Intermotalitatea garraio-mota desberdinak konbinatzea da. Baina Donostiako Udaletxean baten batek kontzeptua gaizki ulertu omen du. Horren lekuko da argazkian ikusten den egoera: autobus-markesina bat bidegorriaren erdi-erdian.
Irudia GarcĂa Lorca pasealekuan ateratakoa da, autobus-geltoki estreinatu berritik gertu. Obra handi horretan hari-mutur gehiegi behar bezala lotu gabe geratu dira. Hari-mutur horietako bati azken orduan eman zaion “soluzioaren” albo kalteen biktima izan da bidegorria. Badakigu behin-behineko “soluzioa” baino ez dela, baina a zer-nolako “soluzioa”.