albisteak
-
Araztegiko lohien Tuterako kudeaketa zentralizatuari ez
[2024-08-09]Tuterako araztegian Nafarroan sortutako araztegiko lohien % 40 kudeatzeko proiektua artifizialki zatitu da, eta horrek zaildu egiten du haren ingurumen-inpaktuaren azterketa.
Proiektuak ez du adierazten zer egingo den azken hondakinarekin, baina badirudi Erriberako laborantza soroetan isuriko dela, gaur egun nitratoengatiko kutsadura-tasa handiak dituztenak. -
Angulak Mehatxatutako Espezieen Katalogoan sartzeko eskatu du Eguzkik
[2024-08-06]Aingira europarra –eta, ondorioz, angulak– Babes Bereziko Basa-faunaren Zerrendan eta Mehatxatutako Espezieen Katalogoan sartzeko eskatu dio Eguzkik Trantsizio Ekologikorako Ministerioari. Eskaera egin du aipatutako bi dokumentuak eguneratzeko Ministerioak abiatu duen kontsulta-prozesuaren barruan.
-
Zezenketen aurkako manifestazioa egingo da aurten ere Aste Nagusian
[2024-08-05]Gipuzkoako Plataforma Antitaurinak deituta, aurten ere Illunbeko zezenketen aurkako manifestazioa egingo da Donostiako Aste Nagusiaren atarian. Hitzordua larunbatean izango da, abuztuak 10, 18:00etan, Bulebarrean. Udal-gobernuak, herritar gehienon nahiari bizkar emanda, zezenketak lotsarik gabe babesten dituela salatuko dugu.
-
Donostiako udal-gobernuak zabor-tasa %26,54 igo nahi du, Hondakin Legearen aitzakian, baina ez du Lege horrexek ezarritako birziklatze-helburua betetzeko inolako asmorik
[2024-08-01]Zabor-tasak %26,54 igotzea, Hondakin Legea betetzeko aitzakian, baina aldi berean Lege horrexek berak 2025erako ezartzen duen %55eko gaikako bilketaren helburua urratzea –are gehiago urratze hori arrozoizko epe batean zuzentzeko inolako bide-orririk ez dagoenean– sekulako iruzurra iruditzen zaigu. Iruzurra Legeari, herritarroi eta, jakina, ingurumenari. Donostiako udal-gobernuak ezin du Legea bete komeni zaion neurrian soilik.
-
Busturialderako plan sozioekonomiko bat egiteko prozesua: itxurakeria baino ez 2024ko urtarrilaren
[2024-07-29]22an, Urkulluk iragarri zuen Administrazio Publikoek bi urteko epea hartuko zutela Guggenheim Urdaibai proiektuaren bideragarritasunari buruz hausnartzeko. Adierazpen horrek hautsak harrotu zituen inguruetan, eta batzuen eta besteen adierazpenak eragin. Horren aurrean, eta ezinbestean, EAJk eta PSEk Busturialdea biziberritzeko plan ekonomikoa aurkeztu zuten Legebiltzarrean urtarrilaren 26an, eta aho betez adierazi zuten eskualdeko gizarte-eragileak eta eragile ekonomikoak planaren parte izango zirela. Hurrengo hilabeteetan, hauteskundeak tarteko, ez da horren inguruko albisterik izan, harik eta maiatzaren 9an planari buruzkoak xehatu zituen arte Aitziber Atxustegi kazetariak Deia egunkarian. Besteak beste, esaten zuen lehentasunezko ekintza-eremu izendatutako eremuetan jarraitu den metodologia bera jarraituko dela; hau da, «prozesu partizipatibo zabal bat» egingo dela, «eskualdeko eragile garrantzitsuak kontuan hartuko dituena».
-
Bihar 29 Donostian elkarretaratzea epaitegien aurrean zatoz!
[2024-07-29]BCCren Manteoko obrak ez dira gelditzen, eta gu ere ez!
Uliako Auzo Elkarteak elkarretaratzea deitu du bihar asteartea uztailak 30, 12:00etan Atotxako epaitegien aurrean, EJANari eskatzeko Manteoko kasuan justizia egin dezala behingoan (ikusi behean adierazpena).
Zabaldu, mesedez. Mila esker! -
Gerrak sortzen dituen euskal industria militar berria: Satlantis-en adibidea
[2024-07-29]Gerra hemen hasten da, ekoizpen horretan parte hartzen duen euskal enpresa bakoitzean, eta hurrengo gerrak lehertu aurretik gelditu nahi baditugu, berriro ere ezintasunean erori baino lehen, bidea argia dirudi: gerra horiek eraikitzen dituen industriari eta etekina ateratzen dieten merkatariei aldez aurretik amaiera ematea. Industria militarraren eta gerren aurrean alternatibak egon badaude. Hasiera ona litzateke ekoizpen militarra eraldatzea gizarte premiei erantzungo dien ekoizpen zibilean. Premiazkoa da alternatiba horiek garatzea… hil ala biziko kontua baita.
-
Nahiko da Ondarroako portuko isurketekin
[2024-07-19]Asteazkenean, hilaren 17an, berriz ere isurketa larria egin da Ondarroako portuan.
Isurketa hori karroaren inguruan gertatu da. Arrantza-ontzien konponketak, egokitzapenak eta pintaketak egiten diren tokia.
Egiten ari diren ikerketen emaitzen zain, esan dezakegu isurketa hori une horretan karroan igota zegoen arrantza-ontzi baten kroskoaren… -
Uztailaren 9an Otxantegikide bat epaitu zuten
[2024-07-19]“Atentatua, desordena publikoak eta erresistentzia larria” leporatuta epaitu
zuten uztailaren 9an Otxantegiko laguna. 1.600 euroko isuna eta 9 hilabeteko aurrekari penalak ezarri dizkiote.
Akusazio eta zigor hau muntai polizialaren emaitza besterik ez dela salatu gura dugu Otxantegi Herri Lurretik. Ondo dakigu euren helburua beldurtu eta itotze ekonomikoaren bitartez borroka gelditzea dela, baina ozen esan dezakegu EZ DUTELA LORTUKO.