Arartekoak onartu egin du Eguzkik Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuaren kontra jarritako kexa, talde ekologistak Uliako eta Jaizkibelgo Kontserbazio Bereziko Eremuei buruzko informazioa eskatu eta Departamentuak eman ez diolako. Egia esan, ez erantzutea Foru Aldundiaren ohiko jokabidea da. Eta erantzuteari sistematitkoki muzin egiten dion bitartean, zilegi izango da pentsatzea egiten dituen gobernantza berriaren aldarri etengabeak eta parte-hartzea sustatzeko kanpaina garestiak propaganda hutsa direla.