Category Archives: Ekimenak

2º Eskuko eta trueke azoka San Bizenteko jaietan

Datorren larunbatean, hilak 21, Sanbizenteko jaien baitan, Eguzki Barakaldok bigarren Eskuko eta Truke azoka antolatzen dugu, helburua materialen berrerabilera sustatzea delarik. Azoka honetan, edozein material (objektu) saldu, trukatu edota oparitzeko aukera izando dugu. Bertan topatu ahal izando ditugun salgaiak, besteak beste: liburuak, arropa, diskak, jostailuak, kirol materiala, altzariak, soinu-tresnak…
Truke azoka sanbizenteko 2023
Kontsumo arduratsua oinarri moduan duen eredua lortzeko beharra gero eta handiagoa da. Aldaketarako bide honetan guztiok eman dezakegun lehenengo pausoa, gure eguneroko kontsumoan 3R (murriztu, berrerabili eta birziklatu) erregela jarraitzea da.
Murriztu hitzak beharrezkoak ez diren erosketak saihesteari so egiten dio. Berrerabili eta birziklatu hitzek objetuen erabilera beste pertsona batzuekin partekatzea eta jadanik erabiltzen ez ditugun gauzei bigarren bizitza bat ematea esan nahi dute. Eta azkenik, erostea benetan beharrezkoa denean, bidezko merkataritzaren mekanismoak, ekonomia alternbatiboa eta solidarioa eta kontsumo kolaboratiboaren erabiltzea.
Bigarren eskuko merkatuak, bai salmentakoak eta baita trukekoak ere, 3R erregelaren adibide ezin hobeak dira eta horretaz gain gauza deberdinak aurkitzeko aukera ematen digute, merkeak eta ekologikoa, izan ere berrerabiltzen den produktua baino ekologikoagorik ez dago.

Argindarraren arrakala

Argindarra HItzaldi Tourra_Barakaldo Froga Sanbi

Faktura elektrikoa ulertu nahi duzu?

Argindarraren prezioaren igoeraren arrazoiak ezagutu nahi dituzu?

Eguzki eta Sukar Horiak, merkatu elektrikoaren funtzionamendua, kolapso energetikoaren arduradunak, etab. argitzen saiatuko gara Barakaldon antolatu dugun hitzaldian.

Animatu zaitez!

 

Eguna / Día: Urtarrilaren 23, astelehena
Lekua / Lugar: Sanbiko Kultur Etxean.
Ordua / Hora: 19:30

HITZETATIK ZUHAITZETARA

Eguzkik, Frantzizkotarren GKEarekin, KORRIKAZALEAK-atletismo kluba eta Agharasekin batera, zuhaitz landaketa bat egingo du datorren martxoaren 6an Barakaldon. Goizeko 10etan Errekaortu auzoko Elizan geratuko gara. Ekimen honetan hainbat eremutako erakundeek hartuko dute parte.

 Kartela-2021-Zuhaitz-Eguna-WEBZer gertatu da hain eremu desberdinetakoak diren elkarteek bat egin dezaten, 100 mila biztanleko herri baten erdian, hainbeste espezie mehatxatu dituen ibaia birpopulatzeko? Kontzientzia ekologikoa sortzeko eta klima-aldaketaren aurkako urrats bat gehiago emateko beharra. Beraz, konbidatuak sentitu zaitezte gurekin partehartzera.

Zuhaitz eguna 2012

Uztailaren 8an, igandea, Supersur autopistaren handitzearen kontrako mendi martxa / erromeria egingo dugu. Topalekua Bilboko Zabalburu Plazan izango da 10:00etan.

Supersurra Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta dago eta ondorioen artean aipagarriak dira hauek:

  • 47 milioi euro kilometro bakoitzeko, 2 minutu baino ez aurrezteko.
  • Pagasarriko Bolintxu babes bereziko zonaldea kaltetuko du.
  • Aurreikusitako trafikoaren % 50era ere heldu ez den autopista da.

Antolatzailea: Ampliación Super Sur Ez! Plataforma.

Anima zaitezte etortzera eta zabaldu! SUPERSURRAREN LUZAPENARI EZ!

Marcha-Supersur8julio

Ekainak 23. 2.Eskuko eta Truke Azoka Zuazo-Arteagabeitiako Jaietan.

Gure lurra zaintzeko eta, posible izan balitz, hobetzeko zerbait egin nahi duzu? Hasi hemendik!
Truke ARTEAGA-ZUAZO (3 logos) 20180623
Datorren larunbatean, hilak 23, Zuazo-Arteagabeitiako jaien baitan, Eguzki Barakaldok bigarren Eskuko eta Truke azoka antolatzen dugu, helburua materialen berrerabilera sustatzea delarik. Azoka honetan, edozein material (objektu) saldu, trukatu edota oparitzeko aukera izando dugu. Bertan topatu ahal izando ditugun salgaiak, besteak beste: liburuak, arropa, diskak, jostailuak, kirol materiala, altzariak, soinu-tresnak…
Kontsumo arduratsua oinarri moduan duen eredua lortzeko beharra gero eta handiagoa da. Aldaketarako bide honetan guztiok eman dezakegun lehenengo pausoa, gure eguneroko kontsumoan 3R (murriztu, berrerabili eta birziklatu) erregela jarraitzea da.

Murriztu hitzak beharrezkoak ez diren erosketak saihesteari so egiten dio. Berrerabili eta birziklatu hitzek objetuen erabilera beste pertsona batzuekin partekatzea eta jadanik erabiltzen ez ditugun gauzei bigarren bizitza bat ematea esan nahi dute. Eta azkenik, erostea benetan beharrezkoa denean, bidezko merkataritzaren mekanismoak, ekonomia alternbatiboa eta solidarioa eta kontsumo kolaboratiboaren erabiltzea.

Bigarren eskuko merkatuak, bai salmentakoak eta baita trukekoak ere, 3R erregelaren adibide ezin hobeak dira eta horretaz gain gauza deberdinak aurkitzeko aukera ematen digute, merkeak eta ekologikoa, izan ere berrerabiltzen den produktua baino ekologikoagorik ez dago.

Ekainak 25: Bigarren Eskuko eta Truke azoka

Datorren larunbatean, hilak 25, Zuazo-Artagabeitiako jaien baitan, Eguzki Barakaldok bigarren Eskuko eta Truke azoka antolatzen dugu, helburua materialen berrerabilera sustatzea delarik. Azoka honetan, edozein material (objektu) saldu, trukatu edota oparitzeko aukera izando dugu. Bertan topatu ahal izando ditugun salgaiak, besteak beste: liburuak, arropa, diskak, jostailuak, kirol materiala, altzariak, soinu-tresnak…
Kontsumo arduratsua oinarri moduan duen eredua lortzeko beharra gero eta handiagoa da. Aldaketarako bide honetan guztiok eman dezakegun lehenengo pausoa, gure eguneroko kontsumoan 3R (murriztu, berrerabili eta birziklatu) erregela jarraitzea da.
Truke azoka Zuazo Arteagabeitia 2016-06-25  (2).jpg 2
Murriztu hitzak beharrezkoak ez diren erosketak saihesteari so egiten dio. Berrerabili eta birziklatu hitzek objetuen erabilera beste pertsona batzuekin partekatzea eta jadanik erabiltzen ez ditugun gauzei bigarren bizitza bat ematea esan nahi dute. Eta azkenik, erostea benetan beharrezkoa denean, bidezko merkataritzaren mekanismoak, ekonomia alternbatiboa eta solidarioa eta kontsumo kolaboratiboaren erabiltzea.
Bigarren eskuko merkatuak, bai salmentakoak eta baita trukekoak ere, 3R erregelaren adibide ezin hobeak dira eta horretaz gain gauza deberdinak aurkitzeko aukera ematen digute, merkeak eta ekologikoa, izan ere berrerabiltzen den produktua baino ekologikoagorik ez dago.
Apuntatzeko:

Iberdrolako Akziodunen Batzordearen aurrean ELKARRETARATZEKO DEIALDIA

Eguzkik (Garoñaren kontrako Foroaren partaidea), deialdia egiten du Garoñaren itxiera behin betikoa eskatzera.

cartel Junta Iberdrola

Helburua, Santa María de Garoña zentrala berriz ere martxan jartzeko saiakera salatzea da, Iberdrola zentralaren %50aren jabea izanik. Berriz ere martxan jartzeak, milaka urte iraungo duten hondakin nuklearrak sortzea ekarriko luke eta gainera istripu bat gertatzeko arriskua onartu beharko genuke, izan ere, zentrala guztiz zaharkiturik baitago, bere bizi-iraupena bete du iada. Elkarretaratze honekin, Garoña betirako itxi eta desegin dezatela eskatu nahi dugu berriz ere.

Apirilak 8, ostirala, 11etan, Euskalduna Jauregiaren aurrean

Garoñaren Kontrako Foroa