Osasuna
-
Eguzki pozik dago edateko uraren derrigorrezko fluorazioa amaitu delako, baina autokritika-falta sumatu du
2021-02-09Añarbeko Urak elkarteak edateko uraren fluorazioa bertan behera utziko duela iragarri du. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko ur-hornidura kudeatzen duten elkarte nagusien bidetik jarraitzen du. Eguzki, orain dela hogeita hamar urte fluorazioaren aurkako kanpaina garrantzitsu bat egin zuena –arrakastarik gabekoa, bistan da–, pozten da praktika hori amaitu delako, baina faltan sumatzen du gogoeta kritikoa eta zeresanik ez autokritika bat Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren partetik.
-
Mobilizazioak larunbatean, Zaldibarko zabortegia bertan behera erori zeneko urteurrenean
2021-02-04Zaldibarko zabortegia amildu zela urtebete beteko da larunbatean. Hori dela eta, Zaldibar Argitu herri-plataformak mobilizazioak antolatu ditu. Gainera, dirua biltzeko kanpaina bat martxan jarri du epaitegian sor daitezkeen gastuei aurre egin ahal izateko. Hemen, azalpena.
-
Petronor eta Eusko Jaurlaritza: pertsonak, osasuna eta ingurumena lehenetsi!
2020-12-01Petronorrek Crudo 2 unitatea merkatuko baldintzak hobetu arte gelditzeko iragarpenaren aurrean, Eguzkidemandak pertsonak, osasuna eta ingurumena lehenesten ditu.
Petronorrek 2.600.000 tona CO2 inguru isurtzen ditu urtero, EAEko guztizkoaren % 10.
Ondorioz, osasuna babesteko konpromisoa hartu, ingurumenari buruzko legeria eta ematen zaizkion lizentziak zehatz-mehatz bete behar dira, eta birmoldaketa sozioekonomikorako plan bat prestatu behar da. -
5G teknologiaren inguruan, Eguzkik hitzaldi informatibo bat antolatu du eta mozio bat aurkeztu du Oreretan
2020-10-01Eguzki talde ekologistak hitzaldi informatibo bat antolatu zuen pasa den irailaren 28an Oreretan Asier Arregiren eskutik, 5G teknologiak, besteak beste, gizakiengan, izaki bizidunengan eta ingurumenean izan ditzakeen eragin eta ondorioei buruz.
-
Bi urte txatar-blokeek su hartu zutenetik Pasaiako portuan
2020-07-29Bi urte beteko dira Pasaiako portuko kai batean izandako sute ikusgarritik. Bi urte horietan ia ez da informaziorik eman horri buruz, eta oraindik ez da erantzukizunik argitu.
-
Pintadak Lezo eta Pasai Donibaneren arteko espaloian
2020-07-09Duela egun batzuk, pintada espontaneo batzuk agertu dira oinezkoek, txirrindulariek eta
beste kirolari batzuek bi noranzkoetan igaro behar duten 50 zentimetroko zabalerako
espaloian, egunero hortik pasatzeak dakarren arriskua aldarrikatuz eta bi herriak lotzea
ahalbidetuko duen azken bidegorri-zatiaren eraikuntza gehiago ez atzeratzeko eskatuz. -
LEZO-PASAI DONIBANE ARTEKO BIDEGORRIA
2020-05-17COVID 19ren zigorraren faserik gogorrena igaro ondoren, normalizaziorantz aurrera egiteko jarri zaigun murrizketetako bat gure udalerriaren barruan, eta, orain, baita ondoko herritik ere paseatzeko ordutegia errespetatzea da.
Hori guztia ondo dago! Baina zer gertatzen da Lezoko bizilagunak Pasai Donibanerantz eta alderantziz doazenean, eta Iberdrolaren Termika desagertuaren ikatza gordetzeko gune zaharraren parean, ikuspen gutxiko eta metro erdiko zabalera baino ez duen bihurgunean dagoen espaloi batekin topo egiten dugunean? -
LURREZ, AIREZ ETA ITSASOZ….. KUTSADURA PASAIAKO KAIAN
2020-05-17Tamalgarria da Pasaiako portuan jarduten den nagusikeria egiaztatzea. Jarduera batzuek ingurumenaren eta osasunaren arloan indarrean dagoen araudia urra ez dezaten eta lurzorua, airea eta itsasoa kutsa ez dezaten neurri faltari buruzko salaketak etengabeak dira, baina zoritxarrez, salaketa horiek egun batean bai eta bestean ere modu sistematikoan aurkez litezke.
-
Koronabirusa klima larrialdiarekin dantzan
2020-03-19Unai Pascual Ingurumen Ekonomian doktoreak koronabirusek eragindako osasun-larrialdiaren eta klima-larrialdiaren gaineko gogoeta egiten ditu Berriak plazaratutako artikulu batean. Oso gomendagarria.
-
“Erraustegia = Klima aldaketa”: ostiralean, abuztuak 16, kalejira Donostiako Aste Nagusian
2019-08-15Erraustegiaren kontrako Mugimenduak kalejira egindo gu bihar Donostiako Aste Nagusian “Erraustegia = Klima aldaketa” lemapean. Eguzkikooi lema bikaina iruditzen zaigu. Izan ere, diskurtso globalak guztiz beharrezkoak dira, jakina, baina alferrikakoak baldin eta tokian toki aplikatzen ez badira.
-
Zerekin ari dira fumigatzen pinudiak?
2019-07-14EFE agentziaren arabera Baskegurreko (Euskadiko egurraren elkartea) zuzendariak adierazi berri du banda marroiaren eta gorriaren kontra oxido kuprosoa baliatuz egiten ari diren tratamenduak arrakastatsua izateko itxura daukala. Honekin batera “kuprosoaz gain, basozaleak onddoaren kontrako beste hainbat produkturekin ari dira probak egiten, hala nola olio esentzialekin, landare-estraktuekin eta ongarriekin zuhaitzak indartzeko”. Orain arte ezezaguna zen albiste honek Naturkonen zalantzan eragin ditu eta Eusko Jaurlaritzari galdetzen dio ea zein produktu, dosi, ikuskatzerik egitzen ari den e.a. Hau da, behar bezala kontrolatzen ari den tratamentu horiek.
-
PATXIKU GUNE NATURALAREN ALDE
2019-05-1670eko-80ko hamarkadetan hasitako hirigintza-politika desarrollistak dentsitate handiko hiri-inguruneak eta lurzoru ia osoaren artifizializazioa ekarri zituen berekin. Hormigoiak lurzoru berde naturala ordezkatu zuen, eta zaildu egin zuen gure ingurumenarekin harreman atseginagoa eta arrazionalagoa izatea.
-
Txernobil, 33 urte geroago
2019-04-25Manu aarnburuko idatziriko artikulu interesgarria, non gaur egungo Ukrainiaren egoeraren berri ematen saiatzen den eta hauteskudeen ondoren ustez presidente berria izango denak zer nolako herrialdea topatuko duen.
Zoritxarrez artikulua soilik gazteleraz dago idatzia. -
Naturkonek fumigazioaren aurka aurkeztu dituen mozioak onartu dituzte Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo Udalbatzarrek
2019-02-06Oreretan, gehiengo osoaren babesa izan zuen mozioak, EH Bildu eta Errenteria Irabaziz taldeen aldeko bozkei esker. EAJ-PNVk aurka bozkatu zuen eta PSOE abstenitu egin zen. Oiartzunen ere gehiengo osoa lortu zuen, EH Bilduk alde bozkatuz eta EAJ-PNVk aurka.
-
Anbulategien aurrean, erraustearen kontra
2018-04-18Erraustegiaren kontrako Mugimenduak deituta, hogei bat elkarretaratze egin dira gaur beste horrenbeste herritako anbulategien aurrean, “Osasuna bermatu” lemapean. Azkenaldion, erraustearen arriskutsuei buruzko informazio ugari argiaratzen ari da, baina bertako medio nagusietan informazio horiei buruz ez dute txintik ere esaten. Hori agerian uztea zuten helburu gaur egindako elkarretaratzeek.
Bisita Kontadorea






