Hondakinak-Birziklapena
-
Martxa Lasartetik Zubietako erraustegira, larunbatean
2024-05-16Larunbatean, hilak 18, Lasarte-Oria eta erraustegi bitarteko martxa berri bat egingo da, Okendo plazatik goizeko 11:00etan abiatuta. Aurten ere Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatu du martxa, Donostia Bizirikek, Eguzkik eta Ekologistak Martxanek babestuta. Helburua erraustegia salatzea da, noski. Izan ere, mirari-produktu bat balitz bezala saldu ziguten, eta mirari-produktu guztiak bezala, lehendabiziko momentutik beretik hasi zen bere gabeziak agerian uzten.
-
Lasartetik erraustegira, maiatzaren 18an
2024-05-09Bi deialdiren berri emateko agerraldia egin du Zubietan Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Lehenengo deialdia da maiatzaren 18an Lasartetik erraustegira egingo den martxa berria. Bigarrena, berriz, erraustegiak sortutako kutsaduraren jarraipena egiten duten ToxicoWatcheko adituak laster Euskal Herrira egingo duten bisita. Azken bost urteotan egin dituzten analisien txostena aurkeztuko dute, eta aurreratu dutenez, badaude kezkatzeko moduko arrazoiak.
-
Zumaiako Joxe Mari Korta industrialdean uralitak Urola ibaira isuri dituztela salatu du Eguzkik
2024-04-18Urola bailaran dihardugun Eguzkiko kideok ikusi ahal izan dugu Joxe Mari Korta industrialdean uralita ugari isuri direla ibaira. Uralitak amiantoa du. Amiantoa kantzerigenotzat hartzen da, hau da, minbizia sortzeko gai den kanpoko agentetzat. Horregatik, 2001ean amiantoa merkaturatzea eta erabiltzea debekatu zen. Uralitan dagoen amiantoak osasun-arazo larriak eragiteaz gain, ingurumenari ere kalte egin diezaioke, behar bezala kudeatzen ez bada. Horregatik, uralitak kontrolik gabe isurtzea delitutzat ere har daiteke. Jaso ere, hondakin hauek ezin dira nolanahi jaso. Horretarako espresuki ahalbidetuta dagoen enp,resa batek jaso behar ditu baldintza jakin batzuetan.
-
Legez kanpo botatako hainbat hondakin garbitu dituzte Lezon
2024-04-10Lezoko 107 poligonoan legez kanpo botatako hainbat hondakin garbitu dituzte. Argazkietan garbi ikusten da nolakoa zen lehengo egoera eta nolakoa den oraingoa. Egia esan, azkar asko mugitu da Lezoko Udala. Ematen du gero eta gehiago direla legez kanpo edonon botata uzten diren hondakin-depositoak. Horiek kontrolatzeko, garrantzitsua da udalen jarrera proaktiboa. Izan ere, udalek neurririk hartzen ez badute, egoera kronifikatzen da, eta hasieran deposito solteak direnak denboraren poderioz bene-benetako zabortegi bihurtzen dira, Donostiako Okendotegi Bideko kasuan bezala.
-
Eguzkik Azkoitiko Udalari proposatu dio Aldundiari eska diezaiola ibaira zaborrak isurtzea eragozten duten saretak instalatzeko onartutako dirulaguntza
2024-03-14Aurten ere Gipuzkoako Aldundiak udalei eta mankomunitateei zuzendutako dirulaguntzen lerro berria onartu du, sakabanatutako zaborrak metatzeko fokuak prebenitzen eta zuzentzen laguntzeko jarduerak gauzatzeko. Horretarako, 125.000 euroko aurrekontu-zuzkidura bideratu du. Finantza daitezkeen jarduerak kostaldeko, ibaietako eta lehorreko espazioak garbitzearekin zerikusia dutenak dira, baita zaborrak kontrolik gabe isurtzea eragozten duten edo horiek ibai-ingurunera iristen diren elementuak jartzearekin zerikusia dutenak ere. Eguzkik Azkoitiko Udalari laguntza horiek eskatzeko proposatu dio, Urola ertzeko barandetako beheko partean saretak jartzeko.
-
Olaberriako industrialdean izandako ebasketa eta Legazpiko Urola kaleko industrialdeko sareten aurkako bandalismo ekintzak salatzen ditu Eguzkik
2024-02-22Haizeak hondakinak ibaira eraman ez ditzan, 2021ean hasi zen Legazpiko Udala prebentzio-neurriak (saretak) ezartzen Urola eta haren ibaiadarren aldameneko baranden behealdean. Eguzkik egiaztatu ahal izan duenez, 170 cm-ko luzera eta 50 cm-ko altuera duten sareta horietako 15 zati ebatsi dituzte Olaberriako industrialdean. Era berean, Urola kaleko industrialdean, 200 cm-ko luzera eta 40 cm-ko altuera duten 7 zati falta direla egiaztatu dugu. Bi zatik beren lekuan jarraitzen dute, mutur batean soldadura-puntuei lotuta, eta beste muturra ibaira begira dago zintzilik. Zalantzarik gabe, kasu honetan kolpeka eusteko puntuetatik kendu dituzte. Horregatik, bandalismo-ekintza baten aurrean gaudela uste dugu. Litekeena da gainerako saretak Urola ibaira bota izana. Eguzkik deitoratzen ditu ekintza tamalgarri hauek.
-
Aizarnazabalgo Udalak saretak jarri izana txalotzen du Eguzkik
2024-02-17Urtarrilaren erdialdean, Aizarnazabalgo Udalak amaitutzat eman zituen GI-3031 errepidearen herriko sarreraren bi aldeetako espaloiak eta barandak berritzeko lanak. Baranda berriei, beheko aldean, sareta batzuk gehitu zaizkie (xafla galbanizatu zulatuak), egunero ikusten ditugun hondakinak, gehienetan inolako lotsarik gabe lurrera botatakoak, haizeak ibaiaren ibilgura eraman ez ditzan eta, ondorioz, itsasora irits ez daitezen, hala nola, tabako paketeen bilgarriak, zigarrokinak, snack-bilgarriak, freskagarri-poteak, paperezko zapiak, etab.Aizarnazabalgo Udalak prebentzio-neurri hauek jarri izana txalotzen du Eguzkik.
-
Hondakinak negozio gisa… baita Nafarroan ere
2024-02-05Nafarroako Gobernuko Ingurumenaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko salaketa trukearekin sortutako eskandaluak erakunde horien arteko hautsak harrotu ditu, Ecofert Sansoain Artaxoako plantara baimenik gabeko hondakin likidoak bidaltzeagatik. Baina polemika orain piztu bada ere, hondakinek Nafarroan sortzen dituzten arazoak urrunetik datoz.
Duela gutxi jakin genuen Guardia Zibilaren Sepronak hainbat enpresa ikertu zituela legez kanpoko nazioarteko hondakinen trafikoagatik, “hondakin horien mugaz gaindiko trafikoaren negozio gozoari muga jartzeko”. Eta horretan ari gara, hainbeste diru mugitzen denean erne egon behar baita… -
Pelletak, atzamarra eta Ilargia
2024-01-11Toconaoko pellet gehienak gurera iritsiko dira seguru asko Bizkaiko golkoan dagoen plastiko-zoparen parte gisa. Eta hemen berriz ere atzamarraren eta Ilargiaren metafora erabiliko dugu. Izan ere, gure kasuan, pelleten atzamarrak seinalatzen duen Ilargia plastikoen arazoa da, eta gaizki egingo genuke Ilargiari begiratu ordez, atzamarrari begira geratuko bagina.
-
Eguzkik Azkoitiko Udalari eskatu dio kudeatzeko Aittolako aparkaleku inguruko legez kanpoko isurketak
2023-12-15Iazko maiatzaren erdialdean, legez kanpoko isurketa horien berri izan zuen Eguzkik, ‘Maxixatzen’en bidez herritar batek publikoki salatu zituenean. Aurtengo apirilaren erdialdera, pertsona berak salaketa berretsi zuen. Urtebete eta zazpi hilabete igaro dira lehen salaketatik, eta egiaztatu dugu isurketek hor jarraitzen dutela. Horregatik, Eguzkik Azkoitiko Udalari eskatu dio egin beharreko kudeaketak egin ditzala isuriak kentzeko eta ingurua ahalik eta azkarren lehengoratzeko.
-
2024an ere birziklatzaileak zabor-tasa finkoaren bidez zigortuko ditu Lasarte-Oriako udal gobernuak
2023-11-232024an ere birziklatzen dutenek eta birziklatzen ez dutenek zabor-tasa bera ordainduko dutela erabaki du Lasarte-Oriako udal gobernuak. Etxean hondakinak gaika biltzen dutenei hobari edo deskonturen bat egiteko aukera berriro datorren urtera arte atzeratu du, urtero egiten duen bezala. Izan ere, hobarien aukera mahai gainean dago 2017an bosgarren edukiontzia ezarri zenetik, baina, azkenean, udal gobernuak beti tarifa finkoa hobesten du. Tarifa finkoa antiekologikoa ez ezik sozialki injustua ere bada, arduraz jokatzen duten birziklatzaileak zigortzen dituelako, eta axolagabeak, berriz, saritu. Izan ere, birziklatzaileek, konpromiso gehiago hartzeaz gain, tasa finkoaren bidez besteen axolagabekeria finantzatzen dute.
-
Hondakinen gaikako bilketa berandu baino lehen hobetu beharko lukete Irunek eta Hondarribiak
2023-11-14Irunen eta Hondarribian helburu atzeraezina da etxeko hondakinen gaikako bilketa handitzea. Izan ere, aipatutako bi herriak oraindik daude Europar Batasunak alor horretan 2025erako ezarri dituen helburuen azpitik, Gipuzkoako gainerako udalen batez bestekoaren azpitik ere egoteaz gain.
-
Nafarroako makrogranjen aurkako plataforma beldur da Valle de Odietaren aurkako prozesu judiziala ez ote den itxiko erantzukizunik argitu gabe
2023-11-08Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataformak Valle de Odieta eta HTN enpresen aurkako prozesu judiziala aurkeztu du prentsaurrekoan. Bi enpresa hauek Caparrosoko makrogranjarekin lotuta daude, balizko ingurumen-delitu bat dela eta. Plataformako kide diren talde eta pertsonek jakitera eman nahi izan dute instrukzio fasea amaituta, Tafallako epaitegiek erabaki behar dutela epaiketaren instrukzioarekin jarraituko duten ala ez. Plataforma beldur da auzitegiek auzia artxibatzea erabakiko ote duten.
-
Pasaiak etxeko hondakinen gaiakako bilketa hobetu egin behar du, baldin eta Europar Batasunak 2025erako ezarritako gutxienezko kopurua lortuko badu
2023-11-02Pasaiako alkate Teo Alberrok iragarri du “2024an Udalak kontzientziazio-kanpaina indartsu bati ekingo diola herriko hondakinen gaikako bilketa handitzeko”. Eguzkikooi ez zaigu gaizki iruditzen, noski, baina zera adierazi nahi dugu: litekeena da kontzientziazio-kanpaina bat, “oso indartsua” izan arren, nahikoa ez izatea. Izan ere, legegintzaldi honetan Gipuzkoan etxeko hondakinen gaikako bilketa hobetzeko neurriak derrigorrez hartu behar dituen herrietako bat da Pasaia. 2022an hondakinen %48,9 baino ez zuen gaika bildu. Europar Batasunak, berriz, 2025erako udal-hondakinak %55, gutxienez, birziklatzeko moduan bildu egin behar direla dio.
-
Mungia garbiago baten alde
2023-11-01Butroi Bizirik trantsizio taldeak eta Eguzki talde ekologistak pertsona eta enpresa batzuek ingurugiroarekiko duten errespetu eskasa salatu nahi dugu, Mungiako Zabalondo industria gunean era guztietako hondakin solidoak botaz. Halaber, Udalaren utzikeria eta pasibotasuna.