Albistea

  • Irteera interesgarria Uliako segurtasunaren alde

    2018-01-08
    Partekatu - Compartelo

    Ulia mendi irteera segurtasunaren aldeGaurkoan aurrera eraman dugu, aurreikusi bezala, Ulian barna deituta genuen irteera. Jesus Mari Alquezar-en gidaritzapean, 40 lagunetik gora bildu gara. Balorazio oso baikorra egiten dugu Eguzkitik bai ezagutu ahal izan ditugun txokoengatik, Uliak duen balio eta garrantziaz jabetzen laguntzen digulako baita kopuruagatik ere, 100 lagunen partaidetza baieztatua bagenuen ere, bezperako eguraldi txarrak baita gaur eguerdira arte emandako aurreikuspen euritsuak ere, jende asko atzera bota duela dakigun arren.

    Behean Ilurgitako kala eta harribolak

    Behean Ilurgitako kala eta harribolak

    Ulian barrena antolatzen dugun lehen irteera ez izan arren, gaurkoan Ilurgitako kala ezagutu dugu bertan naturaren xelebrekeria horietako bat diren harribolak topatu ditugulatik baina baita flysch-a eta paramoudak ere. Ondoren  Uliako haizpitartea ezagutu dugu baita Almirantearen Gotorlekua ere bisita Trintxerpen bukatu dugularik. Ibilbidean zehar Uliako landaretza ikusi ahal izan dugu, txilardi lehor atlantiarrak (Erica vaganse) bereziki, baso atlantiarra baita bertako kaio ugariak (kaio hankahoria) ere.

    Harribolak

    Harribolak

    Garbi ikusi ahal izan dugu, bateraezinak direla Uliako aberastasun naturalen gozamena eta armen erabilera, ehizarako bereziki. Horregatik, Donostiako eta Pasaiako udalei lehen bait lehen Uliak Plan Berezia martxan jartzea eskatzen diegu, mendi honetan armen erabilera baztertuz. Baita Gipuzkoako Foru Aldundiari armen erabilera baimentzerakoan bideekiko, eraikinekiko eta beste giza jarduerekiko segurtasun distantziak mantentzea ere, horrek Ulia leku segurua izatea nahi badute,  suzko armek lekurik ez dutela garbi utziko du eta.

    Geldialditxo bat bidean

    Geldialditxo bat bidean

    Bukartzeko Eguzkitik eskerrak eman nahi dizkizuegu irteeran parte hartu duzuen guztiei eta bereziki Jesus Mari Alquezarri, bere ezagutza Eguzkiri eta jendeari eskaintzeko duen prestutasunagatik.

    ULIAKO SEGURTASUNAREN ALDE, SUZKO ARMARIK EZ!


    Partekatu - Compartelo