Bidasoaldean otsailaren 20an eta 21ean izandako baso-suteak ikertzeko eginbide edo diligentziak abiatzea erabaki du Gipuzkoako Fiskaltzak, ustezko delitu baten ondorio izan zitezkeela iritzita. Fiskaltzak erabakia hartu du Eguzkik aurkeztutako salaketa bati eta Aldundiak eginiko txosten bati erreparatuta.