zezenketak
-
Donostiako Aste Nagusiko manifestazio antitaurinoa, abuztuaren 14an
2019-08-07Gaur prentsaurrekoa eskaini dugu Donostiako Udaletxe aurrean iragartzeko aurten ere Donostia Antitaurina Orainek, Askekintzak eta Eguzkik Aste Nagusian manifestazioa egingo dugula. Manifestazioaren bidez zezenketak eta zezenketen bultzatzaileak salatu nahi ditugu, bereziki Goia alkatea eta udal gobernua. Manifestazioa abuztuaren 14an egingo da, Amabirjinaren Egunaren bezperan eta Illunben lehen zezenketa egingo den egunean. Beraz, azken urteotako eguna aldatu egin dugu. Izan ere, azken urteotan Aste Nagusiaren hasierako larunbatean bertan egin izan dugu. Bada, aurten ez, aurten Amabirjinaren bezeperan egingo dugu. Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Bulebarretik eta Sarriegi plazan bukatuko da.
-
Kalejira antitaurinoa igandean, sanferminetan
2019-07-05Iruñea Antitaurinak kalejira bat antolatu du sanferminetan. Igandean, hilak 7, arratsaldeko 7etan abiatuko da Udaletxeko plazatik. Helburua festetan animalien kontrako bortizkeria errotik erauztea da. Izan ere, antolatzailek dioten bezala, “Iruñea ez da taurinoa, sanferminzalea baizik”.
-
Galdeketa orain! Goia, bete zure hitza!
2019-02-16Gaur goizean, Donostia Antitaurina Orainek eta Eguzkik elkarretaratze bat egin dute Donostian, alkateari erreklamatzeko bere hitza bete dezala eta agindu zuen zezenketen inguruko galdeketa egin dezala. Hona hemen elkarretaratzearen mezua…
-
Otsailaren 16an, zezenketen kontrako elkarretaratzea: Goia, bete zure hitza!
2019-02-07Otsailaren 16an, 11etan, Nautikoko terrazan, Donostia Antitaurina Orainek eta Eguzkik elkarretaratze bat egingo dugu, “Goia, bete zure hitza! Galdeketa orain!” lemapean. Idatzi honen bitartez, deialdia zabaltzera eta batez ere parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
-
Donostiako Udalak Illunbeko zezenketei ematen dien babes esplizituaren adibide berri bat
2018-08-23Epaimahia batek, Ernesto Gasco Donostiako zinegotzi berritsuena buru duenak, erabaki du aurtengo Aste Nagusiko torerorik onena Andres Roca Rey izan dela eta, horren ondorioz, Urrezko Maskorrarekin saritu du. Hona hemen erabakiaren akta, Udalaren zigiluarekin eta guzti. Udal gobernu honek zezenketei ematen dien babes esplizituaren adibide berria baino ez da.
-
Larunbatean, manifestazio antitaurinoa Bilboko Aste Nagusian
2018-08-23Bilboko Aste Nagusia dela eta, Zezenketen aurkako eta Animalien aldeko Bizkaiko Elkarteak aurten ere manifestazio antitaurinoa antolatu du. Larunbatean izango da, abuztuak 25, eta, ohi bezala, zezenplazaren aurreko elkarretaratze batekin hasiko da, 17:00etan.
-
Manifestazio antitaurino jendetsua, Aste Nagusiaren hasieran
2018-08-12Donostia Antitaurina Orainek, Eguzkik eta Askekintzak antolatuta, manifestazio jendetsua egin zen atzo Aste Nagusiko hasiera-egunean, “Zezenketarik ez, ez Donostian, ez inon” lemapean. Donostiako erdialdeko kale nagusiak zeharkatu ondoren, manifestazioa Sarriegi plazan bukatu zen.
-
Manifetazio antitaurinoa larunbatean, Donostiako Aste Nagusiko hasieran
2018-08-09Larunbatean, abuztuak 11, Aste Nagusiaren hasieran, manifestazio antitaurinoa egingo dugu, “Zezenketarik ez, ez Donostian, ez inon” lemapean. Manifestazioa, Donostia Antitaurina Orainek, Askekintzak eta Eguzkik antolatuta, 18:00etan abiatuko da Bulebarretik. Gero eta gehiago gara zezenketen aurka eta zezenen alde egiteko prest gaudenak eta entzun egin beharko gaituzte!
-
Abuztuaren 11n, manifestazio antitaurinoa Donostiako Aste Nagusian
2018-08-012018ko Aste Nagusian zezenketen aurka egingo den manifestazioaren berri emateko, Donostia Antitaurina Orainek, Askekintzak eta Eguzkik prentsaurreko bat eskaini dute gaur Alderdi Ederren, Udaletxearen aurrean. Manifestazioa abuztuaren 11n egingo da, Aste Nagusia hasiko den larunbatean bertan. 18:00etan abiatuko da Bulebarretik.
-
Goia, bete zure hitza! Illunberi buruzko galdeketa orain!
2018-02-17EGUZKIk prentsaurrekoa egin du gaur goizean Donostiako Udaletxe aurrean alkateari eskatzeko bere hitza bete dezala eta Illunbeko zezenketei buruz agindu zuen herri-galdeketa behingoz antola dezala. Hemen aurkituko dituzu prentsaurrekoaren mezua, argazki batzuk eta bideo txiki bat.
-
Eguzki dice que la feria taurina no puede celebrarse por “sanguinaria”
2018-01-05Rechaza que tal negocio se financie con dinero público, o que se den garantías de beneficios como reclaman los taurinos. El martes se acabó el plazo para presentar una oferta al concurso de gestión del Iradier Arena para la celebración de la feria taurina de las fiestas de La Blanca 2018 sin que se registrara Read More
-
Bukatu egin dira Illunben zezenak hiltzen jarraitzeko aitzakia guztiak
2017-12-29Auzitegi Nagusiaren azken epaiaren arabera, Donostiako Udala ez dago behartuta Illunbe alokatzera bertan zezenak hil ditzaten. Beraz, Udalari bukatu egin zaizkio aitzakia guztiak.
-
Gascok jarduneko alkate dagoela aprobetxatu du zezenketen alde egiteko, donostiar gehienon iritziaren kontra
2017-10-04Eneko Goia alkatea kanpoan denez, Ernesto Gasco da jarduneko alkate, eta aukera aprobetxatu du toreatzaile bati Urrezko Maskorra emateko, donostiarron izenean. Eguzkiren iritziz, jokaera hori lotsagarria da, lotsagarria baita Donostiaren eta donostiarron irudia zezenketa anker eta odoltsuekin nahastea. Udalak berak egin berri duen inkestaren arabera, donostiarron % 71k ez du udal instalazioetan zezenketarik nahi.
-
Ez al zenuten zezenketei buruzko galdeketarik nahi?
2017-08-21Ez al zenuten Donostian zezenketei buruzko galdeketarik nahi? Bada, horra hor: bukatu berri den Aste Nagusian, zezensuzkoei izenak bozka bidez jartzeko aukera izan dugu. Izan ere, orain arte zezensuzkoak izendatzeko zenbakiak erabili dira (1, 2, 3, 4…); hemendik aurrera, berriz, ekimen partehartzaile honi esker, Artillero, Arturo, Beltza, Bizi, Blas, Sebas, Txistu eta antzeko izen jatorrak izango dituzte. PPko Gobernuak debekatu zuen Illunbeko zezenketei buruzko galdetaren arrastorik ez dago, ordea, nahiz eta Eneko Goia alkateak alpaldi esan zuen hura Udalaren autonomiaren aurkako erasoa zela eta gauzak ez zirela horrela geratuko.
-
Krudelkeriarik gabeko tradizioak
2017-08-17Abuztuaren 26an, Bilboko Aste Nagusian, arratsaldeko 17:00etan manifestazio antitaurinoa berriro, aurretik urteetan bezala, egongo da. Vista Alegre zezen plazaren aurretik Moyua Plazara arte joango da. Deialdia egiten duten kolektiboek, Eguzki sartuta, mobilizazio hau aurkezteko aurreko prentsa gaur eman dugu.
OHARRA
Gizakiak, milioika urtetan zehar, gaur egun zigor gisa daukagun krudelkeria garatu du. Animaliekin bihozgabe jokatu du, gaiztakeria-maila sinesgaitzera ailegatuz.