Lurralde Antolaketa
-
Landa lurrak babestu/zaindu ditzagun
2025-06-04Azken urtetan landa eremuan, bai lur pribatuan, baita lur publikoan ere, txabolak eta antzeko eraikinak ari dira ugaritzen, mota eta neurri ezberdinetakoak, hauekin batera baratzak. Hau dena, inolako baimenik gabe egiten ari dela uste dugu, landa lurretako erabilerek eta jarduerek indarrean dauden araudiak bete gabe, alegia. Honek biziki kezkatzen gaitu; izan ere, bertan egiten den kontrolik gabeko jardueraren ondorioz lurra kutsatzen da, ura kutsatzen da, era desberdinetako hondakinak pilatzen dira, paisaia desitxuratzen da eta abar.
-
Baztango ERDIZ BIZIRIK plataformak Euskal Herri osoan alegazioak sinatzeko eta biltzeko deitu du.
2024-03-01Baztango ERDIZ BIZIRIK plataformak Euskal Herri osoan alegazioak sinatzeko eta biltzeko deialdia egin du, hain zuzen ere Erdizko mendi-lurretan (Aldude-Kintoako mendialdean) Magnesitas de Navarra enpresak harrobi-meategi berria zabaltzeko duen egitasmoa Nafar Gobernuak bertan behera utzi dezala eskatzeko. Izan ere, Nafarroako Gobernuak berriki meategi proiektua “Udalerriz Gaindiko Eragina duen Plan” (UGEP) bezala tramitatzea erabaki du, Baztango Udalaren eta tokiko erakundeen autonomia eta erabaki ahalmena ezabatuz.
Magnesitas de Navarra (MAGNA) enpresaren meategi proiektuak Aldudeko mendien natur-ondare bikainean eta Baztango abeltzaintzan, tokiko ekonomian, ingurugiroan nahiz herritarren osasunean eragin ikaragarriak izango lituzke. -
Tapia Legeari ez!
2021-12-01EAJk Lurralde Antolaketaren Legea aldatu nahi du Eusko Jaurlaritzak “estrategikotzat” jotzen dituen proiektuak inposatu ahal izateko, gaur egun tokian tokiko instituzioek, batik-bat udalek, duten eskumenen gainetik. Dagoneko Tapia Legea deritzaion aldaketa-saio honen helburua begibistakoa da eta ondorio latzak izan ditzake, bai ingurumenean bai beste alorretan ere. Horregatik hainbat sektore salatzen ari dira.
Bisita Kontadorea






