Urteak pasa ditugu Eguzkikoek Sto.Tomasetan beiraren – botilak- bilketa selektiboa eskatzen. Orain arte ez dugu suertea izan, bainan aurten,behingoz, lortu dugu zerbitzua martxan jartzea.
Sto.Tomas-09an ikusi izan dugu langileak botatako botilak jasotzen ondoren birziklatzekoZorionak ekimen hau martxan jarri duen erakundeari. Momentuz ez dakigu Mankomunitatea izan den ala Udaletxeak, edozein kasuan eredugarria da. Horrela beira tona batzuk birziklatuak izango dira eta ez dira alperrikan zabortegira botako, bidebatez segurtasuna hobetu egin da. Eta hori eskertzekoa da.
Datorren urteari begira espero dugu zerbitzua mantentzea eta garrantsitsuena, jaian parte hartzen dutenak/dugunak, jarrera positiboagoa eta zentzuduna edukitzea hondakinekin.
Errauskailuari ez eta gehiegizko zaborra sortzeari ere ez.