Energiak
-
Argindarraren arrakala
2023-01-18Si quieres saber las respuestas, Eguzki junto a Sukar Horia realizaremos una charla informativa sobre la desmesurada subida del precio de la luz, sobre como funciona el mercado eléctrico y sobre quienes son los culpables de esta situación de colapso energético y saqueo a nuestros bolsillos, el 23 de Enero dentro del programa festivo de fiestas de Sanbi.
-
Urkulluren diskurtsoaren balorazioa
2023-01-04EGUZKI talde ekologista gisa, Urkullu lehendakariaren urte amaierako diskurtsoaren balorazioa egin nahi dugu, gehien dagokigun gaiari dagokionez.
Urkulluren ustez, bere bigarren erronka klimatikoa izango litzateke, honako hau adieraziz: “planetak ezin du gehiago itxaron, ez dugu besterik. Beharrezkoa da klima-aldaketaren aurrean anbizio eta konpromiso handiagoa izatea. Hori frogatzeko, energia-eraginkortasunaren, energia-iturri berrien edo ekonomia zirkularraren aldeko apustua egin dezakegu. ”
Ikus daitekeenez, bi lerroko aipamen bat gure bizitza, egungo eta etorkizuneko belaunaldia, baldintzatzen duen planeta-egoera baterako, berehalako neurriak eskatzen dituena, edozein erakunde eta gobernatzaileren gaitasunaren arabera. -
Planifikatzen ez duen eta enpresa handiei mesede egiten dien Nafarroako energia plana
2022-12-22Nafarroako Gobernuak hilaren 30ean bukatuko den parte-hartze prozesu bat aurkeztu du, Nafarroako Plan Energetiko berriaren zirriborroa eztabaidatzeko. Prozesu honek hilabete t’erdi bat baino zertxobait gehiago iraun du, 600 orrialdeko dokumentu bat aztertzeko eta beroni ekarpenak eta alegazioak aurkezteko. Dokumentu luze honen eskemak egun indarrean dagoen plan energetikoarenarekin antz handia du eta honako gaiak aurki daitezke: produkzio elektrikoa, energia eolikoa,…
-
Aralarko gasbidea, proiektu eta ingurumen inpaktuaren laburpena
2022-12-12Orain dela gutxi Auzitegi Gorenak “onura publikoko aitorpena” berretsi zion 2019ko apirilean Nedgia Navarra SA enpresak Nafarroako Gobernuaren laguntzaz aurkeztutako proiektuari, zeinetan Aralarko Mendizerra Etxeberritik Lekunberriraino zeharkatuko duen gasbide baten eraikuntza aurkezten den, Lekunberriko Albiasualde industria poligonoraino gas naturala eramateko helburuarekin. Auzitegiaren epaiaren ondoren, eraikuntza lanak edozein momentutan has litezke.
-
AHTa eraikitzen jarraitu eta energia aurrezte plana: helburu kontraesankorrak
2022-10-30Azken asteotan, Estatu Espainiarraren gobernuak etorkizunaren bilakaerarendako bi plan garrantzitsu aurkeztu ditu. Hasteko, Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektu tipikoen bertsio berri bat, alferrikako azpiegitura erraldoietan xahutze-energetikoz eta ingurugiroaren suntsiketaz josia. Handik egun batzuetara, berriz, energia aurrezteko Kontingentzia Energetikoaren Plana aurkeztu ziguten.
-
Gabonetako argiak hainbat egunez murriztea beharrezkoa da, baina oraindik ez da nahikoa
2022-09-29Eguzkikook adierazi nahi dugu ondo iruditzen zaigula Donostiako Udalak gabonetako argiztapena astebetez murrizteko hartu duen erabakia, baina ez da nahikoa. Izan ere, gure taldeak 2015etik salatu du gabonetako argiztapenaren alferrikako gastuak etengabe gora egin duela Donostian.
-
Biodibertsitatearen eta elikadura-subiranotasunaren aldeko aliantza ekologista eta nekazaritzakoa behar dugu
2022-09-12Azken egunotan irakurri dugu hainbat erakundek eta enpresa-taldek beren alegazioak edo iradokizunak iragarri dituztela Nafarroako estepako hegaztiak berreskuratzeko eta kontserbatzeko planari buruz. Horrela, nekazaritzako elikagaien industriako enpresa-taldeak, nekazaritza-sindikaturen bat, ehiztari-taldeak eta hainbat udal tematuta daude kaltetutako eremuen garapen ekonomikoa ekosistemen defentsarekin kontrajartzean, tonu alarmista eta neurrigabearekin, hausnarketa eta eztabaida arrazionala eragozten duena.
-
Sekulako sutea piztu da Bilboko Portuan, baina ez omen da ezer gertatu, guzti-guztia normala da eta.
2022-09-02Joan den larunbatean, abuztuak 27, Bilboko Portuko biodiesel-biltegi batean piztutako suteak sekulako keadar beltza sortu zuen, hainbat kilometrotatik ikus zitekeena.
Hona hemen bildu ditugun datu batzuk:
-100.000 litro biodiesel erre ziren.
-Keadarra 300 metro baino gehiagoko alturara iritsi zen, Luzero puntako harrobiaren gainetik… -
Eguzkik energia nuklearra eta gas-energia defendatzea leporatu dio EAJri, eredu energetiko berriztagarri eta iraunkorraren alde egin beharrean.
2022-07-10Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak, Europako Parlamentuan egindako bozketaren aurrean, energia nuklearrean eta gasean egindako inbertsioak berdeak direla kontuan hartuta, Euskal Herriko gehiengo soziala iraindu zuela salatzen dugu.
Gasean eta nuklearrean egindako inbertsioak berde gisa etiketatzeko Europako Batzordeak egindako proposamenaren alde bozkatu dute 328 eurodiputatuk, tartean PP, Vox, Ciudadanos eta EAJ-k. -
Zergatik mobilizatu behar da eoliko eta fotoboltaikoen makropoligonoen aurka?
2022-05-25NEE/TEN (Nafarroako Energia Eraldatzen/Transformando la Energía Navarra) plataformak, fotovoltaikoen eta eolikoen makropoligonoek kaltetutako Nafarroako herri eta ibarretako plataformek eratua, manifestazioa antolatu du datorren larunbatean, 2022ko maiatzaren 28an, 18:00etan Iruñeko Gaztelu plazatik abiatuta, “Sistema alda dezagun, ez klima” lelopean.
-
Klima-aldaketaren aurkako ibilbide-orri okerra
2022-05-12Nafarroan klima, energia eta lehengaien krisi larriari eta biodibertsitatearen galerari aurre egiteko diseinatzen ari diren legegintza-erantzuna okerreko zume batzuekin eraikitzen ari dira. Berandu goaz eta huts egindako helbidean. Klima Aldaketaren Gobernu Arteko Panelaren txostenetan jasotako ondorio sendoek, klimaren gelditasunak gizateriari eta populazio ahulenei dakarkien arrisku larria adierazten dutenek, ez dute behar bezalako erreakziorik eragin Nafarroako politikarien artean.
-
Nafarroako Gobernuak energia berriztagarrieI ingurumen kontrolak murriztu nahi dizkie
2022-04-29Sustrai Erakuntza. Nafarroako Gobernuak “Nafarroako Foru Komunitatean Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko premiazko neurriak hartzen duena” Foru Lege Dekretua onartu du. Dekretu honek jasotzen dituen neurrietako batzuk aplikatzeak eragin eta kalte atzeraezinak ekar ditzake bai biodibertsitatearentzat, bai tokiko komunitateen bizitza eta jarduerentzat, jarraian ikusiko dugun bezala. Dekretuaren I. tituluan hainbat neurri jasotzen dira “energia berriztagarrien instalazioak baimentzeko prozedurak eta Read More
-
Sakeoari ez ! Argi igoeraren aurrean mobilizazioa !
2022-03-25Eguzki talde ekologistatik hainbat taldek egindako deialdiarekin bat egiten dugu, elektrikak inpunitate osoz egiten ari diren sakeoaren aurka. Hitzak soberan daude eskularru zuriko lapurren aurrean.
Manifestazioa larunbatean, hilak 26, aterako da Arriagatik, 18:00etan, Bilbon. Utz diezaiogun tabernetan protesta egiteari eta irten gaitezen kaleak betetzera. Hori da kontuan hartzeko modu bakarra. ANIMO ETA ETORRI! -
Araba Bizirik! hitzaldiak
2022-03-16Hemen dituzue martxoan Araba Bizirik! egingo ditugun hitzaldien kartela.
Hurrengo hilabeteetarako hitzaldi gehiago antolatzen ari gara eta aurrerago bidaliko dizuegu programa.
Parte hartu eta lagundu deialdiak zabaltzen zuen inguruan!!!
Ah! eta gogoratu, maiatzaren 14an MANIFESTAZIOA Gasteizen! -
Eguberrietako argien alferrikako gastua murrizteko eskatu dio Eguzkik Donostiako Udalari
2021-11-26Gaur arratsaldean, azaroak 26, Donostiako Udalak piztu ditu ofizialki eguberrietako argiak. Aurten argi gehiago eta egun gehiagotan. Argiei dagokionez, eguberriek 42 egun iraungo dute Donostian. Glasgowko goi-bileraren “izpiritua” di-da batean ahaztu zaigu. 15 egunez jardun gara kezkati itxuran klima-larrialdia dela-eta neurriak hartu egin behar direla esaka, eta, begira, astebete geroago, eguberrietako argiak topetara piztuta. Eguzkikook zera galdetzen dugu: Udalak zertarako itzaltzen ditu Udaletxeko fatxadaren argiak apirilaren 22an (Planetaren Egunean), baldin eta gero, eguberrietan, 42 egunez argindarra xahutzen badu, harrabots handiarekin, gainera? Zer koherentzia-klase da hori? Planetaren Egunekoa itxura hutsa al da? Halaber, zertarako atzeratzen dugu erlojuen ordua urrian? Gehiago gastatzeko abenduan? Udalaren Klima DSS 2050 Planari nolako sinesgarritasuna eman behar diogu?