Eguzki
-
Zubietako erraustegira martxa
2024-05-18Gaur goizean egin da Lasarte eta Zubietako erraustegi bitarteko martxa, Errasustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta eta Donostia Bizirikek, Eguzkik eta Ekologistak Martxanek babestuta. Hemen dituzue irudi batzuk eta martxa bukaeran irakurri den testua oso-osorik. Hurrengo hitzordua ostegunean izango da, hilak 23, Hernanin. Bertan, ToxicoWatch-eko adituek aurkeztuko dituzte azken bost urteotan eginiko analisien emaitzak.
-
Martxa Lasartetik Zubietako erraustegira, larunbatean
2024-05-16Larunbatean, hilak 18, Lasarte-Oria eta erraustegi bitarteko martxa berri bat egingo da, Okendo plazatik goizeko 11:00etan abiatuta. Aurten ere Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatu du martxa, Donostia Bizirikek, Eguzkik eta Ekologistak Martxanek babestuta. Helburua erraustegia salatzea da, noski. Izan ere, mirari-produktu bat balitz bezala saldu ziguten, eta mirari-produktu guztiak bezala, lehendabiziko momentutik beretik hasi zen bere gabeziak agerian uzten.
-
Lasartetik erraustegira, maiatzaren 18an
2024-05-09Bi deialdiren berri emateko agerraldia egin du Zubietan Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Lehenengo deialdia da maiatzaren 18an Lasartetik erraustegira egingo den martxa berria. Bigarrena, berriz, erraustegiak sortutako kutsaduraren jarraipena egiten duten ToxicoWatcheko adituak laster Euskal Herrira egingo duten bisita. Azken bost urteotan egin dituzten analisien txostena aurkeztuko dute, eta aurreratu dutenez, badaude kezkatzeko moduko arrazoiak.
-
Saturrarango hondartza, uda honetan kantina eta komunak itxita egongo dira saneamendu sarerik ez dagoelako
2024-05-02Urte askotako promesen ondoren, eta isekaz esan genezake, zeren horrela Eusko Jaurlaritzak gaia jorratu du, etsipenez ikusten dugu aurreikus zitekeen zerbait gauzatu da. Erabakiaz ari gara URA Agentziak (Eusko Jaurlaritza) ez du aldeko txostenik egin, Itsasertzetako Zuzendaritzari (Eusko Jaurlaritzari) Saturrarango hondartzan dauden komunak eta kantina irekitzeko baimena ematea.
-
Zumaiako Joxe Mari Korta industrialdean uralitak Urola ibaira isuri dituztela salatu du Eguzkik
2024-04-18Urola bailaran dihardugun Eguzkiko kideok ikusi ahal izan dugu Joxe Mari Korta industrialdean uralita ugari isuri direla ibaira. Uralitak amiantoa du. Amiantoa kantzerigenotzat hartzen da, hau da, minbizia sortzeko gai den kanpoko agentetzat. Horregatik, 2001ean amiantoa merkaturatzea eta erabiltzea debekatu zen. Uralitan dagoen amiantoak osasun-arazo larriak eragiteaz gain, ingurumenari ere kalte egin diezaioke, behar bezala kudeatzen ez bada. Horregatik, uralitak kontrolik gabe isurtzea delitutzat ere har daiteke. Jaso ere, hondakin hauek ezin dira nolanahi jaso. Horretarako espresuki ahalbidetuta dagoen enp,resa batek jaso behar ditu baldintza jakin batzuetan.
-
Legez kanpo botatako hainbat hondakin garbitu dituzte Lezon
2024-04-10Lezoko 107 poligonoan legez kanpo botatako hainbat hondakin garbitu dituzte. Argazkietan garbi ikusten da nolakoa zen lehengo egoera eta nolakoa den oraingoa. Egia esan, azkar asko mugitu da Lezoko Udala. Ematen du gero eta gehiago direla legez kanpo edonon botata uzten diren hondakin-depositoak. Horiek kontrolatzeko, garrantzitsua da udalen jarrera proaktiboa. Izan ere, udalek neurririk hartzen ez badute, egoera kronifikatzen da, eta hasieran deposito solteak direnak denboraren poderioz bene-benetako zabortegi bihurtzen dira, Donostiako Okendotegi Bideko kasuan bezala.
-
Urola ibaia kutsatzen duten zabor tonak kentzeko eskatu die Eguzkik Zumaia, Aizarnazabal, Zestoa, Azpeiti eta Azkoitiko udalei
2024-04-09Eguzkik zorrotz salatzen du Urula ibaiaren egoera eta bailarako udalei eskatu die kentzeko, neurri zuzentzaile gisa, gaur egun nonahi ikus daitezkeen hondakinak. Halaber, proposatzen die hondakinak erabil ditzatela herritarrei egoeraren berri emateko eta, Urarekin batera, zaintza- eta kontrol-lana areagotzeko.
-
Aginagako saneamendu-lanak bukatu direlako, asko pozten gara, baina ez dugu horregatik txalo jotzen hasteko inolako asmorik
2024-03-05Ura agentziak eta Añarbeko Urak mankomunitateak jakinarazi dutenez, Aginagako eta Txokoaldeko saneamnedu-lanak bukatuta daude. Beraz, hemendik aurrera, herrigune horietako ur zikinak ez dira Oriara zuzen-zuzenean botako, depuratzeko inolako tratamendurik gabe, alegia. “Eguzkikoak pozik egongo zarete, ezta?” Jakina, albiste bikaina da eta. Hala ere, bere momentuan esan genuen bezala, ez dugu txalo jotzen hasteko inolako asmorik, Aginagako eta Txokoaldeko saneamendua hamarkada luzeko atzerapenaz baitator.
-
Olaberriako industrialdean izandako ebasketa eta Legazpiko Urola kaleko industrialdeko sareten aurkako bandalismo ekintzak salatzen ditu Eguzkik
2024-02-22Haizeak hondakinak ibaira eraman ez ditzan, 2021ean hasi zen Legazpiko Udala prebentzio-neurriak (saretak) ezartzen Urola eta haren ibaiadarren aldameneko baranden behealdean. Eguzkik egiaztatu ahal izan duenez, 170 cm-ko luzera eta 50 cm-ko altuera duten sareta horietako 15 zati ebatsi dituzte Olaberriako industrialdean. Era berean, Urola kaleko industrialdean, 200 cm-ko luzera eta 40 cm-ko altuera duten 7 zati falta direla egiaztatu dugu. Bi zatik beren lekuan jarraitzen dute, mutur batean soldadura-puntuei lotuta, eta beste muturra ibaira begira dago zintzilik. Zalantzarik gabe, kasu honetan kolpeka eusteko puntuetatik kendu dituzte. Horregatik, bandalismo-ekintza baten aurrean gaudela uste dugu. Litekeena da gainerako saretak Urola ibaira bota izana. Eguzkik deitoratzen ditu ekintza tamalgarri hauek.
-
Aizarnazabalgo Udalak saretak jarri izana txalotzen du Eguzkik
2024-02-17Urtarrilaren erdialdean, Aizarnazabalgo Udalak amaitutzat eman zituen GI-3031 errepidearen herriko sarreraren bi aldeetako espaloiak eta barandak berritzeko lanak. Baranda berriei, beheko aldean, sareta batzuk gehitu zaizkie (xafla galbanizatu zulatuak), egunero ikusten ditugun hondakinak, gehienetan inolako lotsarik gabe lurrera botatakoak, haizeak ibaiaren ibilgura eraman ez ditzan eta, ondorioz, itsasora irits ez daitezen, hala nola, tabako paketeen bilgarriak, zigarrokinak, snack-bilgarriak, freskagarri-poteak, paperezko zapiak, etab.Aizarnazabalgo Udalak prebentzio-neurri hauek jarri izana txalotzen du Eguzkik.
-
Eusko Jaurlaritzak Papresari emandako ingurumen-baimen integratuaren aurka helegitea aurkeztu du Eguzkik
2024-02-14Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak 2023ko abenduaren 20ean Papresa enpresari Ingurumen-baimen integratua ematea erabaki zuen, aurretik auzo elkarteak, herritarrak eta Eguzkik aurkeztutako alegazioei muzin eginez. Prozeduran, alegazio aurkezteko epe eskasa salatu genuela gogora ekarri nahi dugu. Ingurumen-baimenak zenbait baldintza jartzen ditu enpresaren jarduerarako, baina aipatutako talde eta herritarren iritzian, ez dira nahikoak naturaren kontserbaziorako eta pertsonen osasunerako eta segurtasunerako eta horretan oinarritu gara helegite hau aurkezteko.
-
Isuri kutsakor berri bat Agurainen eta instituzioen erantzun-falta salatu ditu Zadorra Bizirik-ek
2024-01-22Zadorrak Bizirik plataformak isuri kutsakor berri bat salatu zuen atzo arratsaldean, Agurainen. Isuriak arrain asko hil zituen, beraz, ustezko delitu baten aurrean gaude. Hala ere, instituzioen partetik, batez ere Ertzaintzaren partetik, erantzun-falta nabaria izan zen, Zadorra Bizirik-ek salatu duenaren arabera. Gogoan izan Aguraingo hau ez dela Zadorra Bizirik-ek azken egunotan salatutako isuri bakarra. Izan ere, joan den astean Ertzaintzaren adademiatik bertatik eginiko gasolio-isurketa bat salatu zuen.
-
Ertzaintzaren Akademiatik gasolio-isuri berri bat egin dutela salatu du Zadorra Bizirik plataformak
2024-01-19Zadorra Bizirik-ek salatu du Ertzaintzaren Arkautiko akademiatik gasolio-isuri berri bat egin dutela. 2002an, 2017 eta 2018an ere antzeko isuriak gertatu ziren eta horrek, plataformak nabarmendu duenez, agerian uzten du akademiak urte hauetan guztietan ez duela isuri hauek kontrolatzeko neurri egokirik hartu.
-
Pelletak, atzamarra eta Ilargia
2024-01-11Toconaoko pellet gehienak gurera iritsiko dira seguru asko Bizkaiko golkoan dagoen plastiko-zoparen parte gisa. Eta hemen berriz ere atzamarraren eta Ilargiaren metafora erabiliko dugu. Izan ere, gure kasuan, pelleten atzamarrak seinalatzen duen Ilargia plastikoen arazoa da, eta gaizki egingo genuke Ilargiari begiratu ordez, atzamarrari begira geratuko bagina.
-
2023a ere Oikian saneamendu-lanak egin gabe bukatu dela salatu du Eguzkik
2023-12-292023a ere Oikian sanemendu-lanak egin gabe bukatu dela salatu du Eguzkik. Lan hauek orain dela hamar bat urte, behintzat, eginda egon behar zuten, baina atzerapenak metatzen jarraitzen dute, nahiz eta, Ura agentziaren beraren hitzetan, Urolan beherako kutsadura “nabarmen” arinduko luketen.