiak astelehenean agiri baten bidez jakinarazi zuenez, Foru Kontseiluak zein Batzar Nagusiek onartu berri dute Eusko Trenbide Sareakin Iraeta eta Narrondo bitarteko bidegorria egiteko hitzarmen bat sinatzea. “Urolako Bide Berdea amaitzetik askoz ere gertuago dago”, irakur daiteke testuan. Alegia, berriz ere propaganda, “hau aurrera doa”, esango baligu bezala. Ez autokritikarik, ez azalpenik. Ea Aldundiak zergatik egin beharko lukeen autokritika edo zergatik eman beharko lukeen azalpen bat, behintzat? Bada, iazko otsailaren 24an, Garraio sailburu Iñaki Arriolak eta Mugikortasun diputatu Rafaela Romerok hitzarmen hori iragarri eta bidegorria eraikitzeko lanei 2023ko urte hasieran ekingo zietela esan zutelako.
-
Bizikletaren aldeko elkarteen hausnarketa Errenteria-Irun bidegorriaren azterlanari buruz
2023-04-02Foru Aldundiaren Mugikortasun Departamentuak joan den ostiralean aurkeztu zuen Errenteria-Irun bidegorriaren gaineko azterlana dela eta, astelehenean idatzi kritiko bat argitaratu zuen Eguzkik. Orain, berriz, Balazta, Gurpilartea eta Kalapie bizikletaren aldeko elkarteek plazaratu dute iritzia. Irakurtzera animatzen zaitugu, oso interesgarria da eta.
-
Aldundiak Errenteria-Irun bidegorriari buruzko azterlana “lorpen” gisa saldu nahi du, baina dokumentu hori Bizikleta Bideen Plana zer puntutaraino urratu duen isla baino ez da
2023-03-27Foru Aldundiak Bizikleta Bideen Plana erabat urratu du, eta, hala ere, Rafaela Romero Mugikortasuneko diputatuak tematuta jarraitzen du “lorpen” gisa saldu nahian erabateko urradura horren adibide garbiak baino ez direnak. Orain arteko azken adibidea izan da Errenteria-Irun bidegorriaren azterlana, joan den astean Romerok mugikortasun iraunkor eta ekologikoarekiko konpromisoaren isla gisa aurkeztu zuena. Honela, Romerok berriz ere jo zuen propagandara egia biribila saihesteko, alegia, Bidegorrien Oinarrizko Foru Sarea, dagoeneko amaituta edo amaitzear egon beharko lukeena, barraskilo-abiaduran doala eta aspaldi-aspalditik dagoela zentzuzko edozein epetatik kanpo. Maximalistak garela? Esajeratzen ari garela? Bada, ikus dezagun…
-
Oraingoan, Frantziako Tourra da aitzakia Lezo-Donibane bidegorria berriz atzeratzeko
2023-01-23Rafaela Romero Mugikortasuneko diputatuak adierazi duenez, Frantziako Tourrak zeharkatu behar dituen lekuetan herri-lanik ez egiteko eskatu du Eusko Jaurlaritzak; horren ondorioz, Lezo-Donibane bidegorriaren lanak ez dira apirilean hasiko, uztailean baizik. Beraz, oraingoan Tourra da aitzakia Donibane-Lezo bidegorriaren lanak berriz ere atzeratzeko. Eta dagoenko BOST URTEKO ATZERAPENA da.
-
C-II egitasmoaren kaltetuek “Helburu Neurgarrien Dekalogoa” aurkezteko herri agerraldia Andoainen.
2023-01-20Andoaingo C-II Proiektuak Kaltetutako Plataformak larunbatean, urtarrilaren 21ean 12:00tan Basteron, herri batzarrerako deialdia egin du. Bertan dekalogo bat aurkeztuko da, Aldundiak inposatu nahi duen asmoen gainetik pertsonen interesak errespetatuz, Andoaingo udalerrian N-1 eta A-15 errepideentzat ingurumenarekiko jasangarri izango den proiektu bat definitzeko eta bultzatzeko oinarriak jarriko dituena, egungo arazoei (zarata, airearen kutsadura…) irtenbidea emanez.
-
Errekalde-Galarreta bidegorria 2022an ere ez
2022-12-22Abenduan gaude, urtea bukatzear da eta Errekalde-Hernani (Galarreta) bidegorriaren arrastorik ez dago, ezta Errekalde-Chillida Leku zatian ere, Foru Aldundiak 2022an eginda egongo zela iragarri zuen arren. Nolanahi ere, honako hau Gizpuzkoako Oinarrizko Bidegorri Sarea metatzen ari den etengabeko atzerapenetako bat baino ez da. Beste bat. Kontuan izan sare horrek amaituta edo ia amaituta egon beharko lukeela, baina behin eta berriro salatu dugunez, barraskilo-abiaduran doa eta aspalditik dago zentzuzko edozein epetatik kanpo.
-
Anabasa Gipuzkoako Renfen
2022-11-28Donostiako geltokia AHTra egokitzeko lanak ez dira garaiz bukatu, aurreikusi gabeko zerbitzu-etena sortuz. Horren ondorioz, milaka erabiltzaile garraio-aukerarik gabe geratu dira aldez aurretik abisatu gabe. Anabasak autobus-zerbitzuan ere eragin nabaria izan du, jakina. Hori da azken hamarkadatan gertatzen ari dena, beharrezkoak ez diren azpiegiturei lehentasuna emateagatik, oinarrizko azpiegiturez ahaztu egiten direla.