Albistea

  • Ibilaldi gidatua Ulia mendian, parke seguru eta tirorik gabeko baten alde

    2018-01-05
    Partekatu - Compartelo

    AparArgi dago Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusioakl (EAEAN), ehizak arriskua, segurtasun eza eta eragozpenak berekin ekarri arren, ez duela haren debekua zalantzan jartzen. Auzitegiaren arabera, Euskadiko Ehizaren Legeak jarduera zinegetikoa baimentzen du lurralde osoan, Legeak espresuki aurreikusten dituen debekuak (fauna babeslekuak eta ehiza-debekuguneak) izan ezik. Halaber, segurtasun-eremuetan (pertsonen eta ondasunen babes-eremuetan), Legeak ehizatzea uzten du parada finkotan.

    Ulian zehar egindako aurreko ibilaldi baten irudia

    Ulian zehar egindako aurreko ibilaldi baten irudia.

    Donostiako eta Pasaiako Udalek jarduera hau Ulian debeka zedin eskatu zuten, bere lurraldearen izaera hiritarra dela-eta, baina Auzitegiak ez zuen onartu lehenik “forma arrazoiengatik”; orain “funts arrazoiengatik.”

    Oarsoaldeko eta Donostialdeko herritarrok eskubidea dugu gure mendiak eskaintzen dizkigun bakeaz, paisaiaz, floraz, faunaz eta itsasoaz ahalik eta segurtasunik handienarekin disfrutatzeko. Birika berde honetan, etxebizitzak kota maximoetara iristen dira, eta ikastetxeak daude ia mendi-bizkarretan bertan, non garai batean tiroen zaratak behin eta berriro entzuten baitziren eta perdigoiak erotzen baitziren jolastokietara. Mendi-ibili, mendi-lasterketa eta mendiko bizikleta zaleek ere beti egon behar zuten erne eta tiroen beldur. Ez dugu itxaron behar ezbehar bat, “istripu” bat gertatu arte gero atsekabetzeko, baizik eta aurretik debekatu behar dira horrelako jarduera arriskutsuak.

    Uliako itsasertz guztia, 300 metroko kotaraino, Natura 2000 Sarean dago babestua Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) gisa, Jaizkibelek dituen balio ekologiko berdinengatik. Eta gainera, Uliak, txikia izan arren, bi gune ditu itsas hegaztien ugalketarako, Platako itsasargian bata eta Zurriolan bestea.

    Faro de Platako i nguruko bista, non Ulian izendatuta dauden g¡jhegaztien  ugalketarako guneetako bat kokatzen den.

    Faro de Platako inguruko bista, non Ulian izendatuta dauden hegaztien ugalketarako  bi guneetako bat kokatzen den.

    Uliatik  ibilbide asko igarotzen dira, hala nola Santiago bidea, “Talaia” bidea, Itsaslabarren bidea, Itsasertzeko bidea, etab. eta makina bat jende ibiltzen da urte osoan zehar. Interpretazio-gune bat eta bi jatetxe daude, eta udan batez ere, aparkatzeko arazo larriak izaten dira bisitari asko joaten direlako.

    Donostiako eta Pasaiako Udalak Plan Berezi bat idazten ari dira hiri inguruko parke bat sortzeko. Urte batzuetatik hona, baso-zurgintza eta landare exotikoak kentzen joan dira bertako zuhaitzak landatzeko, baso hasiberriei bidea emanez. Askotan, inguruko gazteek habia-kutxak jarri dituzte zuhaitz handienetan. Era berean, urtean zehar, auzo eta mendi elkarteek, naturalistek eta ekologistek, besteak beste, irteerak antolatu dituzte txoko hau ezagutarazteko.

    Epailearen erabakiak eta Gipuzkoako ehiza federazioaren eta ehiza elkarteen presioak gure eskualdetako herritar gehienak kaltetzen ditu. Egun, ehizak ez du jada zentzurik Ulian, pertsonen segurtasunean duen eraginarengatik eta sortzen duen degradazioarengatik: mendira doan jendeak seguru paseatu nahi du, bere osotasun fisikoa arriskuan jarri gabe, aipatutako ehiza elkarteek eta federazioak EAEANren babespean erabili nahi dituzten suzko armek sortzen duten zarata desatsegina entzun beharrik gabe.

    Donostiako eta Pasaiako Udalei eskatzen diegu behin betiko onar dezatela Uliako Plan Berezia, eta eremu horretan jarduera zinegetikoak debeka ditzatela. Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diogu mendiko segurtasun-eremuaren mugak mantendu ditzala, eta interes orokorra zaindu dezala. Eta ehiztariei eskatzen diegu gizarte osoan pentsa dezatela eta ez bakarrik beren aisialdian.

    Irteera igandean, 2018ko urtarrilaren 7rako.

    Ulia mendian barrena!                            PARKE SEGURU BATEN ALDE!!

    Originala eta oso ezaguan ez den ibilbidea.                       2,30 ordu Erraza

    IRTEERA Miracruz gainetik (Arzak jatetxeko  bidegurutzea) abiatuko den 9:30tan

    Edo Mendiola gainetik 10:15etan (  Herri ametsa Ikastolan aparkalekua dago).

    ULIAN SEGURTASUNA BAI, EHIZARIK EZ!!


    Partekatu - Compartelo