parte hartzea
-
Busturialderako plan sozioekonomiko bat egiteko prozesua: itxurakeria baino ez 2024ko urtarrilaren
2024-07-2922an, Urkulluk iragarri zuen Administrazio Publikoek bi urteko epea hartuko zutela Guggenheim Urdaibai proiektuaren bideragarritasunari buruz hausnartzeko. Adierazpen horrek hautsak harrotu zituen inguruetan, eta batzuen eta besteen adierazpenak eragin. Horren aurrean, eta ezinbestean, EAJk eta PSEk Busturialdea biziberritzeko plan ekonomikoa aurkeztu zuten Legebiltzarrean urtarrilaren 26an, eta aho betez adierazi zuten eskualdeko gizarte-eragileak eta eragile ekonomikoak planaren parte izango zirela. Hurrengo hilabeteetan, hauteskundeak tarteko, ez da horren inguruko albisterik izan, harik eta maiatzaren 9an planari buruzkoak xehatu zituen arte Aitziber Atxustegi kazetariak Deia egunkarian. Besteak beste, esaten zuen lehentasunezko ekintza-eremu izendatutako eremuetan jarraitu den metodologia bera jarraituko dela; hau da, «prozesu partizipatibo zabal bat» egingo dela, «eskualdeko eragile garrantzitsuak kontuan hartuko dituena».
-
Eguzkik fiskaltzaren esku-hartzea eskatu du
2023-06-01Eguzki talde ekologistak, Orereta-Errenteriako Udalak 2022ko irailean eskatutako informazioa guri emateko ezarritako epe guztiak igarota, gaia Gipuzkoako Probintzia Fiskaltzaren esku jarri behar izan du.
-
C-II egitasmoaren kaltetuek “Helburu Neurgarrien Dekalogoa” aurkezteko herri agerraldia Andoainen.
2023-01-20Andoaingo C-II Proiektuak Kaltetutako Plataformak larunbatean, urtarrilaren 21ean 12:00tan Basteron, herri batzarrerako deialdia egin du. Bertan dekalogo bat aurkeztuko da, Aldundiak inposatu nahi duen asmoen gainetik pertsonen interesak errespetatuz, Andoaingo udalerrian N-1 eta A-15 errepideentzat ingurumenarekiko jasangarri izango den proiektu bat definitzeko eta bultzatzeko oinarriak jarriko dituena, egungo arazoei (zarata, airearen kutsadura…) irtenbidea emanez.
-
Donostiako hiri-eredua aldatzeko manifestazioa, larunbatean
2022-06-16Donostiako 46 auzo elkarte eta herri mugimendu nahiz talde sozialek (tartean Eguzkik) datorren larunbatean, hilak 18, Donostiako udalaren hirigintza-politika kaltegarriak salatzeko eta hiri eredua herritarren eta auzoen beharrei begira aldatze aldera egingo den manifestazioan parte hartzeko dei egiten dute. Manifestazioa arratsaldeko 18:00etan Araba Parketik abiatu eta Alderdi Ederren amaituko da, “DONOSTIA BERRESKURATU, HIRI EREDUA ALDATU!” lemapean.
-
Tapia Legeari ez!
2021-12-01EAJk Lurralde Antolaketaren Legea aldatu nahi du Eusko Jaurlaritzak “estrategikotzat” jotzen dituen proiektuak inposatu ahal izateko, gaur egun tokian tokiko instituzioek, batik-bat udalek, duten eskumenen gainetik. Dagoneko Tapia Legea deritzaion aldaketa-saio honen helburua begibistakoa da eta ondorio latzak izan ditzake, bai ingurumenean bai beste alorretan ere. Horregatik hainbat sektore salatzen ari dira.
-
Lasarte-Orian Aire Garbia, lurpeko zabor-ontziei buruzko galdeketaren aurrean
2021-04-19Igandean, hilak 25, lurpeko zabor-edukiontziak mantentzeko edo ezabatzeko herri-galdeketa antolatu du Lasarte-Oriako Udalak. Aire Garbia herri-plataformak argi eta garbi azaltzen duenez, galdeketa honek ez du ez hanka ez bururik. Gauzak horrela, bozka ematea ez da oso motibagarria. Hala ere, merezi du bozka ematea, besterik ez bada ere aitzakia hau erabiltzeari behin betiko utz diezaioten eta Lasarte-Orian alor honetan duen bene-benetako arazoari, birziklatze-tasa eskasari, behingoz hel diezaioten.
-
Arabako egitasmo eolikoen helegitea sinatzeko lekuak
2021-04-02Informaziorako edo sinadura bilketarako lekuak.
-
Bat egin U30 ALDAKETALDIArekin!
2021-01-14Larreko Mahaiak sustatutako U30 Aldaketaldia ekimenaren berri emateko prentsaurreko bat eskaini dugu gaur goizean Donostiako Bulebarrean hainbat agente sozial eta sindikalen ordazkeriok. Helburua da urtarrilaren 30aren bueltan, ahal den herri, auzo, ikastetxe eta lan-zentro guztietan klima-, bioaniztasun- eta, oro har, ingurumen-larrialdia salatzeko ekintzak antolatzea, betiere ikuspegi lokaletik. Dagoeneko Gipuzkoako 20 herri baino gehiagotan konprometituta daude eta oraindik konpromiso eta atxikimenduak biltzen jarraitzen dugu. Halaber, nabarmendu behar da U30 Aldaketaldia beste herrialdeetara ere salto egin duela eta badakigu Gipuzkoatik kanpoko hainbat herritan ere ekintzak egingo dituztela.
-
Haritzaldek eta Eguzkik planto egin dute Donostiako Ingurumen Kontseiluan eta ez dute parte hartuko Ekologia zinegotziak Belartza Goikoan eta Lourdes Txikin egin zituen txikizioak konpondu arte
2019-10-23Haritzaldek eta Eguzkik uste dute Udalak adarra jotzen diela eta gaur, hilak 22, planto egin dute Donostiako Ingurumen Kontseilu Sektorialean. Eta ez dute parte hartuko harik eta Ekologia zinegotziak, Enrique Ramosek, aurreko legealdian Belartza Goikoan eta Lourdes Txikin egin zituen txikizioak konpondu bitartean.
-
Bilboko Aste Nagusia Eguzkizaleak Konpartsarekin
2019-08-08Urtero bezala zuengana jotzen dugu laguntza eske, urtean zehar burutzen ditugun kanpainak, ekimenak, lanak, etab. aurrera eramateko EGUZKIZALEAK KONPARTSAN behar zaituztegu.
Gobernuak, hainbat enpresa handiren esanetara daude, eta elkarlanean diseinatu duten garapen “jasangarriak” gune naturalen galera sorrarazi du. Gure herriak eta bere baitan dauden baliabide naturalak zenbait egitasmo suntsitzaileren …
-
2019ko hauteskudeetarako, ingurumen-klausulak zeharkako politika gisa txertatzea eskatu du Naturkonek
2019-03-10Aurtengo udaberrian bi hauteskunde izango ditugula eta, boto-emaileei eta oro har herritarrei informazio egokia aurkeztearren, otsailaren 26an dokumentu bat, hainbat deialdi publikotan ingurumen-arloko klausula orokorrak gehitzea proposatzen genuenekoa, helarazi zien Naturkonek Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Eusko Legebiltzarrean odezkatuta dauden indar politiko guztiei, hura aztertu eta gaiari buruz zer iritzi eta proposamen duten azal dezatela eskatuz.
-
Euskal erakunde publikoen diru-laguntzak arautzen dituzten oinarrietan ingurumenaren eta kontserbazioaren aldeko baldintzak gehitzeko eskaera
2019-03-10(2017ko uztailean Naturkon Gipuzkoak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari aurkeztua eta Eusko Legebiltzarreko, Batzar Nagusietako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Udal eta Mankomunitate guztietako ordezkari eta talde politiko guztiei jakinarazia) Administrazio-kudeaketaren fragmentazioak, oro har, sektorekako espezializazio handiagoa dakar eta, beraz, aldian aldiko sektorean zerbitzu hobea ere bai. Haatik, fragmentazio horrek berak disfuntzioak ere ekartzen ditu Read More
-
Erraustegia salatzeko aukera berria, larunbatean
2019-02-18GuraSOSek antolatuta, larunbatean manifestazio bat egingo da Donostian, arratsaldeko 5etan Antiguako tuneletik abiatuta. Erraustegia salatzeko aukera berri bat izango da. Erraustegia salatzeko eta berau inposatu nahi digutenei esateko beste etxeko amonari konta diezaiotela haiek klima-aldaketaren kontrako borrokalari sutsuak direneko ipuina.
-
Arartekoak belarratik tira egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eguzkiri ingurumen-informazioa eman ez diolako
2018-03-07Arartekoak onartu egin du Eguzkik Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuaren kontra jarritako kexa, talde ekologistak Uliako eta Jaizkibelgo Kontserbazio Bereziko Eremuei buruzko informazioa eskatu eta Departamentuak eman ez diolako. Egia esan, ez erantzutea Foru Aldundiaren ohiko jokabidea da. Eta erantzuteari sistematitkoki muzin egiten dion bitartean, zilegi izango da pentsatzea egiten dituen gobernantza berriaren aldarri etengabeak eta parte-hartzea sustatzeko kanpaina garestiak propaganda hutsa direla.