Manifestazio jendetsua Azpeitian, Errazkini eta Intxaurrandietari elkartasuna adierazteko
2018-04-07
Partekatu - Compartelo
Etengabeko euriak aterki-manifestazioa egitera behartu du. Argazkia: Uztarria.
Zinez manifestazio jendetsua izan da gaur Azpeitian IƱaki Errazkini eta Ainhoa Intxaurrandietari elkartasuna adierazteko egin den manifestazioan. Biak ala biak epaituak izango dira ostegunean Madrilen aurreko legealdian erraustegia gelditzera ausartu zirelako, azken batean, betiko negozioari aurre egiten ausartu zirelako. Orain, negoziokoek eskarmentu bat eman nahi diete, Errazkini eta Intxaurrandietari eta haiek bezala etorkizunari negozioari aurre egiten ausartzeko tentazioa izan dezaketen guztiei.
Uztarriak (ETBk ez, noski) segimendu bikaina egin du, argazki ugarirekin: