Babestutako espezieak
-
Gipuzkoako Foru Aldundiak jarraitzen du ingurumen-delituei buruzko informazioa filtratzen Fiskaltzari bidali aurretik, eta honek ez du ezer ere egiten, praktika hori legezkoa ez zela esan zuen arren
2024-10-14Joan den astean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eztabaida “zahar” baten atal berri bat ikusi ahal izan genuen: Aldundiko basozainek, agintaritzako agente diren neurrian, ingurumen-delituen zantzuak atzematen dituztean, horien berri zuzen-zuzenean Fiskaltzari bidaltzeko ahalmena ez ezik betebeharra ere badute? Edo, lehendabizi, agintaritzako agente ez den zerbitzuburuari bidali behar diote honek erabaki dezan? Bestela esanda, Fiskaltzak informazioa filtratuta edo filtratu gabe jaso behar du?
-
Sutea Indumetal Recycling-en: egiteko era desegokien adierazlea.
2024-08-21Gai kutsakor eta toxikoak kudeatzen dituen Indumetal Recyclingen (gailu elektriko naiz elektronikoa hala nola pilak birziklatzen ditu) izandako sutea, Bilboko metropoli barrutian urtebete eskasean gertatu diren beste hiru suterekin batera, Euskal Herriko biztanle kopuru handiena pilatzen den ingurunean kokatzen diren enpresa kutsakor kopuru handiak duen jarduteko-era ajolagabe eta iruzurgilearen adierazle direla uste dugu. Era berean, Eusko Jaurlaritzak jarduera hauek kontrolatzeko eta era egokian gainbegiratzeko lan oso eskasaren adierazle dela salatzen dugu.
-
Belatz bat tiroz bota dute Langraizko ehiza-barrutian
2023-11-08Bere belatza Langraizko ehiza-barrutian trebatzen ari zen zetrero batek bi tiro entzun eta, handik pixka batera, hegaztia larriki zaurritua aurkitu zuen. Albaitari batek berehala atzeman zuen zauriak perdigoien ondorio zirela. Zetreroak salaketa ipini du epaitegian. Eguzkik, berriz, Fiskaltzan.
-
Gipuzkoako Aldundiak usakume-tiradak behin-behinean bertan behera uztea erabaki du; beraz, Azkoitikoa ez zen “arazo teknikoengatik” atzeratu, arazo legalengatik baizik
2023-05-30ALBISTE HAU MAIATZAREN 25ean ARGITARATU GENUEN, BAINA WEBGUNETIK DESAGERTU EGIN DA. BERRIZ ERE SARTU DUGU, BAINA KONTUAN IZAN ZEIN DEN BENETAKO ARGITARATZE EGUNA.
-
Usakume-tiroa jomugan
2023-05-21Atzo larunbatean Azkoitian egin behar zuten usakume-tirada atzeratu egin zuten bezperan bertan, ustekabean. Gipuzkoako Ehiza Federazioak, Facebook bidez, “arazo teknikoak” argudiatu zituen. Eguzkik, ordea, badu arrazoiak pentsatzeko erabakiaren atzean arazo “teknikoak” baino gehiago arazo legalak daudela. Izan ere, joko-zelaia aldatu egin da iazko ekainean Euskal Autonomia Erkidegoan animaliak babesteko lege berria onartu zenetik. Gipuzkoako Ehiza Federazioak ukatu du usakume-tiroa legez kanpokoa denik. Baina besterik dioenik ere bada. Nolanahi ere, adi, Azkoitiko auzi hau konpontzeko moduaren araberakoa izango baita usakume-tiroak gurean izango duen etorkizuna.
-
Oraingoan ere zigorrik gabe geratu da ingurumenaren aurkako delitu bat: Jaizkibelen belatz handi bat tiroz botatzeagatik irekitako diligentziak itxi egin ditu Fiskaltzak
2023-03-08Joan den urrian, belatz handi bat bota zuten Jaizkibelgo ehiza-lerroan. Eguzkik eta Itsas Enarak salatuta, Fiskaltzak ikerketa-diligentziak ireki zituen. Orain, berriz, artxibatu egin ditu. Frogatutzat jo du belatz handia, espezie babestua, tiroz bota zutela eta hori, Kode Penaleko 334. artikuluak dioenaren arabera, faunaren kontrako delitua izan daitekeela. Baina ezin izan du jakin zehatz-mehatz nork bota zuen. Gauzak horrela, artxibora jo du. Eguzkin horrelako zerbait espero genuen. Izan ere, salaketa egin genuenean, honako hau esan genuen: “Badakigu horrelakoetan oso zaila dela tiro egin duena identifikatzea eta zigortzea (baita “garbi” jokatzen omen duten ehiztariez inguratuta badago ere). Baina salaketen bidez bistaratu nahi dugu hemen ingurumenaren aurkako delituak egiten ari direla”.
-
Ehiza-postuei aplikatzen zaien araudiari buruzko informazio-eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiari
2023-01-19Eguzki talde ekologista aspalditik dago kezkatuta ehiza-postuen segurtasunaren inguruan. Podemos-Ahal Duguk, aipatutako kezkaren berri izan du, eta ehiza-postuei aplikatzen zaien araudiari buruz galdetu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari:
-
Herriondo-Gaintxurizketa ingurua Segurtasun Eremu izendatzeko proposamena
2023-01-11Eguzki talde ekologista aspalditik dago kezkatuta Lezoko Herriondo-Gaintxurizketa inguruan egiten den ehiza-jarduerarekin; izan ere, uste du eremu horretako ehiza-postu batzuen kokapenak araudia urratu dezakeela ezarritako gutxieneko distantziei dagokienez, eta mehatxu larria direla oinezkoen segurtasunerako.
-
Jaizkibelen berriro ere belatz handi bat tiroz bota dutela salatuko du Eguzkik Fiskaltzan
2022-10-17Igandean, Jaizkibelen, berriro ere belatz handi bat tiroz bota dutela salatuko du Eguzkik Ingurumen Fiskaltzan. Sare sozialen bidez zabaldu denaren arabera, belatza, zaurituta, Arizmendiko Basa Fauna Berreskuratzeko Zentrora eraman dute, Urnietara. Hain justu, orain dela urtebete, beste belatz handi bat bota zuten Jaizkibelen. Horren ondorioz, Foru Aldundiak hainbat ehiza-postu itxiarazi zituen bolada batez, eta oraingoan ere neurri bera hartu duela edo hartuko duelakoan gaude. Baina garbi dago ez dela nahikoa. Izan ere, ematen du marmotaren eguenan bizi garela, legez babestutako hegaztiak tiroz botatzea ez baita zerbait puntuala, kronikoa baizik.
-
Fiskaltzak kargu hartu dio Gipuzkoako Aldundiari, ez diolako ingurumen-delituei buruzko informazioa bere horretan bidaltzen, “bahetuta” baizik
2022-09-22Fiskaltzak ofizio bat bidali dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko diputatuari, basozainek hasitako atestatu guztiak bidal diezazkion, baldin eta horietan delitu ekologikoaren zantzuak badaude. Eta bidal diezaizkion bere horretan, nagusiek aldez aurretik inolako bahe-lanik egin gabe, Legeak agintzen duen bezalaxe. Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltzak berak eman du kargu hartze horren berri, duela gutxi argitaratutako “Memoria 2022 (ejercicio 2021)” izenburuko dokumentuan. Eguzkik salatu izan du informazioa bahetzeko praktika hori.
-
Arizmendi abian da baina gardentasunik gabe
2022-07-28Bihar irekiko da ofizialki Arizmendiko (Urnieta) Gipuzkoako Basa Fauna Berreskuratzeko Zentroa. Uztailaren 12an bi hilabete bete ziren Gipuzkoako Basa Fauna Suspertzeko Zentro berria ofizialki inauguratuta ere egin gabe, hegaztien gripea agertu ondoren itxi behar izan zutenetik. Egun horretan bertan, Eguzkik informazioa eskatu zion zentroa menpekoa duen Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Ingurunearen Departamentuari.
-
Gipuzkoako Basafauna Berreskuratzeko Zentroaren egoerari buruzko informazioa eskatu du Eguzkik, bertan hegazti gripea agertu ondoren
2022-05-13Atzo baieztatu zen Gipuzkoako Basafauna Berreskuratzeko Zentro berrian hegazti gripea agertu dela, eta, hain justu, atzo bertan egin zuen Eguzkik Foru Aldundian informazio-eskaera bat. Ez bakarrik hegazti gripearen agerraldiari buruzko eta horren ondorioei buruzko informazio-eskaera, baizik eta zentroari berari buruzko informazio-eskaera: orain arte nola funtzionatu duen edo hemendik aurrera nola funtzionatuko duen, animalien sarrera-protokolorik ba ote dagoen, legez babestutako espeziak ez ezik babestu gabekoak ere artatuko ote dituen, itsas espezieak kontuan hartuko ote diren eta abar.
-
Ondarroan kalatxoriak tiroz hilda agertu direla salatu dugu
2022-02-17Ondarroako Eguzkik publikoki salatu nahi du gure herrian kaioak karabinarekin hiltzen duen pertsona bat dagoela.
Hilda aurkitu diren aleak aurkitu direnez, erraz ondoriozta daiteke pertsona hori bizi den eremua. Hori dela eta, Udaltzaingoari jakinarazi diogu.
Ez digu batere graziarik egiten animaliak halako modu krudelean hiltzeak, dibertsio hutsez. Gainera, hildako aleez gain, zaurituen kopurua ere handiagoa izango da. -
Zanbranako ehiza-barrutian miru gorri bat tiroz bota zutelako jarritako salaketa artxibatu egin du Fiskaltzak
2021-12-11Orain dela urtebete Zanbranako ehiza-barrutian miru gorri bat tiroz bota zutelako, Arabako Aldundiak zein Eguzkik jarri zuten salaketa behin-behinean artxibatu du Fiskaltzak. Fiskaltzak dio diligentziek argi eta garbi erakusten dutela mirua “nahita bota zutela, inolako dudarik gabe, eta ehiza-barrutitik bertatik, gainera”. Baina ezin izan dute erantzulea identifikatu. Kontuan izan behar da miru gorria Mehatxatutako Espezieen Euskal Kataloagoan sailkatuta dagoela, “galtzorian” atalean, gainera. Beraz, espezie honetako ale bat botatzea delitua izan daiteke, kartzela-zigorra eta guzti ekar dezakeena.
-
Tiroz botatako hegazti babestu berri bat, aztore bat, hilik aurkitu dute Hondarribian
2021-11-26Tiroz botatako hegazti babestu baten kasu berri bat salatu du Eguzkik Fiskaltzan, aztore batena. Azaroaren 13an aurkitu zuten Jaitzubian, Jaizkibelpean. Hau da ehiza-denboraldi honetan Eguzkik Gipuzkoan ezagutu duen honelako bosgarren kasua. Nabarmendu nahi dugu aztorea ez dela ehiza-denboraldi honetan tiroz bota duten bosgarren hegazti babestua, baizik eta Eguzkik ezagutu duen bosgarrena. Hau da, Eguzki kasu bakan batzuk ezagutzera (eta ezagutaraztera) baino ez da iristen. Izan ere, lehengoan jakin genuen tiroz botatako 33 hegazti artatu zituztela iaz Arrano Etxean, horietatik 21 babestuak edo ez ehizagarriak. Halaber, Arrano Etxera iristen den hegazti kopurua, handia izanda ere, icebergaren tontorra baino ez dela. Alegia, ez dira inolaz ere “kasu bakan edo isolatuak”. Hemen arazo kroniko bat dago, Aldundiak orain arte behar bezala tratatu ez duena.