Noticia

  • El incendio de Arantza llego hasta Artikutza

    2016-01-05
    Partekatu - Compartelo

    artikutza 2015 abenduaIturria: Urumeako kronika.

    Ostegun goizean piztu zen sua Arantzan; kontrolpean zegoen arren, astelehenean berpiztu eta Artikutzara zabaldu zen.

    Igeldoko behatokiak jakinarazi duenez historiako abendurik lehor eta beroena izan da pasa berri dena. Lehorte horrek eragina izan du esparru askotan, eta baita ere, azken aldian Euskal Herrian izan diren suteetan. Eguberri bezperan, hilaren 24an, sutea piztu zen Arantzan. Ustez kontrolpean zegoen arren, igandetik astelehenerako goizaldean, sutea zabaldu egin zen Men­de­bal­deruntz, Artikutzaruntz.

    Goizuetako suhiltzailea, boluntario

    60 su­hiltzaile lanean aritu ziren as­telehenean, Artikutza parean, sua itzaltzen. Lanean aritu ziren suhiltzaileak Al­tsasu, Auritz-Burguete, Nabas­koze eta Oronotzekoak ziren; eta Bera, Goizueta eta Lesakako suhil­tzaileak aritu ziren boluntario lanetan.


    Partekatu - Compartelo