Albistea

  • Erraustegiaren kontrako mobilizazio ugari

    2016-10-16
    Partekatu - Compartelo

    
    
    Banco Santanderren aurrean eginiko protesta.

    Banco Santanderren aurrean eginiko protesta.

    “Zuen negozioa, guztion minbizia eta ruina lemapean, Erraustegiaren kontrako Mugimenduak protesta-ekintza bat egin zuen larunbatean Donostian. Foru Aldunditik abiatuta, parte-hartzaileek Hiribidera jo zuten. Han, La Caixa eta Banco Santanderren aurrean están ziren, maindire zuri eta manta termikoekin etalita.

    Hona hemen, laburbilduta, ekintza honen bidez zabaldu nahi izan den mezua…

    GUTXI BATZUREN NEGOZIO ILUNA, GUZTION SUFRIMENDUA

    Errauste plantek minbizia sortzen dutela gauza jakina da. Arnas aparatuko gaitzak ugaltzen dituela gauza jakina da. Hondakinak birziklatu ordez hauek erretzea astakeria bat dela gauza jakina da. Oinarrizkoa den zerbitzu publiko bat pribatizatzea herritarren kalterako dela gauza jakina da. 35 urtetan 2.000 milloi euro ordainaraziko izkigun azpiegitura kutsatzaile bat eraikitzea arduragabekeria itzela dela gauza jakina da.

    Hau guztia baldin badakigu, jakin al daiteke zergaitik eraiki nahi edo “behar” duten?

    Banco Santanderren aurrean ez ezik La Caixaren aurrean ere protesta egin zuten.

    Banco Santanderren aurrean ez ezik La Caixaren aurrean ere protesta egin zuten.

    Argi dago. Banco Santander eta La Caixa bezalako bankuek eta FCC bezalako enpresa handiek negozio borobila egiteko. Irabazle bakarrak beraiek izango dira. Gaur egun Banco Santander eta La Caixak milioika euro jasotzen dituzte hilero-hilero SWAPei esker, bere garaian egindako mailegua erabili ez bada ere.

    Zenbat irabazi behar dute hurrengo errauste plantarekin? Badakigu diru-gosea bankero eta enpresarientzat aseezina dela, baina gure osasunaren kontura ez dira aberastuko! EZ NOSKI! Ozen diogu: gure esku dagoen guztia egingo dugu errauste-planta ez eraikitzeko, baina eraikitzen badute ere, ez dugu guk finantzatuko! Jakin dezatela banku honetako zuzendariek gure diruarekin ez dutela kontatzen.

    MOBILIZAZIOAK EZ DU ETENIK

    Usurbilen, igandean.

    Usurbilen, igandean.

    Igande goizean, berriz, lipdub jendetsu bezain koloretsua egin zen Usurbilen, asteburu honetan egingo duten herri-galdeketaren aurrekari moduan.

    Urria bukatu aurretik, hilaren 29an, mobilizazio berri bat aurreikusita dago Hernanin: Gipuzkoa Zutik Eguna.

    Azarorako ere badira bi hitzordu: bata Azpeitian, hilaren 19an, “Lapatx itxi, errausketarik ez, birziklatu eta berrerabili” lemapean; bestea, GuraSOSek Donostian iragarri zuen manifestazioa.   


    Partekatu - Compartelo