Albistea

  • EGUZKIk Oiartzunbai taldeari atez ateko zabor blketa ez boikoteatzeko eskatu dio

    2009-12-02
    Partekatu - Compartelo

    Oarsoaldeko EGUZKIk 2010ean Oiartzunen abiatuko den Atez Ateko Zabor Bilketa txalotu egiten du, hondakinen %20tik %80a birziklatzera pasako delarik. Aldi berean, OiartzunBai taldeari beste hainbat herri-galdeketa antolatu ahal izateko elkarrekin lanegiteko eskeintzen zaio.

    reciclajerecoger

    Esan bezala, 2010ean Oiartzunen Atez Ateko Zabor Bilketa (AAB) abiatuko da Usurbilgo pausuak jarraituz. Aldaketa nagusia materia organikoa biltzetik etorriko da, hondakinen %80a birziklatuko delarik, konposta sortuz. 2008 arte Oiartzungo hondakinak, eta haiek sortutako ingurumen-eraginak, San Markos zabortegira eraman izan dira, baina gaur egun Gipuzkoako beste herrietara eramaten ari gara. Hau ez da onargarria gizarte aurreratu batetan.
    Zorionez, AAB sistemak aldaketa estrukturalak ekarriko ditu gure herrietako garapeneko arazo nagusietariko baten kudeaketan: sortzen ditugun hondakinak guk kudeatuko ditugu, haien zikloa ixten. Horrela, eta gure osasuna eta ingurumenaren onerako, zabortegietako eta errausgailuetako metano gasa, partikulak, usaiak, dioxina eta furanoak, eta beste ehundaka konposatu toxikoen atmosferarako isurketak saihestuko ditugu.
    EGUZKI OiartzunBai-rekin hiru oinarritan dago ados: edozein ereduk arrakasta izateko herritarren elkarlana behar duela, helburua ahal den gehiena berrerabiltzea eta birziklatzea dela eta zabor bilketaren ereduaz herri-galdeketa burutzearena, gizartearen hitza jasotzea alegia, are gehiago politikari profesionalen eta korrupzio itzelaren garai hauetan, osasun demokratikoaren oinarria izanik.
    Aldi berean, Euskal Herrian eta Oarsoaldean enpresa lobby-ek, politikari profesional horietaz baliatuta, hainbat proiektu inposatzen ari dira. Izan ere, EGUZKItik ados gaude atez ateko bilketaz galdeketa egitean, baina beti ere hildo beretik gure erakunde publikoek zabaltzen badituzte beste herri-galdeketak lurraldearen antolaketan askoz ere eragin handiago duten gaietaz: errausketa-planta, abiadura handiko trena, Zamalbideko autopista, Jaizkibelgo superportua eta zerga politika. Deigarria da OBk proposatzea gizarteari galdetzea soilik aurrerapen sozialak ekartzen dituzten proiektuetaz eta ez lurraldearen artifizializazioa eta suntsipena ekartzen dutenetaz ala dugun zerga politika atzerakoiaz.
    Era berean Oarsoaldeko mugimendu ekologistak ez du ulertzen zergatik OBk, eredu neoliberalari jarraiki, nahi duen birziklatzea borondatezkoa izatea, eta ez zergak biltzea, seguritate soziala ordaintzea, hezkuntzaren derrigorrezkotasuna, etabar.
    Bestalde, eta AABrako beharrezkoak izango diren inbertsioetaz, OBkoek esaten dute 1’5 miloi euro onartezina direla, baina ez dute aipatzen lobby industrialen proiektu erraldoietarako hiritarrek zenbat ordaindu beharko dugun: erraustegia (400 milloi euro), AHT (10.000 M€), Zamalbideko autopista (300 M€) edo Jaizkibelgo superportua (1.500 M€).

    Hondakinen gaian Oiartzunek norabide zuzena hartu du gure ustez, iraunkortasunaren bidean hain zuzen. Jarrai dezagun lanean beste eredu-aldaketak eta aurrerapenak gure gizartera zabaltzen: energia, mugikortasuna, jakien ekoizpena eta natur ondarearen kudeaketan. Zorionak Oiartzun!


    Partekatu - Compartelo