Jendeak bikain erantzun dio Goierri Bizirik! plataformak egindako deialdiari eta 2.000 lagun bildu gara Ormaiztegin Mutiloan ireki nahi duten zabortegiaren aurka. Jendetsuena izan bada ere, ez da inola ere asteburu honetan erraustegiaren kontra edota birziklatzearen alde egin den mobilizazio bakarra. Eta datozen egunetan gehiago izango dira.
Jendearen erantzuna bikaina izan da, “lastima” inposatzaileek ez dutela kasorik egingo eta jarraituko dutela herriaren kontra Lurpeko zabortegia inposatazen.
Manifestazioa, Ormaiztegiko kaleetatik abiatuta, Mutiloako Lurpeko zabortegiaren ateraino iritsi da.
Bertan hizlariek salatu dute zabortegi hau legez kanpokoa dela, Udalaren arauak hankapetik pasatzen dituela, inposaketa ezkutuan hartu dela eta injustua ere badela, gehien birziklatzen dituztenak zigortzen dituelako.
Manifa animatua izan da… musika, erraldoiak, bertsolariak… Koloretsua ere izan da. Izan ere, jende asko berdez jantzita joan da, eta bukaeran zapi berde asko Zabortegiaren atean geratu dira zintzilik.
Jendetsuena izan bada ere, Ormaiztegi-Mutiloakoa ez da izan erraustegiaren kontra edota birziklatzearen alde asteburu honetan egin den mobilizazio bakarra. Hona hemen, iruditan, beste hiru…
GuraSOSek larunbat arratsaldean Donostian, Foru Aldundiaren aurrean, egin zuen “merienda”.
Zestoa, larunbat eguerdian: “Ondo egiten jarraitu nahi dugu!” ekimena. Argazkia: Danbolin.
Tuterako Foruen Plaza, larunbat arratsaldea: Erribera Iraunkorraren aldeko Plataformak Gipuzkoako zaborrak El Culebretera garraiatzen aurka deitutako kontzentrazioa. Argazkia: Diario de Noticias.