Albistea

  • Donostiako Udalak Illunbeko zezenketei ematen dien babes esplizituaren adibide berri bat

    2018-08-23
    Partekatu - Compartelo

    GoiaGascoTaurinoakEpaimahia batek, Ernesto Gasco Donostiako zinegotzi berritsuena buru duenak, erabaki du aurtengo Aste Nagusiko torerorik onena Andres Roca Rey izan dela eta, horren ondorioz, Urrezko Maskorrarekin saritu du. Hona hemen erabakiaren akta, Udalaren zigiluarekin eta guzti. Udal gobernu honek zezenketei ematen dien babes esplizituaren adibide berria baino ez da. Izan ere, babes hori gabe, Illunbeko zezenketak aspaldi historia lirateke. Bitartean, Eneko Goia alkateak galdeketa egiteko eman zuen hitza bete gabe jarraitzen du, eta dagoeneko ez zaio aitzakia juridiko bat bera ere geratzen.

    EGUZKI

    akta-taurinoa

     


    Partekatu - Compartelo