Albistea

  • Larunbatean, erraustegiaren kontra Lasarte-Orian eta Azpeitian

    2016-11-15
    Partekatu - Compartelo

    Captura de pantalla 2016-11-14 a las 13.39.06Larunbatean, azaroak 19, erraustegiaren kontrako oposizioak bi erreferente izango ditu: Lasarte-Oria eta Azpeitia. Lasarte-Orian, “Baietz erraustegia gelditu!/Denon konpromisoari esker” lemapean, Aire Garbiak kontzentrazio bat antolatu du, 13:00etan, Okendo Plazan. Azpeitian, berriz, Elkar-ekinek eta Lapatx-Elosiaga inguruko bizilagunek deituta, manifestazio bat egingo da arratsaldeko 6:30etan, Herriko Plazatik abiatuta. Lema, honako hau: “Lapatx itxi, errausketarik ez, birziklatu eta berrerabili”.

    “Baietz erraustegia gelditu!”

    Aire Garbiak, Lasarte-Oriako kontzentrazioa ikusgarriagoa egiteko, herritarrak animatzen ditu maindire zuri bana eraman dezaten, “baina garbi gera bedi, inor ez dadila parte hartu gabe geratu eskura maindirerik ez duelako”.

    Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioak laster Zubietako erraustegiari buruzko erabaki garrantzitsuak hartzeko asmoa dutela eta, Aire Garbiak larunbaterako antolatu duen ekitaldiak bi helburu ditu: bata, “Zubietako erraustegi-proiektuari lasarteoriatarrok aspaldi eman genion ezezkoa berrestea”; bestea, berriz, GuraSOSek azaroaren 26an Donostian antolatu duen manifestazio handian parte hartzeko dei egitea. GuraSOSen manifestazioa 17:00etan abiatuko da Amarako parketik, “Gipuzkoa + Eman bide osasunari eta adostasunari” lemapean.

     

    Eguzkik Donostian paratutako horma-irudi bat.

    Eguzkik Donostian paratutako horma-irudi bat.

    “Erraustegiaren kontra egin diren mobilizazioetan, lasarteoriatarrok oso parte-hartze nabarmena izan dugu orain arte. Egia esan, logikoa ere bada, azken batean, Zubietako proiektuak aurrera egiten badu, gu izango gara kaltetuenak. Gauzak horrela, ez dugu duda egiten 26ko manifestazioan ere maila emango dugula, baina maila emateko bidean, jendea aktibatzeko, 19ko kontzentrazioan parte hartzea garrantzitsua da”.

    Azpeitiko manifestazioa

    ITURRIA: Uztarria

    Irailaren amaieran aurkeztu zuten Elkar-ekinek eta Lapatx-Elosiaga inguruko bizilagunek hondakinen inguruko kanpaina. Momentuz, zapatuko, azaroaren 19ko, manifestazioarekin emango diote amaiera ekimenari, eta horretarako ahalik eta herritar gehien batu nahi dituzte 18:30ean plazatik abiatuko den mobilizazioan.

    Herritar talde anitzarekin aurkeztu zuten kanpaina, eta gaur arte izan diren bi hitzaldietan parte hartze handia izan da, bai kualitatiboki eta bai kuantitatiboki. Azpeitiko 25 talde inguruk eman diote babesa manifestuari, eta herriko kaleetan kartelak eta pankartak jarri dira, baita megafoniatik mezua pasa ere. Aste honetan herriko buzoi guztietara iritsiko den eskuorrian ere manifestazioaren arrazoiak eta atxikimendua eman duten taldeen zerrenda irakurgai izango dira.

    Behin lan gehienak amaituta, manifestazio jendetsu bat egitea da antolatzaileen nahia, hondakinen kudeaketa egoki bati herritarren ematen dioten babesa ikustarazteko.

    IMG-20161114-WA0006


    Partekatu - Compartelo