Albistea

  • Eguzkik Igande honetako Donostiako manifara joateko deialdia egin nahi du

    2015-08-07
    Partekatu - Compartelo

    ZEZENKETARIK EZ 2015 abuztuaEguzkik bat egiten du Donostia Antitaurina Orain-ek antolatu duen manifestazioarekin hainbat arrazoiengatik. Hona hemen batzuk:
     
    – Onartezina da animaliak kalte eginez erabiltzea gizakion gozamenerako.
    – Are gehiago, animaliak hil arte torturatzen direnean.
    – Donostiarroi Illunbeko zezenak hiltzeko plaza gutxienez 29 milioi euro kostatu zaigulako (Odon Elorzak esan zuen zezen plaza eraikitzea ez zitzaigulako dirurik kostako).
    – Eta oraindik ere laguntza ekonomikoak jasotzen jarraitzen dutelako, zeharka bada ere.
    – Lotsagarria delako tankera honetako ekimen bati Donostiako Udalak babesa ematea.
    – Are gehiago, 2016an Europako kultur hiriburua izan nahi duen udal batek.
    – Zezenketarik gabeko aurreko hiru urteetan Aste Nagusian ez delako ekimen honen faltarik nabaritu ez bisitari kopuruan, ez kaleko giroan.
     
    Beraz, Donostian abuztuaren 9an 18:00etan Bulebarretik abiatuko den manifestazioan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
     
    Zezenketarik ez!!

    Partekatu - Compartelo