Alternatibak
-
Hezeguneen munduko eguna eta Aieriren berreskurapena
2022-02-02Otsailaren 2an, Ramsar hirian (Iran) 1971n hezeguneen nazioarteko eguna sinatu zela gogorarazten digula aprobetxatuz, planetarentzat hain garrantzitsuak diren baina hain degradatuta dauden zonaldeez ohartarazi nahi dugu, eta benetan duten garrantzia eman.
Datu bezala, esan behar da, mende honetan Euskal Herriko duna eta hondartzen % 75 desagertu direla. Gure itsaspadurak politikari desarrollisten, espekulazio basatiaren, kutsadura eta ezjakintasunaren biktima dira.
Urrats bat gehiago eman nahi dugu ekosistema horien balio izugarriaz eta ekosistema horiek berreskuratzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko lanean. -
Oreretako Ingurumen Sailaren aurrekontuen dinamika aldatzea premiazkoa da
2022-01-10Orereta-Errenteriako Udaleko Ingurumeneko Aholku Batzordearen azken bileran, Sailak urte honetarako duen aurrekontuari buruzko informazioa aurkeztu zen. Adierazi zuten sailaren 2022rako aurrekontua % 5,14 handitu dela 2021arekin alderatuta, eta, aldi berean, udal aurrekontu orokorra ere, ehuneko berean igo dela. Ez dugu aurrekontu orokorra aztertuko, baina bai Ingurumenekoa, arlo horretan lan egiten baitugu guk.
-
Pertsonek osatutako puzzlea Donostian eta manifestazioa Bilbon klima- eta ingurumen-krisialdiaren kontrako neurriak eskatzeko
2021-11-06Glasgowko COP26 dela eta, gaur izan da Euskal Herriko talde ekologistek eta sozialek protestak egtiteko hautatu duten eguna. Eguerdian, hainbat talde ekologista, sozial eta sindikatu biltzen dituen Larreko Mahaiaren ekimenez elkarretaratze bat egin dugu Kontxan. Pertsona eta aterkiekin KLIMA EZ DA NEGOZIOA esaldia osatu dugu. Arratsaldean, berriz, manifestazioa egin da Bilbon. Hona hemen irudi batzuk.
-
COP26 dela eta, mobilizazioak Euskal Herrian: Klima ez da negozioa!
2021-10-30Aste honetan munduko agintariak Glasgown bilduko dira, Nazio Batuen COP26 delako Goi Bileran, larrialdi klimatiko, ekologiko eta sozialari eliteen neurriko trantsizioa diseinatzeko. Euskal Herriko agintariak ere bide bere-beretsutik doaz, greenwashing edo zuriketa berdearen etengabeko politikaren bidez kontrakoa sinestarazi nahi badigute ere. Horregatik hemen ere, mundo osoan bezala, bestelako trantsizioa aldarrikatzeko ekintzak egingo dira, Eguzkik ere parte hartuko du eta espresuki parte hartzera deitzen dizu.
-
EAEko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala klima-aldaketari aurre egiteko anbizio gutxikoa dela uste du Eguzkik; hori dela eta, alegazioak aurkeztu ditu
2021-10-19EAEko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialaren Aurrerapen dokumentua izapidetzen ari da Eusko Jaurlaritza. Helburua da Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldea planifikatzea, Jaurlaritzak dituen eskumenen arabera, eta batez ere dagoeneko nabaritzen hasiak diren klima-aldaketaren ondorioak kontuan izanda. Eguzkik, Planak anbizio gutxi duela iritzita, alegazioak aurkeztu ditu.
-
Pasquier-Recondo, lehentasunezko helburua Bidasoaldeko Lagunak taldearentzat
2021-08-16Bidasoaldeko Lagunak taldeak etsipen handiena plazaratu du Irungo Udalak Pasquier-Recondoko Hirigintza Hitzarmenaren alde hartutako erabakiaren inguruan.
-
Klima Aldaketari buruzko Legea Nafarroan, bidezkoa dena aldatzeko
2021-06-17Baina bidezkoa esaten dugunean, ez gara ari justizia klimatiko eta sozialaz, larrialdi klimatikoari aurre egiteko gai izateaz eta pertsonen bizitzetan dituen ondorioak kontuan hartzeaz. Legea beste bide batzuetatik doa. Gutxienekoa aldatzea baino ez du proposatzen, egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduari lotutako negozio-logika eta onura pribatua ahalik eta gutxien alda dadin.
-
Gasteizko Foru Jauregia “piztu” egin da garapen iraunkorraren aurka
2021-05-25Nazio Batuen Erakundeak, 2020ko urrian, “Zientziarako eta gizarterako zeru ilun eta lasaiak” izeneko foroan, argiztapenaren erabilerari aurre egin zion, eta gobernuek eta enpresa pribatuek har ditzaketen zenbait neurri proposatu zituen, gehiegizko argiaren eragin negatiboa arintzeko, herritarren ongizatea murriztu gabe. Besteak beste, argien blindajea, distira mugatzeko, potentzia behar den gutxieneko kopurura murrizteko, argiztapena erregulatzeko egokitzapen-teknologia erabiltzea, adibidez, trafiko gutxi duten errepideetan, edo espazio publikoetan argiak itzaltzeko, beharrezkoak ez direnean.
-
Lakuak Subillako gasari uko egin diolako, poza agertu du Eguzkik, eta, bide batez, eskatu du gaur egungo energía-politika ingurumen-irizpideen arabera errebisatzeko
2021-04-11Joan den ostegunean Espainiako Legebiltzarrak onartu zuen Klima Aldaketako Legeak ateak behin betiko itxi dizkio Subillako gasa Armentia 2 putzuaren bidez ustiatzeko proiektuari. Hala ere, EAJ-k jarraitu du esaten gasaren inguruko miaketek aurrera egin behar zutela. Zorionez, Jaurlaritzak atzo esan zuen amore emango duela. Eguzkikook pozik gaude, noski, eta gustatuko litzaiguke erabaki hau gaur egungo energía-politika ingurumen-irizpideen arabera berritzeko lehen urratsa.
-
Arabako egitasmo eolikoen helegitea sinatzeko lekuak
2021-04-02Informaziorako edo sinadura bilketarako lekuak.
-
U30 Aldaketaldia, irudietan
2021-01-31Klima- eta ingurumen-larrialdia herriz herri salatzeko ekimna, U30 Aldaketaldia, atzo burutu zen, arratsaldez Donostian eta Bilbon manifestazio bana eginda, eta goizean, berriz, herriz herri hamaika mobilizazio eta ekintza eginda. Guzti-guztietan dei egin zen datorren larunbatean, hilak 6, Zaldibar Argituk antolatu dituen mobilizazioekin bat egiteko. Izan ere, datorren larunbatean zabortegia bertan behera erori zeneko urteurrena izango da. Hona hemen atzo izandako mobilizazioen isla diren hainbat argazki.
-
U30 Aldaketaldia: larunbatean, manifestazio batek burutuko ditu Donostian astean zehar herriz herri klima- eta ingurumen-larrialdia salatzeko egingo diren mobilizazioak
2021-01-25Larreko Mahaiak eta U30 Aldaketaldia ekimenarekin bat egin duten taldeek astean zehar antolatutako mobilizazio eta ekintzetan parte hartzera deitzen dute (ikus taula). Mobilizazio horietako bat, nolabait guztiak burutuko duena, larunbatean, hilak 30, Donostian egingo den manifestazioa izango da. 17:00etan Gladys Enetik abiatu eta Bulebarrean bukatuko da.
-
Larreko Mahaiak dei egin du asteburuan U30 Aldaketaldiaren barruan antolatutako mobilizazio eta ekintzetan parte hartzera
2021-01-21U30 Aldaketaldia ekimenaren barruan asteburu honetan antolatutako mobilizazio eta ekintzetan parte hartzera dei egiten du Larreko Mahaiak. Donostia, Ordizia, Eibar, Orereta eta Azpeitia izango dira mobilizazio eta ekintza hauen lekuko. Dena dela, asteburukoak datorren astean izango diren guztien aperitiboa baino ez dira izango. Izan ere, Gipuzkoan hogei herri baino gehiagotara iritsiko da U30 Aldaketaldia.
-
Bizkaiko berrogeita hamar talde baino gehiagok bat egin dute U30 Aldaketaldia ekimenarekin
2021-01-20Bizkaitik ere talde askok bat egin dute U30 Aldaketaldiarekin. Joan den astean gipuzkoarren txanda izan zen (ikus ) eta gaur goizean, berriz, bizkaitarrek ezagutarazi dituzte prentsaurrekoan ekimenaren nondik norakoa eta prestatu dituzten mobilizazio eta ekintzak. Hona hemen gaurko agerraldiaren edukia…
-
Bat egin U30 ALDAKETALDIArekin!
2021-01-14Larreko Mahaiak sustatutako U30 Aldaketaldia ekimenaren berri emateko prentsaurreko bat eskaini dugu gaur goizean Donostiako Bulebarrean hainbat agente sozial eta sindikalen ordazkeriok. Helburua da urtarrilaren 30aren bueltan, ahal den herri, auzo, ikastetxe eta lan-zentro guztietan klima-, bioaniztasun- eta, oro har, ingurumen-larrialdia salatzeko ekintzak antolatzea, betiere ikuspegi lokaletik. Dagoeneko Gipuzkoako 20 herri baino gehiagotan konprometituta daude eta oraindik konpromiso eta atxikimenduak biltzen jarraitzen dugu. Halaber, nabarmendu behar da U30 Aldaketaldia beste herrialdeetara ere salto egin duela eta badakigu Gipuzkoatik kanpoko hainbat herritan ere ekintzak egingo dituztela.