Andoiango tren geralekuko eskailera mekanikoetan zaborra pilatuta
2014-12-07
Partekatu - Compartelo
Andoaingo Eguzkik joan den urriaren 11n Oria ibaiaren garbiketa aurrera eraman genuen. Orduan aipatzen genuen auzolanaren garrantzia baina are garrantzitsuagoa da herritar zein administrazioaren papera. Orduan bezela, oraingo kasu honetan ere bi subjetu hauek beraien arduraren jabe izatea eskatzen dugu.
Andoaingo apeadero edo tren geralekuko eskailera mekanikoak hartu ezkero Leitzaran Institutora iristeko, ikusi dezakegu eskailera horien bazterretan pilatua dagoen zabor pila, benetan lotsagarria. Irudi horrekin bukatu eta konponbidea bilatu nahian zera eskatu nahi diegu aipatutako bi agenteei:
– Alde batetik herritar zein ikasleei hondakinak ez botatzea edonon eta edonola; sortzen ditugun hondakinen arduradun gara eta kalean bertan edo toki ezkutu batean botatzea ez da irtenbidea, edukiontzi edo zaborrontzirik ezean, poltsikoan gordetzea ere aukera bat izan daiteke. Gainera edukiontziak eskaileretatik nahiko gertu daude.
– Administrazioari, lehenbailen inguru hori garbitzea eta Udal Zerbitzu batzordeak iker dezala zein aukera dauden bertan zaborrontzi batzuk jartzearena eskailera hasieran eta amaieran, gaikako bilketako koloreez lagunduta, hondakinak bereizteko aukera emango dutenak.
Kaleak, ibai ertza, zein mendiak bezela, garbi mantentzea guztion aukera da eta ez da batere kostatzen.