Biodibertsitatea
-
Eguzkik Azkoitiko Udalari proposatu dio Aldundiari eska diezaiola ibaira zaborrak isurtzea eragozten duten saretak instalatzeko onartutako dirulaguntza
2024-03-14Aurten ere Gipuzkoako Aldundiak udalei eta mankomunitateei zuzendutako dirulaguntzen lerro berria onartu du, sakabanatutako zaborrak metatzeko fokuak prebenitzen eta zuzentzen laguntzeko jarduerak gauzatzeko. Horretarako, 125.000 euroko aurrekontu-zuzkidura bideratu du. Finantza daitezkeen jarduerak kostaldeko, ibaietako eta lehorreko espazioak garbitzearekin zerikusia dutenak dira, baita zaborrak kontrolik gabe isurtzea eragozten duten edo horiek ibai-ingurunera iristen diren elementuak jartzearekin zerikusia dutenak ere. Eguzkik Azkoitiko Udalari laguntza horiek eskatzeko proposatu dio, Urola ertzeko barandetako beheko partean saretak jartzeko.
-
Guggenheim berri bat Urdaibain eraikitzeko azpijokoak salatu dituzte
2024-03-12Astilleros de Muruetatik ontzi bat uretaratu dute gaur. Enpresak egun okupatzen duen gunean bertan eraiki nahi dute Urdaibaiko Guggenheimaren bi egoitzetako bat. Hori dela eta, Guggenheim Urdaibai STOP plataformak, hainbat talde ekologistarekin batera, azpijoko batzuk salatzeko prentsaurrekoa eskaini du. Esan gabe doa Eguzki ere bat datorrela salatutakoarekin. Hona hemen prentsaurrekoren edukia.
-
Aginagako saneamendu-lanak bukatu direlako, asko pozten gara, baina ez dugu horregatik txalo jotzen hasteko inolako asmorik
2024-03-05Ura agentziak eta Añarbeko Urak mankomunitateak jakinarazi dutenez, Aginagako eta Txokoaldeko saneamnedu-lanak bukatuta daude. Beraz, hemendik aurrera, herrigune horietako ur zikinak ez dira Oriara zuzen-zuzenean botako, depuratzeko inolako tratamendurik gabe, alegia. “Eguzkikoak pozik egongo zarete, ezta?” Jakina, albiste bikaina da eta. Hala ere, bere momentuan esan genuen bezala, ez dugu txalo jotzen hasteko inolako asmorik, Aginagako eta Txokoaldeko saneamendua hamarkada luzeko atzerapenaz baitator.
-
Olaberriako industrialdean izandako ebasketa eta Legazpiko Urola kaleko industrialdeko sareten aurkako bandalismo ekintzak salatzen ditu Eguzkik
2024-02-22Haizeak hondakinak ibaira eraman ez ditzan, 2021ean hasi zen Legazpiko Udala prebentzio-neurriak (saretak) ezartzen Urola eta haren ibaiadarren aldameneko baranden behealdean. Eguzkik egiaztatu ahal izan duenez, 170 cm-ko luzera eta 50 cm-ko altuera duten sareta horietako 15 zati ebatsi dituzte Olaberriako industrialdean. Era berean, Urola kaleko industrialdean, 200 cm-ko luzera eta 40 cm-ko altuera duten 7 zati falta direla egiaztatu dugu. Bi zatik beren lekuan jarraitzen dute, mutur batean soldadura-puntuei lotuta, eta beste muturra ibaira begira dago zintzilik. Zalantzarik gabe, kasu honetan kolpeka eusteko puntuetatik kendu dituzte. Horregatik, bandalismo-ekintza baten aurrean gaudela uste dugu. Litekeena da gainerako saretak Urola ibaira bota izana. Eguzkik deitoratzen ditu ekintza tamalgarri hauek.
-
Aizarnazabalgo Udalak saretak jarri izana txalotzen du Eguzkik
2024-02-17Urtarrilaren erdialdean, Aizarnazabalgo Udalak amaitutzat eman zituen GI-3031 errepidearen herriko sarreraren bi aldeetako espaloiak eta barandak berritzeko lanak. Baranda berriei, beheko aldean, sareta batzuk gehitu zaizkie (xafla galbanizatu zulatuak), egunero ikusten ditugun hondakinak, gehienetan inolako lotsarik gabe lurrera botatakoak, haizeak ibaiaren ibilgura eraman ez ditzan eta, ondorioz, itsasora irits ez daitezen, hala nola, tabako paketeen bilgarriak, zigarrokinak, snack-bilgarriak, freskagarri-poteak, paperezko zapiak, etab.Aizarnazabalgo Udalak prebentzio-neurri hauek jarri izana txalotzen du Eguzkik.
-
Agitiko arrain-haztegi zaharra desmuntatzeko eta kala lehengoratzeko eskatu du Eguzkik
2024-02-12Agitiko arrain-haztegia desmuntatzeko eta parajea lehengoratzeko bidea has dezala eskatu dio Eguzkik Kosta Zerbitzuari. Horretarako, batetik, bertan behera utzi egin behar du arrain-haztegia itsas-lehorreko jabari publikoan eraikitzea ahalbidetu zuen emakida, eta, bestetik, enpresari, Culmanor SAri, instalazioak desmuntatzeko eta parajea lehengoratzeko proiektu bat aurkez dezala eskatu behar dio, Kosta Legeak aurreikusi bezala.
-
Ekologistok eskatu dugu Oria ibaian dagoen Orbeldiko presaren eraispena bizkortzea, aingiraren migrazioan duen eraginagatik
2024-02-07Gipuzkoako Foru Aldundiak, Batzar Nagusiek eskatuta, Gipuzkoan Aingira Berreskuratzeko Plan Integrala (2024-2034) aurkeztu berri du. Plan horretan berresten da presek aingirari ez ezik ibaiaren beraren funtzionamenduari eta ekosistema guztiari ere modu negatiboan eragiten dietela. Hori eragozteko irtenbiderik onena presak botatzea da, batik-bat erabilerarik ez badute. Izan ere, ALdundiak badu hainbat presa botatzeko plan bat, tartean Orbeldikoa, bereziki garrantzitsua, itsasotik datozen arrainek Orian aurkitzen duten lehena baita. Hala ere, Aldundiak berak balekoa eman dio Orbeldin ur bizien kanal bat egiteko proiektuari, eta proiektu horrek presa mantentzea du oinarri. Ekologistok agerian utzi nahi izan dugu hori guztiz inkoherentea dela Aingira Berreskuratzeko Plan aurkeztu berriarekin.
-
Aierin daukagun altxorra berreskuratu egin behar dugu
2024-02-02Hezeguneen Munduko Eguna da bihar [otsailak 2], eta Eguzki Erakunde Ekologistak Ondarroako Aieriko padurara bideratu dugu begirada, ekosistema horrek duen balio potentziala mahai gaineratu eta berreskuratzearen garrantzia azpimarratzen. Allerin daukagun altxorra berreskuratu egin behar dugu, naturak irabazten badu gizakiak irabazten duelako.
Klima aldaketari aurre egiteako uholdeak saihesteko baliabide eta karbono depositu garrantzitsua izateaz gain, landare, anfibio eta hegaztien biodibertsitateren kabia da Aieri. -
Zain ditzagun gure buruak, zain dezagun Busturialdea
2024-01-24Burubiko Urdaibaiko Guggenheim horren lanak “bai ala bai” aurton hasiko zirela sinestarazi nahi izan digu Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak, hain zuzen ere haren kideak diren hedabideetan behin eta berriro argitaratu dituzten diru publikoekin finantzatutako publi-erreportajeen bidez. Eta hara non, orain, hedabide horiexek dira berria dakartenak. “Guggenheim Bilbao Museoaren Patronatuak, non amerikar Fundazioak eta bertoko erakundeek parte hartzen duten, bi urteko hausnarketa egingo du, aurten eta 2025ean, Urdaibaiko handitze proiektuarekin aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko, Iñigo Urkullu lehendakariak astelehen honetan aurreratu duenez”.
-
Isuri kutsakor berri bat Agurainen eta instituzioen erantzun-falta salatu ditu Zadorra Bizirik-ek
2024-01-22Zadorrak Bizirik plataformak isuri kutsakor berri bat salatu zuen atzo arratsaldean, Agurainen. Isuriak arrain asko hil zituen, beraz, ustezko delitu baten aurrean gaude. Hala ere, instituzioen partetik, batez ere Ertzaintzaren partetik, erantzun-falta nabaria izan zen, Zadorra Bizirik-ek salatu duenaren arabera. Gogoan izan Aguraingo hau ez dela Zadorra Bizirik-ek azken egunotan salatutako isuri bakarra. Izan ere, joan den astean Ertzaintzaren adademiatik bertatik eginiko gasolio-isurketa bat salatu zuen.
-
Ertzaintzaren Akademiatik gasolio-isuri berri bat egin dutela salatu du Zadorra Bizirik plataformak
2024-01-19Zadorra Bizirik-ek salatu du Ertzaintzaren Arkautiko akademiatik gasolio-isuri berri bat egin dutela. 2002an, 2017 eta 2018an ere antzeko isuriak gertatu ziren eta horrek, plataformak nabarmendu duenez, agerian uzten du akademiak urte hauetan guztietan ez duela isuri hauek kontrolatzeko neurri egokirik hartu.
-
Pelletak, atzamarra eta Ilargia
2024-01-11Toconaoko pellet gehienak gurera iritsiko dira seguru asko Bizkaiko golkoan dagoen plastiko-zoparen parte gisa. Eta hemen berriz ere atzamarraren eta Ilargiaren metafora erabiliko dugu. Izan ere, gure kasuan, pelleten atzamarrak seinalatzen duen Ilargia plastikoen arazoa da, eta gaizki egingo genuke Ilargiari begiratu ordez, atzamarrari begira geratuko bagina.
-
San Sebastian bezperako afarietan angularik ez jateko eskatu du Eguzkik
2024-01-08Aingira, espezie gisa, oso-oso egoera larrian dagoela eta (*), San Sebastian bezperako afarietako menuetan angularik ez jartzeko eskatu die Eguzkik donostiarrei eta, bereziki, soziedadeei. Alegia, eskatu die joateko Pedro Subijana, Andoni Luis Aduriz edota Juan Mari Arzak dagoeneko abiatu diren bidetik. Izan ere, sukaldari ezagun horiek, Relais & Chateaux eta Eurotoques nazioarteko elkarteen propoesamena ontzat joz, beraien kartetatik erretiratu dituzte aingirak eta angulak osagai dituzten platerak.
-
Jaizkibel-Capbreton itsas eremua babesteko erabakia ospatu du Eguzkik
2024-01-02Eguzki pozik da Gobernu zentralak Europako Batzordeari “Jaizkibel-Capbreton itsas eremua” babesteko proposamena egin diolako. 1.500 km²-ko eremua da, kostatik –Igeldoko itsaslabarretatik Higer lurmuturreraino– itsasorantz zabaltzen dena, 2.000 metroko sakonera duen Capbretongo hobiraino. Zehatz-mehatz, Gobernuak Europari eskatu dio eremu hori Batasuneko Garrantzizko Leku izendatzeko eta Natura 2000 Sarean sartzeko. Ulia eta Jaizkibel aurreko uretan dagoen biodibertsitate pelagikoa babesteko proposamena 2010ean abiatu zen, Oceana nazioarteko fundazioak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak elkarrekin egin zuten txosten zientifiko bat oinarri hartuta. Hainbat taldek, tartean Eguzkik, proposamena berehala geure egin genuen eta urte hauetan guztietan itsas erreserba errebindikatu dugu.
-
2023a ere Oikian saneamendu-lanak egin gabe bukatu dela salatu du Eguzkik
2023-12-292023a ere Oikian sanemendu-lanak egin gabe bukatu dela salatu du Eguzkik. Lan hauek orain dela hamar bat urte, behintzat, eginda egon behar zuten, baina atzerapenak metatzen jarraitzen dute, nahiz eta, Ura agentziaren beraren hitzetan, Urolan beherako kutsadura “nabarmen” arinduko luketen.