albisteak
-
Eguzkik birziklatzera animatzen ditu pasaitarrak
[2025-02-25]Pasaiako Udalak iragarri du hainbat neurri hartzen ari dela etxeko zaborren gaikako bilketaren ehunekoa handitzeko. Helburua da lehenbailehen –dagoeneko berandu doa– % 55 lortzea, hori baita Hondakinen Legeak eskatzen duen gutxienekoa. Gaur egun, % 47,1era baino ez da iristen (1), eta horrek San Marko mankomunitatean gutxien birziklatzen duen bigarren udalerria bihurtzen du, Donostiaren ondoren. Hori oso tamalgarria da, batez ere kontuan hartzen badugu 2015ean Pasaia % 69,99ra iritsi zela. Baina igaroriko urak errotarik ez darabil.
-
Urumeako Mendiak Bizirik herri ekimenaren aurkezpena eta “Vidas irrenobables” dokumentalaren proiekzioa, Donostian
[2025-02-20]Datorren astean makrozentral ekoliekoei buruzko bi ekitaldi informatibo egingo dira Donostian. Asteartean, hilak 25, 19:15ean, “Vidas irrenovables” dokumentala proiektatuko da Trueba aretoan. Ondoren, filmaren zuzendari Francisco J. Vaquerorekin solasaldi batean parte hartzeko aukera egongo da. Sarrera doan. Ostegunean, hilak 27, 19:00etan, Urumeako Mendiak Bizirik herri ekimenaren aurkezpena egingo da Okendo Kultur Etxean. Ekimeneko kideek informatuko emango dute Repsolek eta Endesak Urumeako mendietan bultzatzen dituzten makroproiektu eolikoen berri. Repsolek sustatzen duen egitasmoa egun Euskal Herrian planteatzen den mota horretako azpiegiturarik handiena da.
-
Bertako zuhaitzen landaketa herrikoia Andoaingo herri lurretan, bigarrenez jarraian
[2025-02-19]Eguzkik zuhaitz landaketa herrikoia antolatu du otsailaren 22an. Landaketa Leitzarango bailaran dagoen Muntton magalean egingo dugu, Andoaingo Mendiak izeneko herri lurretan, iazko lur sailaren ondoan.
Landaketak bi helburu nagusi ditu:
Basoen garrantziaz kontzientzia hartzea, egoera onean egoteak gizarteari ematen dizkion onura ugariaz jabetu gaitezen.
Orain arte herri lurrak kudeatzeko eran aldaketak aldarrikatzea. -
“Leitzaran aukerak eta arriskuak” hitzaldia Arturo Elosegiren eskutik
[2025-02-18]Euskal Herrian Ekologian dagoen aditurik handienetakoa, Leitzaran bailarak dituen balio eta gaitasunez arituko da baita hauek mantetzeko edo/eta berreskuratzeko ugaritzen ari diren arriskuaz ere. Zuhaitz landaketa herrikoia ere egitekoak gara otsailaren 22an.
-
Errekalde-Galarreta bidegorria eraikitzeko hirugarren proiektua hiru urteko epean
[2025-02-17]Gipuzkoako Foru Aldundiak jendaurrean ipini du Errekalde-Galarreta bidegorri-proiektu berria, hirugarrena hiru urteko epean. Aurreko proiektuak bezala, honek ere bi albiste dakartza, bata ona eta bestea txarra. Albiste ona da bidegorriari lekua egiteko GI-2132 errepidearen ardatza pixka bat mugitu izana. Horri esker, proiektuak zuhaitzetan izango duen eragina leundu ahal izango da. Eragin hori kezka-iturri zen guretzan eta kezka-iturri izaten jarraitzen du, batez ere harizti-eremu bat tartean dagoelako. Albiste txarra, berriz, zera da, proiektuak jarraitzen duela behar baino estuagoa izaten; izan ere, 3 metro zabal baino ez ditu.
-
Baserritik etxera, zer da kontsumo talde bat? Hitzaldia eta zuhaitz egunak
[2025-02-17]Baserritik etxera, zer da kontsumo talde bat? Hitzaldia eta zuhaitz egunak
-
Otsailak 15 manifestazioa Iruñan: “AHTak esklabo bihurtzen gaitu.Progresoaren K-AHT-EAK hautsi”
[2025-02-13]AHTaren obretako langileen testigantzek aspalditik desagerrarazi behar ziren esklabotza-baldintzak gogorarazten dizkigute: lanaldi amaigabeak aparteko orduak kobratu gabe, drogen kontsumoa lanaldi horiei eutsi ahal izateko, laneko erabateko segurtasun-falta ezbehar handiko lanean (orain arte 12 heriotza AHTaren obretan EHn, gehienak migratzaileak), laneko osasungaiztasun handia tunelen barruan babes-neurri egokirik gabe Diesel makinekin lan eginez, enpresa-abusuak zigorgabetasun osoz, tratu txar arrazista eta homofoboak, ausarkeriazko lardaskeria arduragabea, ustelkeria-praktikak… Horrek guztiak AHTaren obrak XXI. mendeko esklabotzaren adierazle nagusietakotzat hartzera garamatza. Zapalkuntza-baldintza horiek gabe, AHT bezalako makro azpiegiturak ez lirateke posible izango beren neurriz kanpoko kostuarengatik, edozein ekonomiarentzat onartezina dena.
-
Illunbe Berria eta zezen-plaza zaharra?
[2025-02-10]Udal-gobernuak Donostian zezenketak egiten jarraitzeko aukera berriz ere diru publikoz finantzatu nahi duela salatu du Eguzkik. Izan ere, udal-gobernuak aurkeztu duen proiektuak Illunbe zeharo zaharberrituko da. Tira, “zeharo” esan dugu, baina, paradoxikoki, Illunbe Berrian aldatuko ez den bakarra zezen-plazaren egitura bera izango da, eta hari atxikitako erabilera. Alegia, Illunbe Berrian zezenketak antolatzen jarraitu ahal izango dira, alkateak adierazi zuen bezala.
-
Erantzukizunak argitu gabe, Zaldibarko zabortegia bertan behera erori eta bost urte geroago
[2025-02-09]Zaldibar Argituk antolatuta, gaur goizean ekitaldi bat egin da Eitzagan, Zaldibarko zabortegiko luizian hildako Alberto Sololuze eta Joaquín Beltran langileak gogoratzeko eta, aldi berean, hura gertatu eta bost urte geroago erantzukizunek argitu gabe jarraitzen dutela salatzeko. Zaldibar Argituren partez, Idoia Marinek esan du epaitegietan gauzak oso motel doazela, baina mobilizazio-deialdiei adi egon beharra dagoela, “mobilizazioak beharrezkoak izango direlako”.
Bisita Kontadorea






