albisteak
-
Estatu osoko talde ekologistek Galizian eta Bizkaian gaur egun indarrean dagoen eukaliptoaren gaineko debekua 2030era arte luzatzeko eta penintsulako iparraldeko lurralde guztietara hedatzeko eskatu dute
[2025-06-14]Hogei erakunde ekologista baino gehiagok adierazpen bateratua sinatu dute, Galizia eta Bizkaiko eukalipto-sail berrien egungo luzamenduak gutxienez 2030. urtera arte luzatzea eskatzeko. Neurri hori iparralde osora zabaltzea ere eskatzen dute: Asturias, Araba, Kantabria eta Gipuzkoara. Eukaliptoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan zabaltzen ari da eta dagoeneko 26.153 hektarea hartzen ditu; horietatik 1.319 hektarea naturgune babestuen barruan daude.
-
Papresak pertsonen osasunean eta ingurumenean duen eragina salatzeko elkarretaratzea deitu du Errenteria Osasuna plataformak
[2025-06-12]Errenteria Osasuna plataformak (Gabierrotako, Olibet-Etxeberrietako eta Erdialdeko auzo elkarteek eta Eguzkik osatuta) larunbatean, 12:00etan, Papresako zubian elkartzera deitu du. Helburua da enpresak zarata (batez ere gauean), kirats eta kamioi astuenen zirkulazioaren bidez pertsonen osasunean eta ingurumenean eragiten duen kaltea salatzea. Errenteria Osasunak prentsaurreko bat eskaini zuen atzo. Hona hemen bertan esandakoa…
-
Angula-arrantza dela-eta, a zer-nolako egurra eman dion Arartekoak Jaurlaritzari!
[2025-06-12]Arartekoak argitaratu duen ebazpen batean ohartarazi duenez, Jaurlaritzak angularen inguruan onartu zuen dekretuaren “helburu nagusia (hau da, espeziearen arrantza profesionalizatzea) ez dator bat Europar Batasunean alor honetan indarrean dagoen erregulazioaren helburu nagusiarekin (hau da, aingira babestea)”. Arartekoak gehitu du ez dagoela Jaurlaritzaren erabakia justifikatzen duen txosten zientifiko eta teknikorik. Gauzak horrela, Jaurlaritzari gomendatu dio “angularen arrantzaren erregulazioa berrikustea susta dezala, EBko zuzenbidetik eratorritako aingira europarraren populazioa berreskuratzeko eskatzen diren neurrietara egokitzeko”. Arartekoak ebazpen hau bat dator ia puntuz puntu talde ekologistok auzi honetan defendatu dugunarekin.
-
Lau urte eta erdi geroago, Motondoko padura leheneratzeko proiektuari buruzko berririk ez
[2025-06-11]Eguzkikook kezkatuta gaude Motondoko padura leheneratzeko proiektuarekin. Izan ere, Oriako itsasadarreko paraje horretako ingurumen-balioak berreskuratzera 3 milioi euro bideratzeko konpromisoa hartu zuen Espainiako Gobernuak, 2021eko Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeko EH Bildurekin egin zuen akordioaren baitan. Geroztik, lau urte eta erdi pasatu dira, ordea, eta, espresuki galdetu dugun arren, ez dakigu proiektu hori zertan den. Motondon urteak pasatzen joan dira, harik eta 2021eko Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko negoziazioetan aukera bat etorri zen arte, guk gutxien espero genezakeen bidetik, egia esan. Tamalgarria litzateke aukera hori alferrik pasatzen uztea.
-
BizilagunEKIN plataformak Donostiaren turistifikazioaren aurka deitu duen manifestazioarekin bat egin du Eguzkik
[2025-06-09]BizilagunEKINek, desazkunde turistikoaren aldeko donostiarren plataformak, manifestazioa deitu du datorren igandean, hilak 15,, eguerdiko 12etan, Kontxako erlojuetatik irtenda. “Bertan bizi nahi dugu! Donostiaren turistifikazioa gelditu!” lema izango du martxak, eta hiriaren erdialdeko eta parte Zaharreko kaleak zeharkatuko ditu. Ziento erdi bat taldek, tartean Eguzkik, bat egin dugu deialdiarekin.
-
Aralar, larreak eta pistak baino gehiago delako
[2025-06-07]Berriki jakin dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Enirio-Aralar mankomunitateak Aralarren kudeaketarako akordioa sinatu dutela. EAJ eta EH Bilduren artean sinatutako akordioa da. Naturkonek, Gipuzkoako talde naturzale eta ekologistak biltzen dituen plataformak, ez du inolaz ere ontzat jotzen. Arrazoiak, artikulu honetan, taldeek Gipuzkoako parke naturaletako patronatuetan dituzten ordezkariek sinatuta.
-
Landa lurrak babestu/zaindu ditzagun
[2025-06-04]Azken urtetan landa eremuan, bai lur pribatuan, baita lur publikoan ere, txabolak eta antzeko eraikinak ari dira ugaritzen, mota eta neurri ezberdinetakoak, hauekin batera baratzak. Hau dena, inolako baimenik gabe egiten ari dela uste dugu, landa lurretako erabilerek eta jarduerek indarrean dauden araudiak bete gabe, alegia. Honek biziki kezkatzen gaitu; izan ere, bertan egiten den kontrolik gabeko jardueraren ondorioz lurra kutsatzen da, ura kutsatzen da, era desberdinetako hondakinak pilatzen dira, paisaia desitxuratzen da eta abar.
-
Iñaki Otamendi: “Asko dugu ikasteko Gladysen belaunaldikoen borroka desobedienteez”
[2025-06-02]Eguzkiko eta Gladys Gogoan kolektiboko antolatzaileok eskatuta, Iñaki Otamendik parte hartu zuen atzo Gladys del Estali Donostian eskaini genion omenaldian. Otamendik adierazitakoa testu honetan bilduta dago. Testu hauxe bera atzo ere argitaratu genuen, omenaldiaren kronika eta irudiekin batera, baina, egia esan, nahiko galduta geratu zen. Horregatik erabaki dugu espazio propioa ematea.
-
Gladysen omenaldiaren kronika eta irudiak
[2025-06-01]Gaur omendu dugu Gladys del Estal, Gladys musika eta lore artean gogoratzeaz gain, aktualitateko gai bati heldu diogu, eta aurten, azalpen handirik behar ez duten arrazoiengatik, GERRARIK EZ! aldarriak protagonismo berezia izan du. Halaber, Gazako genozidioa ezin aipatu gabe utzi, jakina. Hona hemen omenaldiaren kronika “ilustratua” edo.
Bisita Kontadorea






