Ingurumen-delituak
-
Arrano txiki bat tirokatuta Gatikan. Inpunitatea?
2020-11-19Abuztuaren 23an, Gatikan baserritar batek bere oiloak erasotzen zituen Arrano Txiki bati (Hieraaetus pennatus, Aguila Calzada) tirokatu zion bere baserrian.
Nekazariak onartu zuen tiro egin zuela baina “para asustar”. Eskerrak arranoak bizirik diraula eta Gorlizko Faunaren Birgaitze Zentroaren zaintzapean dago. Errekuperatzen ari da, eta lar berandu denez Afrikarako migrazio bidaia hartzeko zentroan egongo da udaberrira arte.
Sarritan lortzen dute eskopeteroek delitoak egitea zigortuta izan gabe. Guk hitz egin genuen auzokoekin, eta eurek baieztatzen dute inguru nekazariek sarritan tiro egiten dutela. Eta esan beharra dago, inguru horretan hainbat etxe direla, eta gainera bide gorri bat handik pasatzen dela. -
Mijoa errekan beste isurketa bat egon da, aurtengo zazpigarrena
2020-10-16Mutrikuko Mijoa auzoko bizilagunek salatu dutenez, beste isurketa bat egon da errekan. Isurketa bariku [urriak 9] arratsaldean izan zen. Agertu dutenez, erreka erabat zuritu egin zen, eta oso usain txarra zetorren bertatik. Guk ere gogor salatu dugu. Erakunde ekologistantzako, errekaren egoerak marka guztiak gainditu ditu. Izan ere, barikukoa aurtengo zazpigarren isurketa izan zen. Guk dakigunez, gutxienez, zazpi isurketa egon dira. Behin eta berriz errepikatzen den gertakaria da, eta egoerarekin nazkatuta gaude. Isurketak Mijoan ohiko gauza bihurtu dira. Eta arazoa konpontzen ez den bitartean, horri irtenbidea emateko ahalegina egiten jarraituko dugu.
-
Bide berdetik zabortegira, Barakaldo eta Trapaga artean
2020-09-15Okintza-hondakinetatik hasi eta obra-zakuak dituzten dozenaka hondakinetaraino; azken hori klasiko bat da Barakaldoko berdegune eta apartatuetan. Arriskutsua, kutsagarria eta erabateko utzikeriakoa da Barakaldo eta Trapaga arteko pasealekuaren zati hau.
-
Muskizen belatz bat tiroz botatzeagatik irekitako diligentziak itxi ditu Fiskaltzak, egilea identifikatu ezinean
2020-08-13Joan den urtarrilean, tiroz hilik agertu zen Muskizen belatz handi bat (Falco peregrinus). Eme bat zen, Bizkaiko ornitologiazaleek Olaia izenarekin ezagutzen zutena. Orduan, Eguzkik eskatuta, ikerketa-diligentziak ireki zituen Fiskaltzak. Orain, berriz, itxi egin ditu.Ez ditu itxi deliturik ez dagoelako, Guardia Zibilak tiro nork egin zuen argitu ezin izan duelako baizik. Izan ere, espezie babestu bat tiroz botatzea ingurumenaren aurkako delitua izan daiteke, zehatz-mehatz, faunaren aurkako delitua, eta kartzela-zigorra ere ekar dezake.
-
Ingurumena zaintzea guztion lana da
2020-08-11Lurralde garbi eta osasungarria nahi badugu, guztion lana da hori lortzea. Ez da nahikoa administrazioa behar diren baliabideak jartzen ahalegintzea, guztion esku dago. Guztiok lagundu behar dugu naturarekin bat datorren ingurumena mantentzen. Baina beti dago norbait gizalegerik gabe jokatzeko prest, kasu honetan bezala, erosotasuna eta basakeria lehenetsiz.
-
Bi urte txatar-blokeek su hartu zutenetik Pasaiako portuan
2020-07-29Bi urte beteko dira Pasaiako portuko kai batean izandako sute ikusgarritik. Bi urte horietan ia ez da informaziorik eman horri buruz, eta oraindik ez da erantzukizunik argitu.
-
Gasteizen Niloko varanoaren trafikoan harrapatuta.
2020-07-06Niloko barano kume baten ustezko trafiko-delituaren eta tratu txarren aurrean. Eguzkik zoriondu egin du Gasteizko Udaltzaingoaren jokabidea, azkar, arduratsu eta babeslea izateagatik.
Varano kumea Cadizera bidali behar zuten, eta jabea, 38 urteko gasteiztarra, espezie trafikoaren eta tratu txarren delitu baten ustezko egilea da.
Eguzkikook gertakari horien aurrean, uste dugu kontzientziazio-kanpainak behar direla, Natura Babesteko protokoloak aplikatu, bai eta zigor orientatzaileak eta antzeko egoerak ekiditeko helburuz. -
Aralar: epailea hasi da Doniturrietara doan pistaren eraikuntzarengatik ikertuei deklarazioa hartzen
2020-01-30Hasi da Tolosa epaietgiko epailea, Enirio-Doniturrietako bidexka pista bihurtzearen erabakia hartu zutenei deklarazioa hartzen. Beraientzat, lehen bidexka bat zegoen lekuan 3-4 metroko pista eraikitzea “mendi bide bat egokitzea” dena, gure ustez pista berri bat eraikitzea da eta ondorioz indarrean zeuden hainbat lege eta arau haustea, kasu honetan lege-haustearen errepikapena litzatekelarik.
-
Angularen isilpeko arrantza Orian
2020-01-25Honako iritzi artikulua, Naturkoneko zenbait kidek idatzi dute Berrian 2020ko urrtarrilaren 17an argitaratu zuten erreportai baten harira.
Bertan angula/aingiraren egoeraz, babes planaz naiz berau ez aplikatzeaz, baimendutako arrantzaz, legez kanpokoaz, lgez kanpoko salmentaz eta txitxardinaren etorkizunerako baldintzez mintzo dira. -
Jaizkibelen sutea sortu zuten guardia zibilen kontrako epaiketarik ez
2019-03-28Azkenean ez da epaiketarik egingo Jaizkibelen sute bat sortu zuten hiru guardia zibilen kontra, 2014ko martxoaren 10ean, Tiro Eremu Militarrean itsas bengala zahar batzuk suntsitzen ari ziren bitartean. Beraz errugabetuta geratuko dira, hasieran bakoitzarentzat urte bateko kartzela-zigorra eta isuna eskatzen bazen ere. Eta ez da epaiketarik egingo lehendabizi Fiskaltzak, gero Eguzkik eta azkenean Foru Aldundiak amore eman dutelako. Amore emateko gure arrazoiak azaldu nahi ditugu. Honako hauek dira.
-
10000 esker! Aralarren aldeko hamar mila euroak lortu ditugu!
2018-10-10Hori da esan dezakeguna, maiatzean Landarlan Ingurumen Elkarteak eta Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak maiatzean abian jarri genuen erronka lortu dugulako: Aralarren alde 10.000 euro batzea lortu dugu.
Edonola ere, adi egoteko eskatu behar dizugu, pista berriaren eraikuntza salatzeko dei daitezkeen ekimen berrien zain. -
Eguzki Arartekoarekin eta estatuko Ingurumen fiskal koordinatzailearekin bileran.
2018-07-23Uztailaren 12an, Arartekoaren ekimenez, EAE-n ematen diren ingurumen eskubideaen urraketen berri izateko bilera batean parte hartu zuen Eguzkiko ordezkari batek. Bertan, Manuel Lezertua Arartekoa, bere laguntzaile bat eta Carlos Barcinaz gain (Aratekoaren ingurumen aholkularia), Antonio Vercher, Auzitegi Goreneko fiskala eta Ingurumen eta Hirigintza arloko koordinatzaileak parte hartu zuen, Ekologistak Martxaneko bi kide eta Eguzkikoarekin batera.
-
Aldundia bere aurkako salaketa penala artxibatzeko saiakeran, Aralarko pista eraikitzeagatik.
2018-07-20Landarlan eta Eguzkik helegite-idatzia aurkeztu dugu, artxibatu ez dadin.
Natura eta ingurumena babesteko ardura duten Gipuzkoako Aldundiko bi hautetsi (Aristimuño eta Asensio) epaitzen eta ikertzen ari dira bide penalean, lurralde antolaketaren aurkako delitu batengatik. Ertzaintzak egindako txosten teknikoak argigarriak izan dira: Goroskintxu eremuan egindako legez kanpoko pistak eragin ditu ingurumen inpaktu handiak -
Eusko Legebiltzarrak Ingurumen-delituen aurkako benetako unitate baterantz.
2018-07-05Aho batez hartutako erabaki garrantzitsua honek. 2019ko aurrekontuetan bere isla izatea espero dugu orain.
Pauso garrantzitsua eman zuen pasa den ekainaren 28an Eusko Legebiltzarrak, EH Bilduren proposamenez: ingurumen-delituak jazartzeko egitura oso bat sortzearena. -
Aldundiko Felix Asensio epaitegian, Aralarko pisten erikuntza dela eta.
2018-05-13Pasa den apirilaren 25ean, ikertu eta akusatu gisa deklaratu zuen epaitegietan daude Gipuzkoa Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendari Nagusi ohia zen Felix Asensiok (egungo Obra Hidraulikotako Zuzendaria), delituak izan litezkeen gertaeretan erantzukizun penal zantzuak izategatik. Lurralde antolamenduaren aurkako delituagatik dago akusatuta.
Bisita Kontadorea






