nor gara?
Eguzki erakunde edo elkarte ekologista bat da, bere txoko ekologikoa Euskal Herrian duena. Nolabait esateko, endemismo bat da, XX. mendeko 70. hamarkadaz geroztik munduan barrena dabilen mugimendu ekologistak Euskal Herrian izan duen eboluzioaren ondorio. Endemismo horrek bere egiten du “global pentsatu, lokal jokatu” printzipioa, edo “orokorrean pentsatu, tokian tokikoan jardun”.
Barkatu. Beharbada aurreko paragrafoan egin dugun aurkezpena korapilatsuegia iruditu zaizu. Beraz, berriro hasiko gara…
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian.
Eguzki burujabea da; alderdi politikoekiko, instituzioekiko, enpresekiko eta presio-taldeekiko burujabea. Erabakiak modu horizontalean hartzen ditu.
Eguzkik uztartzen ditu errebindikazioa eta kontzientziazioa; mobilizazioa eta azterlana
Aurkezpen gutun hau nahi beste luzatu dezakegu. Baina egiten duguna baino ez garela egia bada, Eguzki ezagutzen hasteko hobe duzu webgune honetan bertan aurkituko duzun albistegiari begiratu bat botatzea.