Alternatibak
-
Iruñetik deituriko ”Euskal Y” Ezkiotik edo Gasteizetik lotura, ez galgorik ez podenkorik.
2024-08-24Aste batzuk daramatzagu AHTaren “udako sugearekin” eta Iruñetik deituriko ”Euskal Y” Ezkiotik edo Gasteizetik lotura.
Etsigarria da ikustea gure Herriak, proiektu hau defendatzen jarraitzen duten galgo eta podenkoengatik, erabaki interesatuen eta argumentatu gabeen mende jarraitzen duela. Erabaki hauek baliabide publikoak xahutzen dituzte, ekozidak dira eta lurraldeak suntsitzen dituzte. -
Uztailaren 9an Otxantegikide bat epaitu zuten
2024-07-19“Atentatua, desordena publikoak eta erresistentzia larria” leporatuta epaitu
zuten uztailaren 9an Otxantegiko laguna. 1.600 euroko isuna eta 9 hilabeteko aurrekari penalak ezarri dizkiote.
Akusazio eta zigor hau muntai polizialaren emaitza besterik ez dela salatu gura dugu Otxantegi Herri Lurretik. Ondo dakigu euren helburua beldurtu eta itotze ekonomikoaren bitartez borroka gelditzea dela, baina ozen esan dezakegu EZ DUTELA LORTUKO. -
Erantzun zabala lortu du Donostia Defendatuzek
2024-05-26Erantzun ederra izan du Donostia Defendatuz koordinadorak gaur eguerdirako egindako manifestazio-deialdiak. Giroan zeuden alkateak aste honetan bertan egin dituen adierazpenak. Batetik, DDko kide den STOP Desahuciosi ia-ia etxebizitza-arazoaren erantzule izatea leporatu dio, plataformak, DVko lursailetan babes ofizialeko etxebizitza gehiago eraiki behar direla iritzita, proiektuari helegite bat jarri diolako. Bestetik, Eneko Goiak aprobetxatu du deskalifikatzeko udal gobernuaren hainbat proiektuarekin bat ez datozen mugimenduak, guztiak edo ia guztiak Donostia Defendatuzen partaide direnak.
-
Bulebarra HERRITARRON PLAZA bihurtuta, kanpaina berri bati ekingo dio larunbatean Donostia Defendatuz-ek
2024-04-24Donostia Defentatuz koordinadorak gaur goizean eskainitako prentsaurreko baten bidez jakinarazi du larunbatean, hilak 27, Bulebarra HERRITARRON PLAZA bihurtuko duela. Izan ere, bertan, egun osoko egitarau mamitsua antolatu dute. Larunbateko ekimena maiatzaren 26an manifestazio batekin burutuko den kanpaina berri baten hasiera izango da. Manifestazio horren lema DONOSTIA DEFENTATUZ: HIRI BIZIGARRIAREN ALDE! Izango da. Manifestazioak badu orain dela urtebete egin zen aurrekari arrakastasu bat.
-
Euskal Herria Burujabe 2023 – Klimaren desafioa altxa dezagun Euskal Herrian!
2023-10-04Bizi! mugimenduak antolatuta eta “Klimaren desafioa altxa dezagun Euskal Herrian!” lemapean, Euskal Herria Burujabe 2023 ekimena egingo da Baionan asteburu honetan, urriaren 7an eta 8an.
Kontzertuak, hitzaldiak, erakusketak, proiekzioak, testigantzak, eztabaidak, jarduera ludikoak… Egia esan, izugarri programa aberatsa da, zorabiatzeko modukoa. Guk aletu ordez, honako esteka honetan aurkituko duzue oso-osorik, gainerako informazio interesgarriekin batera.
-
Nafarroako Gobernuak energia berriztagarrieI ingurumen kontrolak murriztu nahi dizkie
2022-04-29Sustrai Erakuntza. Nafarroako Gobernuak “Nafarroako Foru Komunitatean Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko premiazko neurriak hartzen duena” Foru Lege Dekretua onartu du. Dekretu honek jasotzen dituen neurrietako batzuk aplikatzeak eragin eta kalte atzeraezinak ekar ditzake bai biodibertsitatearentzat, bai tokiko komunitateen bizitza eta jarduerentzat, jarraian ikusiko dugun bezala. Dekretuaren I. tituluan hainbat neurri jasotzen dira “energia berriztagarrien instalazioak baimentzeko prozedurak eta Read More
-
Elikadura subiranotasunaren aldeko manifestua Nafarroan
2022-03-02Azken 5 urteetan, Mugarik Gabe Nafarroa, ARREA, Mundubat eta IPES elkarlanean aritu dira agroekologiako eta elikadura-burujabetzako kolektiboekin, erakunde feministekin, ekoizleen erakundeekin, GKEekin, kontsumo-ekimenekin eta lurraldearen defentsarako ekimenekin, Nafarroan elikadura-subiranotasunerantz aurrerapausoak sustatzeko.
Nafarroako nekazaritzako elikagaien sistemara hurbiltzeko erradiografia bat egiteko beharra sortu zen, Nafarroako elikadura-subiranotasunean oinarritutako eredu baterako abiapuntua zein den eta, beraz, eman beharreko urratsak zein diren erakusten duen argazkia emateko. -
COP26 dela eta, mobilizazioak Euskal Herrian: Klima ez da negozioa!
2021-10-30Aste honetan munduko agintariak Glasgown bilduko dira, Nazio Batuen COP26 delako Goi Bileran, larrialdi klimatiko, ekologiko eta sozialari eliteen neurriko trantsizioa diseinatzeko. Euskal Herriko agintariak ere bide bere-beretsutik doaz, greenwashing edo zuriketa berdearen etengabeko politikaren bidez kontrakoa sinestarazi nahi badigute ere. Horregatik hemen ere, mundo osoan bezala, bestelako trantsizioa aldarrikatzeko ekintzak egingo dira, Eguzkik ere parte hartuko du eta espresuki parte hartzera deitzen dizu.
-
600 pertsona baino gehiago bildu gara Maeztun, Arabako zentral eolikoen proiektuak geldiarazteko
2021-04-25Arabako Mendiak Aske platafomatik eskerrak eman nahi dizkiegu apirilaren 24an, larunbata, Maeztun agertu ziren guztiei, gure erakundearen arabera 600 baino gehiago izan baitira.
Maeztuko herriarentzat egun historiko batean, energia ekoizteko zentral eolikoen kokalekuak geldiarazteko aldarrikapenak entzun ziren ibilbide osoan zehar, eta Arraia-Maeztuko alkatea den Anartz Gorrotxategiri zuzendutako herri-eskaera, Arraia-Maeztuko udalerrian dauden bi zentral eolikoetatik ingurumenaren aldetik babestutako lurralde naturala defenda dezan, bata Entzian (Iturrieta mendiak) eta bestea Gasteizko Mendietan (Azazeta). -
U30 Aldaketaldia, irudietan
2021-01-31Klima- eta ingurumen-larrialdia herriz herri salatzeko ekimna, U30 Aldaketaldia, atzo burutu zen, arratsaldez Donostian eta Bilbon manifestazio bana eginda, eta goizean, berriz, herriz herri hamaika mobilizazio eta ekintza eginda. Guzti-guztietan dei egin zen datorren larunbatean, hilak 6, Zaldibar Argituk antolatu dituen mobilizazioekin bat egiteko. Izan ere, datorren larunbatean zabortegia bertan behera erori zeneko urteurrena izango da. Hona hemen atzo izandako mobilizazioen isla diren hainbat argazki.
-
U30 Aldaketaldia: larunbatean, manifestazio batek burutuko ditu Donostian astean zehar herriz herri klima- eta ingurumen-larrialdia salatzeko egingo diren mobilizazioak
2021-01-25Larreko Mahaiak eta U30 Aldaketaldia ekimenarekin bat egin duten taldeek astean zehar antolatutako mobilizazio eta ekintzetan parte hartzera deitzen dute (ikus taula). Mobilizazio horietako bat, nolabait guztiak burutuko duena, larunbatean, hilak 30, Donostian egingo den manifestazioa izango da. 17:00etan Gladys Enetik abiatu eta Bulebarrean bukatuko da.
-
Larreko Mahaiak dei egin du asteburuan U30 Aldaketaldiaren barruan antolatutako mobilizazio eta ekintzetan parte hartzera
2021-01-21U30 Aldaketaldia ekimenaren barruan asteburu honetan antolatutako mobilizazio eta ekintzetan parte hartzera dei egiten du Larreko Mahaiak. Donostia, Ordizia, Eibar, Orereta eta Azpeitia izango dira mobilizazio eta ekintza hauen lekuko. Dena dela, asteburukoak datorren astean izango diren guztien aperitiboa baino ez dira izango. Izan ere, Gipuzkoan hogei herri baino gehiagotara iritsiko da U30 Aldaketaldia.
-
Bizkaiko berrogeita hamar talde baino gehiagok bat egin dute U30 Aldaketaldia ekimenarekin
2021-01-20Bizkaitik ere talde askok bat egin dute U30 Aldaketaldiarekin. Joan den astean gipuzkoarren txanda izan zen (ikus ) eta gaur goizean, berriz, bizkaitarrek ezagutarazi dituzte prentsaurrekoan ekimenaren nondik norakoa eta prestatu dituzten mobilizazio eta ekintzak. Hona hemen gaurko agerraldiaren edukia…
-
Udal hauteskundeak direla eta, “Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren aldeko manifestazioa” egingo da larunbatean Baionan, Bizi! mugimenduaren ekimenez
2020-03-05Bizi! mugimenduak deituta, “Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren aldeko manifestazioa” abiatuko da larunbatean Baionako herriko etxetik, 15:00etan. Manifestazioaren helburua da udal hauteskundeetan parte hartuko duten hautagaiek ingurumenaren aldeko konpromiso bat izenpetu dezatela.
-
Eguzkik klima aldaketaren aurrean konpromisoak eskatu dizkie Eusko Jaurlaritzari eta tokiko erakundeei.
2019-12-12Madrilgo COP25- Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioko Aldeen Konferentzia, nazioarteko bilera giltzarri bat da, urtero lez, munduko liderrak biltzen dituena, 2020tik aurrera emisioak murrizteko konpromisoak betetzeko beharrezko erabakiak hartzeko helburuarekin. Zero isuriko planeta baten helmuga bultzatu nahi du 2050ean. Eguzkitik gai honen inguruan zenbait zehaztapen egin nahi ditugu.