San Markos mankomunitateko hondakinen inguruan lanean ari diren taldeen artean antolatzen ari gara “Atez Ate, Zero Zaborrerako bidean” jardunaldiak, martxoaren 26-27an burutuko direnak
, Usurbilen 28an, igandea, Atez Atekoaren (A-A) lehen urteurrena ospatzeko antolatu den festarekin lotuta. Usurbilen Atez Atekoa finkatuta dagoenean eta Hernanin eta Oiartzunen laster martxan jartzeko bidean, Jardunaldiokin hondakinen bilketa selektibo horri oihartzun zabalago bat eman nahi zaio Gipuzkoa eta Euskal Herri mailan, eta hortik Zero Zabor eredurako bidean munduko beste leku askotan planteatzen diren urratsak ezagutu. Hona xehetasun batzuk: Helburuak … Hondakinen kudeaketa burutsuago baten alde herri horietan ari garen pertsonen artean elkarlan bat egitea. … A-A hondakin bilketan Euskal Herritik kanpo dauden esperientzien berri ematera kanpoko adituak eta kargu publikoak ekartzea. … A-A sistemaren ezaugarriak Gipuzkoako eta oro har Euskal Herriko jendeen artean ezagutaraztea. … A-A martxan jarri ondoren hondakinen kudeaketa hobetzeko eman daitezkeen pausoak ezagutzea. Hizlariak (konfirmatuta daude) … Josep Maria Tost Borrás, Kataluniako Riudecanyes-ko alkate eta Associació de Municipis Catalans per á la Recollida Porta a Porta (AMCRPP) elkarteko presidentea. … Assumpta Boba Caballé, Kataluniako AMCRPPko zuzendaritzakoa, Argentonako kontzejala. … Rossano Ercolini. Zero Waste mugimenduko kide den Ambiente Futuro elkarteko kidea, intzineradoren kontrako mugimendu italiarrean liderretakoa, Txingudiren kontrako kanpaina barruan GAIA erakundeak egin zuen biltzarrean hemen izana da 2007an. Capannorin bizi da. … Roberto Cavallo. Mikrobiologoa, 15 urtez udaletan hondakinen bilketa selektiboan lanean ari den ERICA kooperatibako kidea, Zero Waste ideiaren teorikoetakoa. Genoa ondoan dagoen Alba-Cuneon bizi da. … (**)Kataluniako bostgarren pertsona baten etorrera konfirmatzeke daukagu. Formatua … Ostiral arratsaldean, hilak 26, hizlari bana herri bakoitzean, salbu eta Hernanin. Aztertzeko geratzen da zein non. Aurreraxeago egingo dugu, zein hizlari dugun eta bakoitzak zer gai jorratzea nahi dugun aztertuta. … Larunbatean, 27, hizlari guztiak Hernanin. 30-45 minutuko hitzaldia bakoitzak, tartean atsedenaldia dela. Goizeko 10:00etatik 14:00etara. … Igandean, 28: Ospakizun goiza Usurbilen, A-Aren urteurrena dela-eta. Osagaiak: Usurbilen hondakinen kudeaketaren datuekin osatutako panelak; autokonpostaren inguruko erakusketa; Kataluniako esperientzien berri jasotzen duen mahaia; eta gonbidatutako taldeen erakusmahaiak: Greenpeace, Errausketaren Aurkako Gipuzkoako Koordinadora, Eguzki, Ekologistak Martxan, inguruko herrietako elkarteak… … Ostiral eta larunbat artean gutxienez bi otordu egingo ditugu hizlariekin antolatzaileok eta instituzio babesleetako ordezkariek. Gizarteratzea … Lan berezia egingo da komunikabideekin, bai jardunaldietara dakarzkigun adituen informazioak zabaltzeko eta bai Usurbilgo ospakizunari oihartzuna emateko. … Gipuzkoako udaletako ordezkariekin lan berezia egingo da, jardunaldiok eskaintzen duten informazio eta esperientzia trukatze aukera aprobetxatu dezaten. Proposatzen diren komunikazio-lanak: Paperean: -Finantziazioan parte hartzen duten udaletako alkateek eta San markos Mankomunitateko presidenteak sinatutako gutuna Gipuzkoako alkate guztiei bidaltzea, jardunaldietarako gonbitea eginez. Gutunarekin batera jardunaldiei buruzko biorrikoa bidaliko da. -Udaletako Ingurumen teknikariei biorrikoa eta informazioa. -Gipuzkoako herrietan Ingurumenaren inguruan antolatuta dauden mugimendu sozialetara biorrikoa eta informazioa. Euskarri digitalean: -Hernani, Oiartzun eta Usurbilgo A-Ako blogetan informazioa eta biorrikoa zintzilikatzea, parte hartzeko izena emateko aukerarekin. -Eguzki, Ekologistak Martxan, Greenpace, Erraustegiaren kontrako Plataforma…informazioa bidali beren webgune eta blogetan zintzilikatzeko. Komunikabideetan: -Herri antolatzaileetako herri-aldizkari eta egunkarietara, informazioa eta publizitatea. -Komunikabide orokorretara informazioa: Diario de Noticias, Diario Vasco, Gara, Berria, Argia aldizkaria. Hondakin, lurralde plangintza, ingurumen, eta abarretan espezialduta dauden kazetariekin ahalegin berezia bai Jardunaldien aurretik eta bai bi egun horietan bertan hizlariekin nahi bezalako elkarrizketak edo bestelako lanak egin ditzaten. 2010eko otsailean Hernanin Zero Zabor taldea Usurbilgo Jarraipen Batzordea Oarsoaldeko Eguzki taldea Urnietako Arnasa taldea