Hirigintza
-
SOS Manteo. Gaur ostirala, martxa zaratatsua!
2023-11-10Kaixo lagunak!
Azaroan gaude iada, Basque Culinary Centerrek bere egoitza berri dotorea Manteon guztion diruarekin eraikitzeko obrak hasi nahi zituen hilabetean, alegia.
Baina ez gara besoak gurutzatuta egongo hori noiz gertatuko zain, beraz ostiral honetan beste MANIFESTAZIO batera deitzen zaituztegu: Okendo Kulturetxetik 19:00etan abiatuta. -
Alegazioak Hondarribiko Plan Orokorrari
2023-10-05Hondarribiko HAPOri alegazioak jartzeko epe barruan, Eguzki talde ekologistak 3 alegazio aurkeztu ditu. Gobernu talde berriak epea luzatzeaz gain, bitartekoak eskaini ditu dokumentua hobeto ulertzeko, eta beraz, erakutsitako jarrera hori txalotu nahi dugu.
-
Eguzkik irtenbide bat eskatu du, BECen talka eginda hegaztiak hiltzen jarrai ez dezaten.
2023-09-27Hegaztiak talka egiten jarraitzen dute, intsektujaleak nagusiki, BECeko kristaleren eta Ansioko metroko sarreraren kontra.
Siguen estampándose pájaros, generalmente insectívoros, contra las cristaleras del BEC y entrada del metro de Ansio. -
Martxa Donostiako Udaletxera, Manteo-Zemoria berdeguneen defentsan
2023-08-29Uliako Auzo Elkarteak deituta, gaur arratsaldean Manteo-Zemoria parkeen aldeko mobilizazio berri bat egin da, zehatz-mehatz, Okendo Kultur Etxetik Donostiako Udaletxera Grosen barrena joan den martxa zaratatsu bat. Leloa, “Zu gabe, parkeak kentzen dizkigute!”. Izan ere, Manteo-Zemoria berdeguneetan Basque Culinary Centeren egoitza berria eraiki nahi dute. Manifestazioak espresuki interpelatu ditu BCCrekin zerikusia duten sukaldari Michelin izardunak.
-
Bai ospitaleetan behin-behineko aparkalekua eraikitzeari, babes- eta konpentsazio-neurriak hartuta, baina ez aparkaleku hori betikotzeari
2023-08-28Donostiako Udalak joan den astean iragarri zuen aparkaleku bat egokituko duela ospitaleetan, Osakidetzak protonterapia-zentro eta kanpo-kontsulta berriak eraikitzen dituen bitartean. Beraz, behin-behineko aparkaleku bat. Iragarpena egin eta pare bat egunetara, berriz, alkateak esan du aparkaleku hori behin-behinekoa ez baizik eta behin betikoa izan daitekeela, eta disuasio-aparkaleku gisa funtzionatu dezakeela. Eguzkikook baietz esaten diogu behin-behineko aparkalekua egokitzeari, obrek dirauten bitartean ospitaleetara joaten den jendeari zerbitzu hori ere eman behar zaiola uste dugulako. Aparkalekua betikotzeari berriz, ezetz esaten diogu. Hona hemen gure arrazoiak…
-
Donibaneko oinezkoentzako tarte baten egoera arriskutsuaz ohartarazi du Eguzkik
2023-07-05EGUZKI talde ekologistak publiko egin nahi du Pasaiako Udalean aurkeztutako salaketa, Pasai Donibaneko mendiaren hegaletik igarotzen den oinezkoentzako pasealekuaren zati baten egoera dela eta, Santa Ana ermitaren bidearen eta Larrabide auzorako igoeraren bidegurutzean.
-
Kezka Irungo Pierre Loti bidegorrian lizitatutako zatiaren inguruan
2023-06-22Berriro ere, harritu gabe, prentsaren bidez jakin dugu, “Txingudiko naturguneen konektibitatea” kontzeptupean, Bidasoako hiru hirien bizikleten eta oinezkoen arteko lotura deitzen duten bidegorriaren zati bat eraikitzeko lanak lizitatu berri dituela Eusko Jaurlaritzak. Behin eta berriz esango dugu, baina Txingudiko naturguneen benetako konektibitatea naturagune babestuaren habitaten egungo zatiketa konpontzearen ikuspegitik soilik har daiteke kontuan, haien arteko beharrezko elkarreragin ekologikoa lehengoratuz.
-
Mozketa gehiagorik ez Deustun!!
2023-06-12Talde ekologista gisa, EGUZKIk salatu du Bilboko Udalak Deustu auzoan, zehazki Agirre Lehendakariaren etorbidean, egiten jarraitzen duen zuhaitz-mozketa. Eta, beraz, berehala gelditzea eskatzen dugu.
Izugarri kezkatzen gaitu udal honek mozketak erraztasun izugarriz egiteak. Izan ere, ez da praktika isolatua, eta hori Bilboko eremu askotan egiten ari da, hala nola Santutxun, Basurtun, Deustun eta abar. -
Eguzkik fiskaltzaren esku-hartzea eskatu du
2023-06-01Eguzki talde ekologistak, Orereta-Errenteriako Udalak 2022ko irailean eskatutako informazioa guri emateko ezarritako epe guztiak igarota, gaia Gipuzkoako Probintzia Fiskaltzaren esku jarri behar izan du.
-
Oso erantzun zabala Donostia Defendatuz plataformaren deialdiari
2023-05-21Donostia Defendatuz plataformak deituta eta era guztietako 40 elkartek babestuta, oso-oso manifestazio jendetsua izan da gaur goizean “Donostia ez dago salgai” lemapean. Helburua, Eneko Goiak zuzendu duen udal gobernuaren hirigintza-politika salatzea. Honako esteka hauetan kronika batzuk eta, batez ere, irudiak ikus ditzakezu.
-
Donostiako Udalaren hirigintza-politika salatzeko manifestazioa, igandean
2023-05-17Elkarte askok bat egin dute datorren igandean, Donostia Defendatuz plataformak deituta, egingo den manifestazioarekin. Ekimenak Udalaren hirigintza-politika salatzea du helburu. Izan ere, azken urteotan gobernu taldea hamaika barrabaskeria egiten ari da, hala nola, Basque Culinary Centerren bigarren egoitza eraikitzeko berdegune publiko bat sakrifikatzea, San Bartolomeko muinoan merkatalgune bat eta lau solairuko aparkalekua baimentzea edota Atotxako geltoki historikoa botatzea.
-
Auzo-mugimendua arazo zahar baten aurrean
2023-05-13Papresa aspalditik dago Errenterian, herriko erdigunean bertan. Bere jarduera beti izan da gogaikarria eta deserosoa inguruan bizi diren bizilagunentzat. Eta azkenaldian egin dituen obra berriek ez dute egoera hobetu: trafiko astuna herriko erdigunetik, eguneko eta gaueko zarata, jatorri ezezaguneko usain desatseginak eta aireko partikulak. Honen aurrean, Etxe Berriak-Olibet eta Gabierrota auzo-elkarteek eta Eguzkik Errenteria Osasuna auzo-plataforma sortu dugu,
-
Nerbioi ibaiaren obrak Laudion, edozein modutan ez!
2023-05-07EGUZKIren iritziz, modu zakarrean egiten ari dira, kontuan hartu gabe horrelako obra handi batzuen aurrean ingurumenean eragin daitezkeen kalteak. Ateratako bolumena 5.500 kamioi baino gehiagoren baliokidea izango da.
Ez da bakarrik obretan dagoen zatia, baizik eta ibaia uretan behera zer baldintzatan geratzen den, egiten ari diren harri-indusketatik eratorritako solido esekien kopurua dela eta. -
Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeak gaitzetsi egin du Errenteriako Udalak Gamongoan Plan Orokorraren Aldaketaren auziari buruz EGUZKIk eskatutako informazioa ukatzeko hartutako erabakia
2023-04-12Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeak 2023ko martxoaren 21ean emandako ebazpenaren bidez, Errenteriako Udalari eskatu zion 10 eguneko epean eman zezala Eguzki kolektiboak eskatutako informazioa.
-
Zumarragan zuhaitz mozketarik ez
2023-01-31EGUZKIk Euskal Herriko hiri eta herrietako hiriguneetan zuhaitz-mozketa basatiak egiteko erraztasuna salatu nahi du.
Oraingo honetan, Zumarragako Udalak egin du mozketa, joan den ostiralean, urtarrilaren 27an, Secundino Esnaola kalearen atzealdea berriz urbanizatu dela eta.
Bisita Kontadorea






