Iaz, Eguzkik Foru Aldundiari eskatu zion Oriak Tolosa parean osatu dituen legartzak hegaztien kumatze-garaian seinaleztatzeko eta gehienbat arrantzaleen ibilerak mugatzeko (1). Bada, aurten ibai-tarte horretan arrantza egiteko debekuaren berri ematen duten kartelak jarrita daude.
Halaber, Tolosako Udalak, ibaian dagoen aberastasuna ezagutarazteko asmotan, bertan ikus daitezkeen hegaztien gida labur bat argitaratu du, baita eraskuketa bat paratu ere. Egunotan ikus daiteke Zerkausian (2).
Ea honek laguntzen dien iritziz aldatzen Oria dragatu behar dela esaka ari direnei.
EGUZKI, 2017ko ekaina
(1) Eskaeraren arrazoiak zehatzago ezagutzeko, jo helbide honetara: