Gune naturalak
-
Zain ditzagun gure buruak, zain dezagun Busturialdea
2024-01-24Burubiko Urdaibaiko Guggenheim horren lanak “bai ala bai” aurton hasiko zirela sinestarazi nahi izan digu Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak, hain zuzen ere haren kideak diren hedabideetan behin eta berriro argitaratu dituzten diru publikoekin finantzatutako publi-erreportajeen bidez. Eta hara non, orain, hedabide horiexek dira berria dakartenak. “Guggenheim Bilbao Museoaren Patronatuak, non amerikar Fundazioak eta bertoko erakundeek parte hartzen duten, bi urteko hausnarketa egingo du, aurten eta 2025ean, Urdaibaiko handitze proiektuarekin aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko, Iñigo Urkullu lehendakariak astelehen honetan aurreratu duenez”.
-
Turistifikazioari STOP! lemapeko manifestazioa antolatu du igandean, Donostian, Bizilagunekin plataformak
2023-10-18Bizilagunekin plataformak manifestazioa deitu du datorren igandean, 12etan Alderdi Ederretik abiatuta, Turistifikazioaren Aurkako Urrian antolatutako ekintzen artean. Mobilizazio honen helburua da Donostiaren gehiegizko turistifikazioari stop esan eta desazkunde turistikoaren beharra aldarrikatzea. Era guztietako ia 30 elkarte eta taldek babesa eman diote manifestazioari. Horietako bat da Eguzki, eta espresuki animatu nahi zaitugu parte hartzera.
-
Guggenheimen go home! Urdaibai utzi bakean!
2023-06-15Ekainaren 13an, EGUZKI Gernikan izan zen, beste talde askorekin batera, Guggenheim Urdaibai Stop herri-plataformaren aurkezpenean, Urdaibaiko museoaren proiektuaren aurka.
Ekitaldian hainbat irregulartasun eta informazio falta salatu zen. Sinadurak biltzeko kanpaina herrikoia iragarri zen.
EGUZKIk gure hondar ale txikia jarriko du basati hau Urdaibaiko Biosfera Erreserban eraiki ez dadin.
Hemen duzu HITZAk argitaratu duen laburpen ona. -
Hondalea, hondamena
2023-03-16Industria turistikoak diru gehiago nahi du. Ez zaio axola zer suntsitu trukean. Donostiako alkateak iragarri duenez, Santa Klara uhartean Hondalea eskultura sustatzeko bisita gidatuak gehitu nahi ditu. Apirilaren 1a eta 16a bitartean, behar beste turista eraman nahi dituzte uhartera. Horrela, behin udako garaia egonkortuta, Udalak urtean zehar eskaintza zabaltzeko asmoa ere badu, eskaeraren arabera. Egoera horren aurrean, dokumentu hau sinatzen duten lau kolektibook salatu nahi dugu erabaki honen bidez Udalak uhartean bisitak mugatzearen inguruko akordioak apurtzen dituela, eta ohartarazi nahi dugu, beste behin ere, Hondalea instalazioaren bidez uhartean sortutako erabilera turistikoak ondorio kaltegarriak dituela Santa Klarako ingurune ekologiko eta sozialean.
-
Zigor-espedienteak ireki zaizkio Kanarietan turistak baleak ikustera eramaten dituen enpresa bati, Eguzkik salaketa jarri ondoren
2022-11-09Kanarietako Poliziaren Kidego Orokorrak, Eguzki talde ekologistak emandako informazio baten ondorioz, zigor-espedienteak ireki ditu La Palman turistei baleak ikusteko ontzi irteerak eskaintzera dedikatzen den enpresa baten kontra. Eguzkik jaso zuen informazioaren arabera, irteera horietan zetazeoak behatzeko indarrean dagoen araudia zeharo urratzen zen. Izan ere, itsasontziek zetazeoak ingutratu eta estutzen zituzten, berezoek argazki gehiago eta gertuagotik ateratzeko aukera izan zezaten. Hori erabat debekatuta dago. Poliziaren Ingurumen Taldeak ikuskapen bat egin eta egiaztatu ahal izan du gure informazioa zuzena zela.
-
Ostalaritza egitasmoa Leitzarango Biotopoan berta.
2022-07-07Duela urtebete pasatxo tirolia+ferrata bidea, orain ostatua +jatetxe egitasmoa… zer izango ote da hurrengoa? Eguzkook garbi daukagu Otieta aisigunea ez dela leku egokia hauek kokaktzeko, biotopoa bertan kokatzen ari direla esan nahi baitu.
Leitzarango balio naturalen eta bioniztasunaren al de gaudenez, ostatu egitasmoa geratzea, berehala eztabaida prozesu bat irekitzea eta ondirioak atera bitartean sakoneko erabakirik ez hartzea eskatzen diogu Andoaingo Udalari. Izan ere, biotopoaren kudeaketa nola egin behar den da gakoa eta ez puzzle baten piezzen modura bata bestearen atzetik jartzen joatea baila itolarrian jarri arte.
-
Bertsotan ere, olatuak itsasoan!
2021-11-17Olatu artifizialak direla eta, Odei Barroso eta Amets Arzallus bertsotan aritu ziren Donibane Lohizunen, non herri-ekimen batek horrelako proiektu bat gerarazi zuen. Hona hemen bideoa. Saioa entzunda, ez dirudi bertsolari hauek olatu artifizialzaleak direnik, ez Donibane Lohizunen, ez Donostian. Antondegi berdea! Olatuak itsasoan!
-
Antondegiko olatu artifiziala salatzeko egun ikusgarria Zurriolan
2021-07-16ANTONDEGI BERDEA – OLATUAK ITSASOAN kolektiboak informazio- eta protesta-jardunaldi bat egin zuen atzo Zurriolan, Antondegirako olatu artifizialen proiektuaren aurka daudela adierazteko. Hemen klikatuz, informazioa ez ezik irudiak ere aurkituko dituzu, zinez ekintza ikusgarriak egin baitziren.
-
Ingurumen arloko elkarteek eta Gipuzkoako hondartza guztietako surflariek sinadura-bilketa hasi dute Donostian olatu artifizialak geldiarazteko
2021-05-27Antondegi Berdea-Olatuak Itsasoa kolektiboa osatzen duten ingurumen arloko elkarteek eta Gipuzkoako hondartza guztietako surflariek webgune bat eta bideo informatibo bat argitaratuta, sinadura-bilketa hasi dute, Donostiako Udala interpelatzeko eta honek Antondegin olatu artifizialen instalazio bat eraikitzeko duen proiektu polemikoa geldiaraz dezan eskatzeko.
-
Uharteko arte-lana kudeatzeko Donostiako Udalak ezarritako neurriak ez dira nahikoa ingurunea babesteko eta turistifikazioa saihesteko
2021-05-26Ekainean 5ean, Santa Klara uharteko sasoia hasiko da eta, horrekin batera, Cristina Iglesiasek itsasargian sortutako Hondalea obra ere inauguratuko da. Hainbat gara, hastapenetik, proiektu honen harira, gure kezkak azaldu eta donostiar guztion interes orokorraren aldeko ekarpen onuragarriak egiteko borondatea azaldu dugun elkarte eta eragileak; Bizilagunekin plataforma, Haritzalde naturzale elkartea, Eguzki talde ekologista edo Parkea Bizirik, besteak beste. Ibilbide horretan, itsasargiko esku-hartzeak, ingurumenari eta hiriko balio naturalei, ondareari, udal ekonomiari, etenik ez duen turistifikazio prozesuari, edota hiri-espazio eta -baliabideen pribatizazioari dagokienez ekar zitzakeen ondorioak mahai gainera ekarri ditugu sarri. Kontu hauek direla eta, harremanak izan ditugu Udalarekin, eta Udalak obra kudeatzeko hainbat neurri hartu ditu. Zoritxarrez, eta betiere gure ustez, neurre horiek ez dute bermerik, batez ere etorkizunari begira.
-
Deialdi zabala larunbatean Elizondon Aroztegiko proiektuaren kontra egingo den manifestazioan parte hartzeko
2021-05-13Aroztak! herri ekimenak deituta, Aroztegiko proiektu suntsitzaile eta espekulatzailearen kontrako manifestazioa egingo da larunbatean Elizondon, 17:30etatik aurrera. Deialdiarekin bat zenbat agente egin duten kontuan izanik, manifestazio handia izatea espero daiteke. Eguzkik ere larunbatean Elizondora joatera deitu du.
-
“Surflarion 15 arrazoiak” aurkeztu dituzte Gipuzkoako hondartza guztietako hainbat surflari erreferentek “Olatu artifizialik ez Donostian!” aldarrikatzeko
2021-05-05Donostian olatu artifizialen instalazio bat eraikitzearen aurka dauden hainbat surflari gipuzkoarrek 15 argudio hauek aurkeztu dituzte, ANTONDEGI BERDEA – OLATUAK ITSASOAN kolektiboak ematen dituenak osatzeko. Argumentario hau argitaratuta, surflari sinatzaileek eta ANTONDEGI BERDEA – OLATUAK ITSASOAN taldeak informazio-kanpaina eta sinadura-bilketa hasiko dituzte.
-
Donostiako Udalari Santa Klara uhartean babes-neurriak hartzeko eskaera bateratua
2020-12-10BiziLagunEkin plataformak, Eguzki talde ekologistak, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak eta Parkea Bizirik Kulunbera elkarteak proposamen zehatzak egin dizkiogu Donostiako Udalari, Santa Klara uhartean babes neurriak ezartzeko. Cristina Iglesiasen esku hartze artistikoaren lanak amaitzeko denbora gutxi falta dela iragarri den honetan, uste dugu aukerak daudela uhartearen turisitifikazioa, masifikazioa eta bertako natura-ingurunea hondatzea saihesteko.
-
Eguzkik eta Pasai Donibaneko elkarteek Pasaiako Udalak Alabortzan eta Arrokaundietan hondakinen kudeaketan duen “utzikeria” salatu dute
2020-07-23Auzotar eta bisitari gisa salatu nahi dugu Pasaiako Udalak ez duela ez aurreikuspenik ez zorroztasunik udalerriko udaldi-eremuetan hondakinak kudeatzeko orduan, zehazki, Alabortza pasealekuan eta Arrokaundientan, eta batez ere asteburuetan, bisitarien kopuruak gora egiten duenean eta Udalak gaitutako edukiontziak edo paperontziak nahikoak ez direnean.
-
Larrun Ez Hunki! elkarteak maiatzaren 21ean mobilizatzera deitu du
2018-05-15Larrun Ez Hunki! kolektiboak datorren astelehenean, hilak 21, mobilizatzeko deia egin du. Ipar Euskal Herrian festa-eguna izango da eta, festa-eguna izanda, jende asko igoko da Larrunera. Gauzak horrela, Larrun Ez Hunkik nahi duten guztiei proposatzen die tontorrean argazki kolektibo bat ateratzea, goizeko 10:30ean. Gero, 11:30ean, elkarretaratze bat egingo da San Inazioko lepoan, non ekitaldi bat egingo den, musika eta hamaiketakoa lagun.
Bisita Kontadorea






