Antimilitarismoa
-
“Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean”
2025-01-10“Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean” adierazpena publiko egin da urtarrilaren 4an Aieten, hainbat herritarrek sustatuta. Deialdiaren berri eman zen Independentea.eus gunean, eta Berriak, Euskadi Irratiak eta beste hainbat herritarrek zabaldu zuten adierazpena. Guk ere zabaldu nahi dugu. Hemen aurkituko dituzue adierazpena, orain arteko atxikimendu-zerrenda eta harekin bat egiteko aukera.
-
Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren zuzenketa-espedientean zortasun bermatzaileago batzuen alde dago Eguzki
2024-12-122024ko apirilean, Kostaldeetako Zuzendaritza Nagusiak baimena eman zion Gipuzkoako Kostaldeetako Zerbitzu Periferikoari 1999ko apirilaren 27ko Ministro Aginduak onartutako mugaketa zuzentzeko espedientea hasteko. Mugaketa horrek 920 metroko tarte bati eragiten dio, Donostiako Loiola auzoan. Tarte hori bat dator Lurreko Armadaren kuartel militarrek okupatutako lurrekin; izan ere, 28/1988 Legean ezarritako zortasunak aplikatzetik salbuetsita zeuden, “defentsa nazionalari lotutako ondasun” deklaratu baitziren.
-
Gerrak sortzen dituen euskal industria militar berria: Satlantis-en adibidea
2024-07-29Gerra hemen hasten da, ekoizpen horretan parte hartzen duen euskal enpresa bakoitzean, eta hurrengo gerrak lehertu aurretik gelditu nahi baditugu, berriro ere ezintasunean erori baino lehen, bidea argia dirudi: gerra horiek eraikitzen dituen industriari eta etekina ateratzen dieten merkatariei aldez aurretik amaiera ematea. Industria militarraren eta gerren aurrean alternatibak egon badaude. Hasiera ona litzateke ekoizpen militarra eraldatzea gizarte premiei erantzungo dien ekoizpen zibilean. Premiazkoa da alternatiba horiek garatzea… hil ala biziko kontua baita.
-
Santander eta BBVA Israeli armak ematen dizkioten Europako 10 finantzatzaile nagusien artean daude
2024-07-05valorsocial.info. Europako finantza-erakundeek 60.000 milioi euro baino gehiago utzi edo inbertitu dituzte Israeli armak saltzen dizkioten enpresetan. Hori ondorioztatzen da gizarte zibileko 19 erakundek argitaratutako nazioarteko txosten berri batetik. Banco Santander eta BBVA konpainia horiei emandako Europako hamar kreditu-hornitzaile nagusien artean daude, eta bien artean 3.300 milioi eurotik gorakoak dira.
Ikerketak munduko armak ekoizten dituzten sei konpainia handienen (Boeing, General Dynamics, Leonardo, Lockheed Martin, RTX eta Rolls-Royce) eta Europako finantza-erakundeen arteko finantza-harremanak aztertzen ditu. Txostenaren arabera, erakunde finantzatzaile horiek 36.100 milioi euro eman dizkiete mailegu eta harpidetzetan aipatutako enpresei, eta 26.000 milioi euro dituzte Israelgo armada hornitzen duten armamentu-enpresen akzio eta bonoetan. -
Bizikleta martxa batek Bilbo Handia zeharkatuko du gastu militarra salatuz eta arma industria zibil bihurtzea aldarrikatuz
2024-03-22Kolektibo antimilitaristek, ekologistek eta internazionalistek “Gerraren, Gastuaren eta Industria Militarraren aurkako Hamaseigarren Bizikleta Martxa” aurkeztu dute Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian. Bertatik abiatuko da bihar, martxoaren 23an, larunbata, 10:30ean, Bilbo Handiko arma-fabrika garrantzitsuenekin (Barakaldoko ITP Aero (lehengo Precicast PCB) eta SENER) kolaboratzen duten enpresen filialen aurrean kontzentratzen joango den tropela. Martxa honen helburu nagusiak sektore honetako euskal enpresekiko gero eta inplikazio instituzional handiagoa salatzea da, osasunean, pentsioetan, berdintasun-politiketan, gizarte-prestazioetan eta etxebizitza duina eskuratzeko aukeretan izandako murrizketen eta bizitzaren kostuaren igoeraren aurrean.
-
Eragozpen Fiskala ekimeneko ekintzaileei gure elkartasuna adierazi nahi diegu
2024-02-06EGUZKIk elkartasuna adierazi nahi die Eragozpen Fiskala erakundeko ekintzaileei, gastu militarraren aurkako ekintza batengatik epaituko baitituzte otsailaren 17an.
Ekintzaile batek 700 euroko isuna ordaindu beharko du; beste hirurek, 2.800 euro. Ekintzak 2023an gastu militarra 48.800 milioi eurora igo zela salatu zuen. Epaiketa 12:00etatik 13:00etara izango da, eta gure babesa ematen dugu gastu militarraren aurkako indarkeriarik gabeko ekintza zuzen hau babesteko. -
Gerraren, gastu militarraren eta arma fabriken aurkako XV. bizikleta martxa
2023-04-13“Bizikleten martxa”, kolektibo antimilitaristek, ekologistek eta internazionalistek deitua, apirilaren 15ean, larunbata, aterako da, 11:00etan, Bizkaiko Aldundiaren Foru Jauregitik Euskadi industria militarrean gehien fakturatzen duen Estatuko hirugarren autonomiaerkidegoa da, Madrilek eta Andaluziak bakarrik gaindituta Gaur egungo gerra-testuinguruan, bizi-kostuaren neurrigabeko igoerak eta biziraupenbaldintzen larriagotzeak erakundeek militarismora bideratutako baliabideak modu lizunean areagotzen dituzte.
-
Antimilitaristekin elkartasuna
2023-01-19EGUZKI Talde Ekologistatik gure elkartasuna adierazi nahi diegu bi antimilitaristei. Bilbo-ko gobernno militarra “eraisteko” 36 hilabeteko espetxe-zigorrari eta 9.000 euroko isunari egin behar diote aurre.
-
Armagintzaren aurka gurpil biren gainean Bilbon
2022-04-21Talde antimilitarista, ekologista eta internazionalistek deitutako “bizikleta martxa” apirilaren 23an, larunbata, aterako da 11: 00etan Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregitik.
Euskadi industria militarrean gehien fakturatzen duen Estatuko hirugarren autonomia-erkidegoa da, Madrilek eta Andaluziak bakarrik gaindituta.
Egungo gerra-testuinguruan, koronabirusaren pandemiaren ondorioak gainditu gabe, bizitzaren kostuaren neurrigabeko igoera eta biziraupen-baldintzen larritzea nabarmen handitzen dira erakundeek militarismora bideratutako baliabideak. -
Defentsa Ministerioak Jaizkibelen dituen lurretan Natura 2000 Sareak aurreikusten dituen neurri guztiak aplikatzeko eskatu du Eguzkik
2021-12-21Jaizkibel mendiko biodibertsitatearen kontserbazioak lege-babesa jaso zuen ekainaren 4ko 357/2013 Dekretua argitaratu ondoren. Dekretu horren bidez, Ulia (es2120014) eta Jaizkibel (es2120017) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu ziren, eta haien kontserbazio-neurriak onartu ziren.
Defentsa Ministerioak 317 hektarea inguru ditu Jaizkibel KBEan. Natura 2000 Sareko eremu babestu honek duen legezko babes-araubidea gorabehera, KBE honek mehatxu ugari jasan ditu (baso-politika intentsiboa, kontrolik gabeko trafiko motorduna, baso-suteak, abeltzaintza-presioa, ehiza-praktika, etab.), eta horri gehitu behar zaio kudeaketaren ardura duen administrazioak (Gipuzkoako Foru Aldundia) kontserbazio-arloan inbertsio gutxi egin dituela, eta jabe nagusiek ez dutela arreta handirik jarri. -
Bardeako poligonoaren aurkako mobilizazio berriak, lehenengoa bihar bertan, Iruñean
2021-05-27BardeaLibre kolektiboak elkarretaratzea deitu du biharko, maiatzak 28, 19:00etan, Espainiako Gobernuak Iruñean duen Ordezkaritzaren aurrean, aste honetan Bardeako ingurune naturalean berriro egiten ari diren maniobra militarrak salatzeko. Datorren ostegunean, ekainak 3, 20:00etan, ekitaldia antolatu dute Tuteran, Ebroko zubian, Gladys del Estalen omenez. Eta 26an, Bardeako poligono militarraren kontrako martxa egingo da.
-
Gerraren eta industria militarraren aurkako bizikleta martxa
2021-04-06Bizkaiko hainbat gizarte taldek “gerra, gastu eta industria militarraren aurkako Hamahirugarren Bizi Martxa” antolatu dugu larunbat honetarako, apirilak 10, armen trafikoa salatzeko eta ekoizpen militarra zibila bihur dadila eskatzeko.
Ekimen honen bidez, euskal negozio militarra salatuko da, kontuan hartuta arma-enpresek erakundeetatik milioi askoko dirulaguntzak jasotzen dituztela. -
Mungiako Kuartelera XXX Martxa Antimilitarista
2019-10-24Urtero bezala, Bizkaiko zenbait taldek (Ekologistak Martxan, Butroi Bizirik Transizioan, Errota Gaztetxea, Berri Otxoak, Kakitzat, Ernai Mungia, Eguzki, Askapena, KEM-MOC, Baratzea Gatika eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia), Mungian dagoen Soietxeko kuartel militarraren aurkako martxa egingo dute urriaren 26an. Aurten XXX. aldia da protestaldi hori egiten dela.
Martxako hasieran eta amaieran gure etxeetatik urrun gertatzen diren gerrak hemen hasten direla salatzeko performance bat ikusteko aukera izango da.BOTA KUARTELIE TA EREIN PORRUE!
-
Armagintza, industria militar eta gerraren aurkako Bizi Martxa
2019-04-02Larunbatean, apirilak 6, armagintza, industria militar eta gerraren aurkako XII. Bizi Martxa egingo da, Bizkaiko hainbat elkartek antolatuta, tartean Eguzkik. 11etan Bilbon hasi, Foru Aldundiaren aurretan, eta Getxon bukatuko da, Barakaldo, Sestao eta Portugaleten barrena ibili ondoren. Hona hemen ekimen honen arrazoiak laburbiltzen dituen bideo bat.
-
Militarrek Jaizkibelgo tiro-eremuan egindako lanak legez kanpokoak direla berretsi du Pasaiako Udalak
2019-02-10Militarrek Jaizkibelgo tiro-eremuan egindako lanak legez kanpokoak direla berretsi du Pasaiako Udalak. Eguzkik Aldundiari behingoz zigor-espedientea irekitzeko eskatu dio; izan ere, iaz, Eguzkik lanok salatu zituenean, Adundiak erantzun zuen ez zela bere ardura. Talde ekologistak berretsi du zentzugabea dela horrelako instalazio militar bat egotea Natura 2000 Sareko Babes Bereziko Eremu batean.