Eguzkizaleak
-
“Baso biziak eta monolaborantza” hitzaldia Andoainen
2024-02-15Eguzki Talde Ekologistak hitzaldi bat antolatu du otsailaren 21ean, asteazkena, 19:30tan Basteron. Hitzaldia Baso Biziak plataformako kide den Edu Zabalak emango du.
Hitzaldi hau antolatu dugu:
Basoak betetzen dituen funtzio horiek azaltzeko.
Basoaren eta landaketen arteko aldea ezagutzeko.
Basoa kudeatzeko era ezberdinek dituzten ondorioak.
Jabetza mota ezberdinak eta huen aukeraz aritzeko: Tantai baso jabeen kooperatiba, Lurgaia fundazioa…
Martxoaren 2an berriz zuhaitz landaketa Leitzaranen. -
Eusko Jaurlaritzak Papresari emandako ingurumen-baimen integratuaren aurka helegitea aurkeztu du Eguzkik
2024-02-14Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak 2023ko abenduaren 20ean Papresa enpresari Ingurumen-baimen integratua ematea erabaki zuen, aurretik auzo elkarteak, herritarrak eta Eguzkik aurkeztutako alegazioei muzin eginez. Prozeduran, alegazio aurkezteko epe eskasa salatu genuela gogora ekarri nahi dugu. Ingurumen-baimenak zenbait baldintza jartzen ditu enpresaren jarduerarako, baina aipatutako talde eta herritarren iritzian, ez dira nahikoak naturaren kontserbaziorako eta pertsonen osasunerako eta segurtasunerako eta horretan oinarritu gara helegite hau aurkezteko.
-
Aierin daukagun altxorra berreskuratu egin behar dugu
2024-02-02Hezeguneen Munduko Eguna da bihar [otsailak 2], eta Eguzki Erakunde Ekologistak Ondarroako Aieriko padurara bideratu dugu begirada, ekosistema horrek duen balio potentziala mahai gaineratu eta berreskuratzearen garrantzia azpimarratzen. Allerin daukagun altxorra berreskuratu egin behar dugu, naturak irabazten badu gizakiak irabazten duelako.
Klima aldaketari aurre egiteako uholdeak saihesteko baliabide eta karbono depositu garrantzitsua izateaz gain, landare, anfibio eta hegaztien biodibertsitateren kabia da Aieri. -
Dubaiko COP28: gailurrak ez dira bidea
2023-12-30Klimaren Goi Bilera berriak, eta dagoeneko 28 izan dira, beste behin ere etsipen eta engainu hondarrak utzi dizkigu. Ahots asko izan dira Klima Aldaketari aurre egiteko anbiziorik eza agerian utzi dutenak. Askok nabarmendu dute erregai fosilen ustiapenarekin aberasten direnen eta berauek murrizteko edo desagertzeko bultzadaren arteko bateraezintasuna.
-
Aktibismo klimatikoaren aurkako errepresioari ez!
2023-12-28Polizia Nazionalak Futuro Vegetal erakundearen aurka egindako operazioaren eta gutxienez 27 aktibistaren atxiloketaren aurrean, Sustrai Erakuntza Fundazioak elkartasuna adierazi nahi die atxilotuei, eta irmo eskatzen du haiek askatzea eta akusazio kriminalizatzaile guztiak erretiratzea.
Ez da gertaera isolatu bat. Espainiako Gobernua eta Europar Batasuneko gainerako estatuak mugimendu ekologista eta klimatikoa inkriminatzeko prozesu orokor batean buru-belarri ari dira. -
Bidasoaren ertzean dagoen Pasquier Brioche (Recondo) lursailaren etorkizuna eztabaidagai
2023-10-27Duela gutxi prentsan ikusi dugunez, berriro hasi da Brioche-Pasquier lantegiak Bidasoaren ertzean orain okupatzen duen lursailaren etorkizunari buruzko eztabaida. Izan ere, bere ekoizpena Bentak auzoko lantegira lekualdatu ondoren, erabilerarik gabe geratuko da. Nahiago nuke eztabaida benetan irekia izatea, eta a priori baztertu gabe zementuaren, adreiluaren eta asfaltoaren azalera handitzeko proiektuekin talka egiten duten proposamenak, habitat naturalaren kaltetan. Habitat hori, gizaki garen aldetik, gurea ere bada, eta osasuntsu behar dugu. Zergatik ez aztertu serioski zinegotzi baten azken proposamena, ezagutu berri duguna eta txalotu duguna, lurrak enpresarekin trukatzeko aukerari buruz? Argi dagoena da leku desberdinetan eraiki daitekeela, baina badia lehengoratzea badiaren eremuan bakarrik da posible.
-
Alegazioak Hondarribiko Plan Orokorrari
2023-10-05Hondarribiko HAPOri alegazioak jartzeko epe barruan, Eguzki talde ekologistak 3 alegazio aurkeztu ditu. Gobernu talde berriak epea luzatzeaz gain, bitartekoak eskaini ditu dokumentua hobeto ulertzeko, eta beraz, erakutsitako jarrera hori txalotu nahi dugu.
-
Euskal Herritik COP27aren balorazio
2022-11-21Ez ginen Eguzkin bat ere baikor COP27 goibilerarekin eta zoritxarrez gure usteak bete dira. Bi hitzetan laburtuko dugu han gertatua: ezgaitasuna eta geldialdia.
Ezgaitasun, ez direlako gai izan mahai gainean zituzten erronka gehienei dagozkien mailako neurriekin erantzuteko; geldialdia berriz, aurrekoaren ondorioa da: alor gehienetan Glasgowko akordioak (egun bete ez direnak) jarraitzen duten helburu izaten baina urtebete galdu ostean.
Euskal Herriari dagokionez, egitasmo zahar(kitu) asko baztertzeko eta erabaki asko hartzeke, baina herritarron erabakitzeko gaitasuna barne dela. -
Igandean, errausketaren aurkako giza katea Kontxan
2022-09-07Urte asko darama Errausketaren Aurkako Mugimenduak mobilizazio hau antolatzen, baina hondakinen arazoa gero eta larriagoa eta zabalagoa denez, aurten Bergarako Larramendiko Arnasak ere egin nahi du deialdia. Giza katea antolatu da Donostiako Kontxan, Alderdi Ederretik abiatuta, igandean, irailaren 11n, goizeko 11etan.
-
MUGA eta MAGNA: Nafarroako klima-borrokaren adibide txarrak
2022-08-05Bi meatzaritza-proiektuek, berotegi-efektuko gasen isuriak nabarmen handitzeaz gain, atzera egiten dute Nafarroako lehen sektorearen helburuetan. Bi proiektu horiek estatuko eta munduko nekazaritza eta abeltzaintza areagotzeko eredua iraunarazteko sortu ziren (merkatu nagusia esportazioa da), eta eredu hori aldatu egin behar da hemendik 2030era arte eta, zer esanik ez, 2050era arte, non isurketek nuluak izan beharko luketen.
-
Eguzkik energia nuklearra eta gas-energia defendatzea leporatu dio EAJri, eredu energetiko berriztagarri eta iraunkorraren alde egin beharrean.
2022-07-10Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak, Europako Parlamentuan egindako bozketaren aurrean, energia nuklearrean eta gasean egindako inbertsioak berdeak direla kontuan hartuta, Euskal Herriko gehiengo soziala iraindu zuela salatzen dugu.
Gasean eta nuklearrean egindako inbertsioak berde gisa etiketatzeko Europako Batzordeak egindako proposamenaren alde bozkatu dute 328 eurodiputatuk, tartean PP, Vox, Ciudadanos eta EAJ-k. -
Zergatik mobilizatu behar da eoliko eta fotoboltaikoen makropoligonoen aurka?
2022-05-25NEE/TEN (Nafarroako Energia Eraldatzen/Transformando la Energía Navarra) plataformak, fotovoltaikoen eta eolikoen makropoligonoek kaltetutako Nafarroako herri eta ibarretako plataformek eratua, manifestazioa antolatu du datorren larunbatean, 2022ko maiatzaren 28an, 18:00etan Iruñeko Gaztelu plazatik abiatuta, “Sistema alda dezagun, ez klima” lelopean.
-
Eguzkik Oreretako zuhaitz-mozketak salatu ditu
2022-05-15Eguzki talde ekologistak ozenki salatu nahi ditu azkenaldian Oreretan egiten ari diren zuhaitz mozketak.
Azkenak, Gabierrotan, Renferen trenbideari paralelo doan lur eremuan zeuden zuhaitzak eta Beraungo anbulatorioren eta Basanoaga eskolaren ondoan zegoen zuhaitz handia izan dira.
-
Hiri-gunean egindako mozketa
2022-03-15Hondarribiko Udala egunotan Donostia kalean egiten ari den lanak beste kale batzuetara zabalduko dira. Lanekin batera, bazterrean dauden urte askotako zuhaitzak mozten ari dira, eta horrek, gure artean ez ezik, bizilagunen batzuen artean ere kezka sortu du, gaur egun pairatzen dugun larrialdi klimatikoan hiritartze-lanak egiteko irizpide ekologikoek garrantzi handia hartzen dute eta; izan ere, beste modu batez eta beste garai batean obrak egiteko aukerak daude.
-
Hezeguneen munduko eguna eta Aieriren berreskurapena
2022-02-02Otsailaren 2an, Ramsar hirian (Iran) 1971n hezeguneen nazioarteko eguna sinatu zela gogorarazten digula aprobetxatuz, planetarentzat hain garrantzitsuak diren baina hain degradatuta dauden zonaldeez ohartarazi nahi dugu, eta benetan duten garrantzia eman.
Datu bezala, esan behar da, mende honetan Euskal Herriko duna eta hondartzen % 75 desagertu direla. Gure itsaspadurak politikari desarrollisten, espekulazio basatiaren, kutsadura eta ezjakintasunaren biktima dira.
Urrats bat gehiago eman nahi dugu ekosistema horien balio izugarriaz eta ekosistema horiek berreskuratzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko lanean.