Albistea

  • Karmengo Jaiak 2.008

    2008-07-11
    Partekatu - Compartelo

    Bidalita 2008.07.10 Barakaldo Naturalak hainbat ekintza burutuko ditu hastear dauden Karmengo Jaietan zehar. Uztailaren 12an, datorren larunbatean, 20:30etan Herriko Plazatik irtengo den Koadrilen Jaitsieran parte hartuko dugu Batukadak eta beste talde lokalek lagunduta, Barakaldoko kaleak erreibindikazio, kolore eta musikaz betez. 19:30etan bilduko gara txozna esparruan dena prestatzeko. Anima zaitez eta etorri gurekin ondo pasatzera! Errekatxo erreserba naturala!!

    Horretaz gain, sinadurak biltzeko dinamikarekin jarraituko dugu herrian antolatuko diren aktibitate ezberdinak aprobetxatuz. Esate baterako, uztailaren 13an, igandean, Herriko Plazan izango gara Txikien Dantza Agerraldiarekin batera. Txozna esparruan ere presente egongo gara Ezpitsua plataformak duen txoznaren bidez. Arratsaldero mahai bat jarriko da hemen ahalik eta sinadura gehien biltzeko.
    Barakaldo Naturalatik eskerrak eman nahi dizuegu zuen laguntzagatik eta jaiak gozatzea opa dizuegu.


    Partekatu - Compartelo