Noticia

  • Hego Euskal Herriko AHT sareak lotzeko ikerketa eman dute

    2010-10-16
    Partekatu - Compartelo

    ondoren aukeratzen den ibilbideak Sustapen Ministerioaren, Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren oniritzia izan beharko du

    mapaahtsakana3

    Aurreko ostegunean Espainiako Aldizkari Ofizialak argitaratu zuen Iruñea eta Euskal Y lotzeko informazio azterketa zein enpresak eginen duen. Bizkaiko Sener Ingenieria y Sistemas enpresa izanen da eta lanaren truke 1.003.000 euro jasoko ditu. Ikerketa horrek aztertuko du Hego Euskal Herriko Abiadura Handiko Treneko (AHT) sareak lotzeko ibilbide posibleak. Ikerketak kontuan izan beharko du, batetik, ibilbide berriak trenbide bikoitza izanen duela eta, bestetik, bidaiari eta merkantziak garraiatzeko malda egokiak izan beharko dituela. Informazio azterketako lanak hiru fasetan eginen dira. Lehenik korridorearen ikerketa, ondoren, alternatibak konparatzea eta, azkenik, informazio publikorako prozedura. Horiek ezinbesteko urratsak dira Ingurumen Eraginaren Deklarazioa eskuratzeko. Ikerketa egin ondoren aukeratzen den ibilbideak Sustapen Ministerioaren, Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren oniritzia izan beharko du. Hala ere, hiru administrazioek batzordea osatuko dute ikerketaren jarraipena egiteko. Bi sareak lotuz, Espainiako Sustapen Ministerioak Kantauri eta Mediterraneoa lotu nahi dituen korridorea sortu nahi du. Sakanan aurreikusten diren ibilbideak; F aukera: AHT Izurdiaga gainetik sartuko litzateke Sakanan eta Hiriberrin Aralarrerantz joko luke eta Ihabar parean Aralarren tunela zabalduko luke, Beteluraino eta Tolosara, Euskal Y-arekin lotzeko. E aukera: F aukeraren aldaera bat da. AHTak ibilbide luzeagoa eginen luke ibarrean. Aralar mendirantz hurbilduko litzateke eta Lakuntza parean lurpean sartuko litzateke. Lizarrustitik Ordizira, han batzeko. Etxegarate: Azken aldian Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren ahotan egon den aukera. Ia Sakana guztia zeharkatuko luke eta Altsasun barna Euskal Y-arekin Ezkio-Itsason lotuko litzateke. (Guaixetik hartuta).


    Partekatu - Compartelo