Albistea

  • Zaldunbordako merkataritza-zentroak suntsituko lukeen parajea bertatik bertara ezagutzeko ibilaldia antolatu dute igandean Bidasoaldeko Lagunek eta Eguzkik

    2020-01-06
    Partekatu - Compartelo

    zaldunborda_kartelaZaldunbordan, Jaizkibelgo magalean, eraiki nahi duten Hondarribia Village merkataritza-zentro handiaren kontra hainbat sektoretatik egiten ari den kanpainaren ekarpen gisa, mendi-ibiladia antolatu dute igandean, hilak 12, Bidasoaldeko Lagunek eta Eguzkik. Helburua da proiektuen ezaugarriak, dagoeneko egin diren txikizioak eta oroz gain parajearen balio naturalak in situ ezagutzea eta ezagutaraztea. Izan ere, Zaldunborda Jaizkibel, Jaitzubia-Txingudi eta Aiako Harria bitartean dago, hau da, Natura 2000 Sareko hiru espazioren bitartean. Hortaz, konektibitate aldetik berebiziko garrantzia du.

    Hitzordua 10:15ean izango da, Irungo Bentak-Landetxan, Renfeko geltokian. Bestela, 11:30ean Desguaces Bidaurretaren sarreran.

    Ibiladiaren batez besteko iraupena 2 ordu eta 30 minutukoa izango da.

    Bestalde, ibilaldi erraza da, edonork egiteko modukoa.

    Hona hemen egin nahi duten zentroa, DVk argitaratutako infografia baten arabera:

    zaldunborda3Proiektuak oso oposizio-mugimendu zabala eragin du, Hondarribian bertan ez ezik inguruko herrietan ere. Une honetan lanak geratuta daude, legez kanpo hasi zirelako, baina Hondarribiko gobernuak aurrera jotzeko asmo sendoa du, horrela Eusko Legebiltzarrak orain dela gutxi merkataritza-gune handiei buruz onartu dituen irizpideak urratzen baditu ere.

    Hona hemen, proiektuaren kontra egoteko hainbat arrazoi:

    zaldunborda2_euszaldunborda1_eus


    Partekatu - Compartelo