Abeltzantza -Artzantza
-
Papresak pertsonen osasunean eta ingurumenean duen eragina salatzeko elkarretaratzea deitu du Errenteria Osasuna plataformak
2025-06-12Errenteria Osasuna plataformak (Gabierrotako, Olibet-Etxeberrietako eta Erdialdeko auzo elkarteek eta Eguzkik osatuta) larunbatean, 12:00etan, Papresako zubian elkartzera deitu du. Helburua da enpresak zarata (batez ere gauean), kirats eta kamioi astuenen zirkulazioaren bidez pertsonen osasunean eta ingurumenean eragiten duen kaltea salatzea. Errenteria Osasunak prentsaurreko bat eskaini zuen atzo. Hona hemen bertan esandakoa…
-
Angula-arrantza dela-eta, a zer-nolako egurra eman dion Arartekoak Jaurlaritzari!
2025-06-12Arartekoak argitaratu duen ebazpen batean ohartarazi duenez, Jaurlaritzak angularen inguruan onartu zuen dekretuaren “helburu nagusia (hau da, espeziearen arrantza profesionalizatzea) ez dator bat Europar Batasunean alor honetan indarrean dagoen erregulazioaren helburu nagusiarekin (hau da, aingira babestea)”. Arartekoak gehitu du ez dagoela Jaurlaritzaren erabakia justifikatzen duen txosten zientifiko eta teknikorik. Gauzak horrela, Jaurlaritzari gomendatu dio “angularen arrantzaren erregulazioa berrikustea susta dezala, EBko zuzenbidetik eratorritako aingira europarraren populazioa berreskuratzeko eskatzen diren neurrietara egokitzeko”. Arartekoak ebazpen hau bat dator ia puntuz puntu talde ekologistok auzi honetan defendatu dugunarekin.
-
Lau urte eta erdi geroago, Motondoko padura leheneratzeko proiektuari buruzko berririk ez
2025-06-11Eguzkikook kezkatuta gaude Motondoko padura leheneratzeko proiektuarekin. Izan ere, Oriako itsasadarreko paraje horretako ingurumen-balioak berreskuratzera 3 milioi euro bideratzeko konpromisoa hartu zuen Espainiako Gobernuak, 2021eko Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeko EH Bildurekin egin zuen akordioaren baitan. Geroztik, lau urte eta erdi pasatu dira, ordea, eta, espresuki galdetu dugun arren, ez dakigu proiektu hori zertan den. Motondon urteak pasatzen joan dira, harik eta 2021eko Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko negoziazioetan aukera bat etorri zen arte, guk gutxien espero genezakeen bidetik, egia esan. Tamalgarria litzateke aukera hori alferrik pasatzen uztea.
-
Landa lurrak babestu/zaindu ditzagun
2025-06-04Azken urtetan landa eremuan, bai lur pribatuan, baita lur publikoan ere, txabolak eta antzeko eraikinak ari dira ugaritzen, mota eta neurri ezberdinetakoak, hauekin batera baratzak. Hau dena, inolako baimenik gabe egiten ari dela uste dugu, landa lurretako erabilerek eta jarduerek indarrean dauden araudiak bete gabe, alegia. Honek biziki kezkatzen gaitu; izan ere, bertan egiten den kontrolik gabeko jardueraren ondorioz lurra kutsatzen da, ura kutsatzen da, era desberdinetako hondakinak pilatzen dira, paisaia desitxuratzen da eta abar.
-
Iñaki Otamendi: “Asko dugu ikasteko Gladysen belaunaldikoen borroka desobedienteez”
2025-06-02Eguzkiko eta Gladys Gogoan kolektiboko antolatzaileok eskatuta, Iñaki Otamendik parte hartu zuen atzo Gladys del Estali Donostian eskaini genion omenaldian. Otamendik adierazitakoa testu honetan bilduta dago. Testu hauxe bera atzo ere argitaratu genuen, omenaldiaren kronika eta irudiekin batera, baina, egia esan, nahiko galduta geratu zen. Horregatik erabaki dugu espazio propioa ematea.
-
Gladysen omenaldiaren kronika eta irudiak
2025-06-01Gaur omendu dugu Gladys del Estal, Gladys musika eta lore artean gogoratzeaz gain, aktualitateko gai bati heldu diogu, eta aurten, azalpen handirik behar ez duten arrazoiengatik, GERRARIK EZ! aldarriak protagonismo berezia izan du. Halaber, Gazako genozidioa ezin aipatu gabe utzi, jakina. Hona hemen omenaldiaren kronika “ilustratua” edo.
-
Iru Kanale irla leheneratzeko eskatu du Eguzkik
2025-05-30Eusko Jaurlaritzak 1994. urtean Txingudiko Baliabide Naturalak Babesteko eta Antolatzeko Plan Berezia onartu zuen. Plan horrek Txingudiko biodibertsitatea berreskuratzeko hainbat neurri zehazten zituen, horien artean irletara bideratutakoak. Helburu hori lortzeko, irlak “babesa integrala duten guneak (zorrotzena)” bezala izendatu zituen eta bertan debekatuak dauden erabilerak zehazten zituen (nekazaritza).
-
Gladysen omenaldia, igandean
2025-05-27Gladys Gogoan-ek eta Eguzkik aurten ere Gladys del Estal gogoratzeko eta omentzeko ekitaldi bat antolatu dugu. Igandean izango da, ekainaren 1ean, Gladys Enean. Azken urteotan bezala, omenaldiaren hitzordua bikoitza izango da: 11:30ean Bulebarrean, parkera bizikletaz joateko, eta 12:00etan parkeko atean bertan. Hortik joango gara erromerian parkeko goiko ordekara. Han egingo da ekitaldia, Gladysen oroitarriaren ondoan, aurreskua, lore-eskaintza, kantak eta ohiko osagaiekin. GERRARIK EZ! aldarrikapenak protagonismo berezia izango du.
-
Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Jaizkibeleko mugikortasun-ordenantzari
2025-05-22Hondarribiko Udalbatzak 2025eko martxoaren 27an erabaki zuen hasierako onarpena ematea Hondarribiko Jaizkibeleko pistak eta baso-bideak kontserbatzeari eta ibilgailu motordunekin erabiltzeari buruzko Ordenantzari. Hartutako erabakia, 73 zenbakia duen 2025eko apirilaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bertan erreklamazio edo oharpenak aurkezteko 30 laneguneko epea finkatuz.
-
Eguzkik Urola ibaian erakundeen utzikeria salatu du eta Zumaiako Udalari bere erantzukizunak betetzeko eta kutsatzen duten isuritako zabor tonak kentzeko berriz ere eskatu dio
2025-05-212024ko apirilaren bigarren astean, Eguzkik publikoki salatu zuen Urola ibaiaren egoera, besteak beste, Uraren Euskal Agentzian (URA) eta Zumaiako udalean. Besteak beste, neurri zuzentzaile gisa, udalerrian zehar ibaia kutsatzen zuten zabor tonak kentzeko eskatu genuen. Duela urtebete baino gehiago eskaera formala aurkeztu arren, egoera ez da aldatu eta zabor tonek kalte larria egiten jarraitzen dute ibaiaren ekosisteman.
-
Eguzkik bi kexa aurkeztu ditu Arartekoan Errenteriako Udalak ingurumenari buruzko informazio-eskubidea urratzen duelakoan
2025-05-16Ez da lehengo aldia, eta, jarrera ikusita, zoritxarrez ez da azkena izango. Kasu honetan bi kexa pilatu dira, bat, txorien talka ekiditearekin lotuta eta bestea Pontikako errekarekin.
-
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote Agitiko kala “ahalik eta lasterren” leheneratzeko
2025-05-07Gipuzkoako Batzar Nagusiek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote “ahalik eta lasterren has daitezela Agiti kalaren ingurumena lehengoratzeko izapideak”. Igeldoko Agitiko kalan Culmanor S.A. enpresak aspaldi abandonatutako arrain-haztegi bat dago, zeharo hondatuta. Ebazpen horrek Eguzkiren erreibindikazio hau du oinarri. Eguzkikook oso modu positiboan baloratzen dugu Batzar Nagusien ebazpena. Badakigu ondorio mugatuak dituela, baina luze ahanzturik egon den gai bat agendan jartzen laguntzen du, dudarik gabe.
-
Eguzkik salaketa jarri du Arartekoan, Azkoitiko Udalak ingurumenari buruzko informazio-eskubidea urratu duelako
2025-05-06Aurtengo urtarrilaren amaieran, Eguzkik salatu zuen Azkoitiko Udalak berriro ere urratu zuela oposizioarekin sinatutako ingurumen-itun bat, eta horren inguruko azalpena eskatu zuen. Zehazki, 2024ko aurrekontuetarako, Udalak eta oposizioko talde batek 18.000 euroko partida bat sinatu zuten Urola ibaiaren ondoko baranden azpian metalezko sareak jartzeko. Sare horiek hondakin solidoak, plastikoak eta beste kutsatzaile batzuk Urola ibaira iristea eragozten dute, eta, horrela, haien kutsadura murrizten du. Sareak ez ziren ipini, ordea. Eta azalpenak eskatu eta hiru hilabete geroago, erantzunik ez. Gauzak horrela, Arartekoarengana jo dugu.
-
Gladysi omenaldia, ekainaren 1ean
2025-05-06Gladys ekainaren 1ean omenduko dugu aurten. Oraindik hiru bat aste falta dira eta informazio zehatzagoa emateko aukera egongo da, baina, momentuz, hemen duzue kartela. Bide batez, markatu eguna agendan.
-
Hondakinak eta belatz handien bikote bat Mendexan
2025-04-25Pena da, eta amorru handia ematen du, naturan bertan hondakinak botatzen dituen jendea egotea. Edari-latetatik hasi, water-katiluetara eta hozkailuetara. Hori bai, gero mila kilometro egingo dituzte ondo kontserbatutako lekuez gozatzeko.
Oraingo honetan, Lea Artibaiko EGUZKI taldeak kexa bat jaso zuen, Lekeitiotik gertu dagoen itsaslabar batera, Mendexa udalerriko lursailetara, ematen duten lursail batzuetan hondakinak botatzen ari direlako.
Bisita Kontadorea






