Adi! Markatu ondo egutegian urtarrilaren 30a! Izan ere, egun horretan edo egun horren inguruan, ekologiaren alorrean lan egiten duten eragile guztiak batera, herri, auzo, ikastetxe eta lan-zentroetan, klima- eta ingurumen-larrialdia salatzeko ekintzak antolatzeko deialdia egin du Larreko Mahaiak. Betiere tokian tokiko arazo lokaletatik krisialdi globala bistaratzeko. Gainera, otsailaren 6an Zaldibarko hondamendiaren lehen urteurrena izango da. Bada, urtarrilaren 30eko ekimenaren bitartez Zaldibarko salaketa ere indartu egin nahi da.