Itsasoa-Ura
-
Maiatzak 9an, Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria den Miren Arzalluz Loroño andrearekin bilera izan du
2025-05-11Maiatzak 9an, Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria den Miren Arzalluz Loroño andrearekin bilera izan du. Eskertuta gaude, Plataformak eskatutako bilerari baietza eman izanaz.
Lehenengo eta behin, gogoratu nahi dugu 2024ko iraila eta urria bitartean, bilerak izan genituela Elixabete Etxanobe Landajuela Bizkaiko ahaldun nagusiarekin, Ibone Bengoetxea Otaolea lehendakariorde eta Kultur sailburuarekin eta Eneko Andueza Lorenzo Euskadiko Sozialisten idazkari nagusiarekin. Bilera horietan, esanguratsuak izan ziren Guggenheim Urdaibai Proiektuaren inguruan hirurengandik jaso genituen erantzunak: ez dela proiektua, ideia baizik, edota proiektua ez zutela ezagutzen esan ziguten. Baina hirurek egin zuten bat Guggenheim Fundazioarentzako proiektu estrategikoa dela esatean. -
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote Agitiko kala “ahalik eta lasterren” leheneratzeko
2025-05-07Gipuzkoako Batzar Nagusiek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote “ahalik eta lasterren has daitezela Agiti kalaren ingurumena lehengoratzeko izapideak”. Igeldoko Agitiko kalan Culmanor S.A. enpresak aspaldi abandonatutako arrain-haztegi bat dago, zeharo hondatuta. Ebazpen horrek Eguzkiren erreibindikazio hau du oinarri. Eguzkikook oso modu positiboan baloratzen dugu Batzar Nagusien ebazpena. Badakigu ondorio mugatuak dituela, baina luze ahanzturik egon den gai bat agendan jartzen laguntzen du, dudarik gabe.
-
Donostiako portuko garbiketa eta EKPren gezurtapena
2025-04-10Donostiako portua garbitzeko erabilitako produktuak auzitan jartzen dituen bideo bat badabil azkenaldion sare sozialetan, eta dagoneko milaka ikustaldi lortu ditu. Bideoa dela-eta, joan den astean Eguzkik gogoratu zuen ez dela lehen aldia, eta Euskal Kirol Portuak erakundeari eskatu genion aukera aprobetxatzeko garbiketa-produktu eta prozedurak berrikusteko. EKPk, baina, “irmoki” ezeztatu du bideoan ikusten denarekin “inolako zerikusia” duela. Esan du pantalanen arduradun baino ez dela, ez portuko garbiketaren arduradun. Eta deitoratu du “modu bidegabean eta arrazoirik gabe” bideoan islatzen den salaketarekin nahastu izana. Hona hemen gezurtapen horri Eguzkik eman dion erantzuna.
-
Lemoizko itsaslabarrak eta zentralaren inguruko lursailak babesteko proposamena berretsi du Etzandarri Mendi Taldeak
2025-04-04Etzandarri Mendi Taldeak, “instituzioen eta alderdi politikoen jarduerarik ezaren eta nagikerien aurrean”, Lemoizko itsaslabarrak eta, oro har, zentral nuklearraren inguruko lursailak babesteko landu duen proposamena eguneratu eta berriz zabaltzeko momentua iritsi dela erabaki du. Izan ere, “naturgune aparta hori berrezkuratzea premiazkoa da eta ekiteko ordua da”, diote. Oraingoan, Jaurlaritzaren Irekia parte hartzeko plataforman ere inkesta bat plazaratu dute, alde edo kontra bozkatzeko aukera ematen duena: Bestalde, Bizkaiko Hitza-k oso tarte zabala eskaini dio gaur Lemoizko zentralaren etorkizunaren inguruko kezkari.
-
Donostiako portuan erabiltzen dituen produktu eta garbiketa-prozedurak berrikusteko eskatu dio Eguzkik EKPri (*)
2025-04-03Euskadiko Kirol Portuak erakundeak Donostiako portua garbitzeko erabilitako produktuak auzitan jartzen dituen bideo bat badabil egunotan sare sozialetan, eta dagoneko milaka ikustaldi lortu ditu. Ez da, ez, lehen aldia. Izan ere, antzeko salaketa bat egin zuen Eguzkik 2023ko abuztuan, orduan ere bideo baten bidez. Gauzak horrela, Eguzkik EKPri zera eskatzen dio: salaketa biral berriaren aurrean entzungorrarena egin ordez, aprobetxatzeko eskaintzen duen aukera garbiketa-produktu eta prozedurak berrikusteko.
-
Agitiko arrain-haztegia desmuntatzeko eta kala leheneratzeko eskatu dio Eguzkik Eusko Jaurlaritzari
2025-04-01Agitiko kala leheneratzeko eskatu dio Eguzkik Eusko Jaurlaritzari. Arrain-haztegi bat eraiki zuen Culmanor SAk 1989an Igeldoko paraje hartan, itsas-lehorreko jabari publikoaren emakida bati esker. Baina haztegiak 2006an funtzionatzeari utzi zion. Emakida ere 2011n iraungi zen. Beraz, haztegiak dagoeneko askoz urte gehiago pasatu ditu funtzionatu gabe (19) funtzionatzen baino (16). Aspalditik dago zeharo hondatuta, eta ez dugu ezagutzen inolako arrazoirik, ez legezkorik eta are gutxiago ingurumenezkorik, horrela izaten jarraitzeko. Izan ere, Ura agentziaren txosten batek garbi utzi zuen 2012an Agiti “oso balore ekologiko eta paisajistiko nabarmena duen parajea dela eta leheneratzeko gaitasun handia duela”. Gaur indarrean sartzen den transferentzia berriak ez du eskumenen gaineko inolako dudarik uzten.
-
Itsasaldiak iristen diren tokiraino, publikoa!
2025-03-27Datorren igandean, martxoak 30, arratsaldeko bostetan, elkarteratzea egingo dugu Muruetako Aurrera Teileriaren aurrean, horraino iritsiko den marea biziaren testigu izatera hain zuzen.
Izan ere, gune hori, indarrean dagoen Kostaldeei buruzko Legearekin bat, jabetza publikokotzat edo jabari publikokotzat hartu beharko litzateke, eta, beraz, babestua beharko luke, duen interes handigatik beti ere. -
Ondarretan toldo gutxiako jartzea proposatu du Eguzkik
2025-03-11Laster zozkatuko dira Donostiako hondartzetako toldoak. Ondarretan tarteka leku-falta dagoela ikusita, toldo eta karpa gutxiago jartzea eskatu du Eguzkik, hondartzaren erabilera publiko eta doakoa bermatzeko. Eguraldi ona lagun, jende asko pilatzen da Ondarretan, are gehiago asteburuetan. Itsasgorak, batetik, eta harriek, bestetik, asko mugatu dezakete hondartzaren zati erabilgarria, eta, hain justu, zati hori da toldo eta karpek okupatzen dutena. Horren ondorioz, erabiltzaileen arteko ika-mikak sortzen dira, eta iaz udaltzainek zenbait eztabaida sutsu itzaltzeko ere interbenitu behar izan zuten. Gauzak horrela, Udalari proposatzen diogu zozkatu behar duen toldo-kopurua %10 murriztea. Guztira, 718 dira; beraz, 70 bat gutxiago jartzea proposatzen dugu.
-
Jaizkibel-Capbreton Itsas Eremua Garrantzi Komunitarioko Leku izendatu eta Natura 2000 sarean sartu du Europako Batzordeak
2025-03-03Europako Batzordeak “Jaizkibel-Capbreton Itsas Eremua” babesteko erabakia hartu du, Natura 2000 Sarearen barruan Garrantzi Komunitarioko Leku (GKL) gisa. Jaizkibel-Capbreton 1.500 km²-ko itsas eremua da, eta Igeldoko itsaslabarretatik Higer lurmuturreraino itsaso zabalera hedatzen da, 2.000 metroko sakoneran dagoen Capbreton urpeko fosaraino. Ulia eta Jaizkibelekin mugakide diren uretako biodibertsitate pelagikoaren balioen babesa 2010ean sortu zen, Oceana itsas kontserbaziorako nazioarteko fundazioaren eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialaren (COBE) baterako ekimen zientifikoaren ondoren. Eguzkik eta beste erakunde batzuek hasieratik babestu dugu, eta urte hauetan guztietan aldarrikatu dugu, Urte asko zain egon garen erabaki garrantsitzu hau txalotu nahi dugu, Urrats garrantzitsu bat eman da baina babesguneak dituen funtzioak bete ahal izateko eremua arautzen duten dokumentuak ahalik eta azkarren onartzea ezinbestekoa da.
-
“Leitzaran aukerak eta arriskuak” hitzaldia Arturo Elosegiren eskutik
2025-02-18Euskal Herrian Ekologian dagoen aditurik handienetakoa, Leitzaran bailarak dituen balio eta gaitasunez arituko da baita hauek mantetzeko edo/eta berreskuratzeko ugaritzen ari diren arriskuaz ere. Zuhaitz landaketa herrikoia ere egitekoak gara otsailaren 22an.
-
Txingudin, Plaiaundiko parkean, bisita gidatu eta erreibindikatiboa antolatu du Eguzkik Hezeguneen Munduko Egunean
2025-01-29Igandean, otsailak 2, Hezeguneen Munduko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Eguzki talde ekologistak Txingudiko hezegunean dagoen Plaiaundiko parkean zehar ibilaldi gidatu bat antolatu du. Hitzordua 11:00etan izango da, Plaiaundiko parkeko sarrerako Ekoetxean. Helburuetako bat San Lorentzoko aintzira handitzeko proiektua erreibindikatzea da. Izan ere, 2014an Eusko Jaurlaritzaren enkarguz Txingudiri buruz egin zen diagnosian “premiazko lehentasunetako bat” zela ondorioztatu zen. Hala ere, hamar urte geroago, oraindik ez zaie lanei ekin.
-
Ekologistak Martxan-ek eta Eguzkik auzitegietan errekurritu dute Urdaibaira isurtzen duen Oka ibaiaren emari ekologikoak murriztea
2025-01-28Eguzkik eta Ekologistak Martxan-ek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute Oka ibaiak Urdaibain dituen emari ekologikoak murrizteko Ura agentziak onartutako ebazpenaren aurka. Horrelako erabakiek Biosfera Erreserbaren babes-maila murriztea dakarte eta beste batzuekin bat egiten dute (itsas-lehorreko jabari publikoaren babesaren mugaketak, adibidez) luxuzko alfonbra bat eskualdeko turistifikazio masiboko proiektuetara hedatzeko, non Guggenheim 2 Urdaibai proiektuak argi propioz distiratzen duen.
-
Azkoitiko Udalak oposizioarekin sinatutako ingurumen-ituna berriz ere urratu duela salatu du Eguzkik, eta azalpenak eskatu ditu
2025-01-232024ko aurrekontuetan, Udalak eta oposizioko talde batek 18.000 euroko partida bat sinatu zuten ibaiaren aldameneko baranden azpian metalezko saretak ipintzeko, plastikoak eta beste hondakinbatzuk Urola ibaira iristea eragozteko. Akordioaren arabera, 840 metro inguru sareta ipiniko ziren. Baina egiaztatu ahal izan dugunez, 105 metro baino ez dira ipini. Alde nabarmena dago adostutakoaren eta benetan egindakoaren artean. Horrek agerian uzten du sinatutako akordioa nabarmen urratu dela.
-
2024: balantze eskasa saneamenduaren arloan
2025-01-09Amaitu da 2024. urtea, eta Pasaiako badiako eta Oiartzungo itsasadarreko puntu desberdinetako isurketen gaia zein egoeratan dagoen aztertu beharrra dago. Besteak beste, Eguzkik aktiboki esku hartu du horietan, horiek konpontzeko eta araudia betetzeko eskatuz.
-
Urumea zabortegi gisa erabiltzeagatik Donostiako Udalak 2022an ezarritako salaketa zertan den jakin nahi du Eguzkik
2025-01-06Hiru urte pasatu dira Eguzkik salatu zuenetik Urumean, Maria Kristina eta Mundaizko zubien artean, sekulako hondakin-pila zegoela. Somierrak, komunak, bizikletak, garbigailuak… Guztira, 7 tona baino gehiago. 2023ko apirilean, Udaltzaingoak ezagutarazi zuen gizon bat atxilotu zuela, Urumean hondakinak pixkanaka baina etengabe botata, pilaketa harrigarri haren eragilea zelakoan. “Ingurumenaren aurkako delituagatik, Justiziak irmo jokatuko duela espero dut”, adierazi zuen Marisol Garmendiak, une hartan Donostiako Ekologia zinegotzia zenak. Geroztik, ordea, hogei hilabete baino gehiago pasatu dira, eta salaketa zertan gelditu zen ez dakigu. Zein da egoera? Salaketak aurrera egin du? Epaiketa egin da?
Bisita Kontadorea






