Albistea

  • Eguzkik, Zumarragako Etxeberri auzoan Urola ibaira egindako isurketak salatu ditu

    2022-07-28

    zumarraga

    Zehazki, isuriak GI-631 Azkoitia- Urretxu errepidearekin lotzen gaituen zubira iritsi baino 50 bat metro lehenago gertatu dira. Besteak beste, bota egin dira: oinetakoak, etxeko hondakinak, pneumatikoak, obra-hondakinak, igeltsua, kutxatilak, plastikoak, altzari zatiak, egurrak, etab. Horietako batzuk zortasun-eremura bota dituzte, eta gainerakoak ibaiaren ertzera; azken horiek jada kendu diitugu.

    Hemen bideo bat: https://youtu.be/oXSCk80ePsk

    Urretxuko Matxinporta industrialdea 350 metrora dago ibaian gora, eta hemen bezala, isurketa berriak salatu ditugu administrazio eskudunen aurrean (aurreko isurketak 2020ko urrian gertatu ziren Poligonoan).

    Bi kasuetako gertaerak eta ondorioak berdinak dira, eta, horregatik, gure diagnostikoan errepikatzen dugu: isurketa horiei dagokienez, kaltea eginda dago, baina gehiago ez joateko, kendu egin behar da. Hala ere, ibai eta erreketan ikusten ditugun zaborrak ez dute garbiketen antzik; fauna, flora eta bertako urak kaltetzen dituzten kutsadura-fokuak dira, eta gure kostaldean jada errealitate diren zaborren problematika areagotzen laguntzen dute.

    Kendu ondoren, komenigarria litzateke Udalak berak gertaerak salatzea eta inguruan kontrolak egitea; modu egokia da herrian ibai-sistema horiek zaintzearen eta babestearen garrantzia barneratzeko, eta arau-hausleei, berriz, erabateko zigorgabetasunik ez dutela gogoan izatea, eta Hondakinei buruzko Legeak jasotzen duen bezala; hondakinak kontrolik gabe utzi, isuri edo ezabatzeak 901 eurotik 45.000 eurora bitarteko isunak aurreikusten ditu, eta hondakin arriskutsuetan, 9.001 eurotik 300.000 eurora bitartekoak.

    Eguzki, 2022ko uztailan

KANPAINAK

BIDEOAK

EGUTEGIA

July 2022
M T W T F S S
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

LIBURUAK

liburuak