kutsadura
-
Eguzkik salaketa jarri du Arartekoan, Azkoitiko Udalak ingurumenari buruzko informazio-eskubidea urratu duelako
2025-05-06Aurtengo urtarrilaren amaieran, Eguzkik salatu zuen Azkoitiko Udalak berriro ere urratu zuela oposizioarekin sinatutako ingurumen-itun bat, eta horren inguruko azalpena eskatu zuen. Zehazki, 2024ko aurrekontuetarako, Udalak eta oposizioko talde batek 18.000 euroko partida bat sinatu zuten Urola ibaiaren ondoko baranden azpian metalezko sareak jartzeko. Sare horiek hondakin solidoak, plastikoak eta beste kutsatzaile batzuk Urola ibaira iristea eragozten dute, eta, horrela, haien kutsadura murrizten du. Sareak ez ziren ipini, ordea. Eta azalpenak eskatu eta hiru hilabete geroago, erantzunik ez. Gauzak horrela, Arartekoarengana jo dugu.
-
Hondakinak eta belatz handien bikote bat Mendexan
2025-04-25Pena da, eta amorru handia ematen du, naturan bertan hondakinak botatzen dituen jendea egotea. Edari-latetatik hasi, water-katiluetara eta hozkailuetara. Hori bai, gero mila kilometro egingo dituzte ondo kontserbatutako lekuez gozatzeko.
Oraingo honetan, Lea Artibaiko EGUZKI taldeak kexa bat jaso zuen, Lekeitiotik gertu dagoen itsaslabar batera, Mendexa udalerriko lursailetara, ematen duten lursail batzuetan hondakinak botatzen ari direlako. -
Donostiako portuko garbiketa eta EKPren gezurtapena
2025-04-10Donostiako portua garbitzeko erabilitako produktuak auzitan jartzen dituen bideo bat badabil azkenaldion sare sozialetan, eta dagoneko milaka ikustaldi lortu ditu. Bideoa dela-eta, joan den astean Eguzkik gogoratu zuen ez dela lehen aldia, eta Euskal Kirol Portuak erakundeari eskatu genion aukera aprobetxatzeko garbiketa-produktu eta prozedurak berrikusteko. EKPk, baina, “irmoki” ezeztatu du bideoan ikusten denarekin “inolako zerikusia” duela. Esan du pantalanen arduradun baino ez dela, ez portuko garbiketaren arduradun. Eta deitoratu du “modu bidegabean eta arrazoirik gabe” bideoan islatzen den salaketarekin nahastu izana. Hona hemen gezurtapen horri Eguzkik eman dion erantzuna.
-
Donostiako portuan erabiltzen dituen produktu eta garbiketa-prozedurak berrikusteko eskatu dio Eguzkik EKPri (*)
2025-04-03Euskadiko Kirol Portuak erakundeak Donostiako portua garbitzeko erabilitako produktuak auzitan jartzen dituen bideo bat badabil egunotan sare sozialetan, eta dagoneko milaka ikustaldi lortu ditu. Ez da, ez, lehen aldia. Izan ere, antzeko salaketa bat egin zuen Eguzkik 2023ko abuztuan, orduan ere bideo baten bidez. Gauzak horrela, Eguzkik EKPri zera eskatzen dio: salaketa biral berriaren aurrean entzungorrarena egin ordez, aprobetxatzeko eskaintzen duen aukera garbiketa-produktu eta prozedurak berrikusteko.
-
Sustrai Fundazioak nitrato kutsaduragatik Zaurgarriak diren Eremuak handitzeko eta neurri eraginkorrak ezartzeko eskatzen dio Nafarroako Gobernuari
2025-03-31Abeltzantza industrialak Nafarroako lurren nitrato-kutsaduran duen eragina frogatuta dago. Gauza bera gertatzen ari da Espainiako Estatuko beste lurralde batzuetan ere. Neurri handi batean, abeltzaintza-ustiategi industrialen hazkunde neurrigabearen ondorioz gertatu da hau. Nafarroan 40 proiektu berri edo handitze-proiektu baino gehiago zenbatu ditugu azken urteotan. Ustiategi hauek sortzen dituzten mindak dira gure lurretan nitratoek eragindako kutsaduraren iturri nagusietako bat. Baina ez bakarra.
-
Eguzkik birziklatzera animatzen ditu pasaitarrak
2025-02-25Pasaiako Udalak iragarri du hainbat neurri hartzen ari dela etxeko zaborren gaikako bilketaren ehunekoa handitzeko. Helburua da lehenbailehen –dagoeneko berandu doa– % 55 lortzea, hori baita Hondakinen Legeak eskatzen duen gutxienekoa. Gaur egun, % 47,1era baino ez da iristen (1), eta horrek San Marko mankomunitatean gutxien birziklatzen duen bigarren udalerria bihurtzen du, Donostiaren ondoren. Hori oso tamalgarria da, batez ere kontuan hartzen badugu 2015ean Pasaia % 69,99ra iritsi zela. Baina igaroriko urak errotarik ez darabil.
-
Erantzukizunak argitu gabe, Zaldibarko zabortegia bertan behera erori eta bost urte geroago
2025-02-09Zaldibar Argituk antolatuta, gaur goizean ekitaldi bat egin da Eitzagan, Zaldibarko zabortegiko luizian hildako Alberto Sololuze eta Joaquín Beltran langileak gogoratzeko eta, aldi berean, hura gertatu eta bost urte geroago erantzukizunek argitu gabe jarraitzen dutela salatzeko. Zaldibar Argituren partez, Idoia Marinek esan du epaitegietan gauzak oso motel doazela, baina mobilizazio-deialdiei adi egon beharra dagoela, “mobilizazioak beharrezkoak izango direlako”.
-
Azkoitiko Udalak oposizioarekin sinatutako ingurumen-ituna berriz ere urratu duela salatu du Eguzkik, eta azalpenak eskatu ditu
2025-01-232024ko aurrekontuetan, Udalak eta oposizioko talde batek 18.000 euroko partida bat sinatu zuten ibaiaren aldameneko baranden azpian metalezko saretak ipintzeko, plastikoak eta beste hondakinbatzuk Urola ibaira iristea eragozteko. Akordioaren arabera, 840 metro inguru sareta ipiniko ziren. Baina egiaztatu ahal izan dugunez, 105 metro baino ez dira ipini. Alde nabarmena dago adostutakoaren eta benetan egindakoaren artean. Horrek agerian uzten du sinatutako akordioa nabarmen urratu dela.
-
Lasarte-Orian, errefuxako ontzi gehien-gehienak, 5etik 4, irekita daude; beraz, sistema ez da funtzionatzen ari
2025-01-16Teorian, Lasarte-Orian etxeko hondakinak botatzeko ontzi grisak, “errefuxakoak”, itxita daude, eta txartelaz bakarrik ireki daitezke. Praktikan, ordea, gehien-gehienak irekita daude, zehatz-mehatz, 5etik 4, egiaztatu ahal izan dugunaren arabera. Gauzak horrela, kontua ez da Udalak joan den martxoan indarrean jarri zuen sistema hobetoxeago o okerxeago kudeatu daitekeela, baizik eta sistema hori ez dela funtzionatzen ari.
-
2024: balantze eskasa saneamenduaren arloan
2025-01-09Amaitu da 2024. urtea, eta Pasaiako badiako eta Oiartzungo itsasadarreko puntu desberdinetako isurketen gaia zein egoeratan dagoen aztertu beharrra dago. Besteak beste, Eguzkik aktiboki esku hartu du horietan, horiek konpontzeko eta araudia betetzeko eskatuz.
-
Urumea zabortegi gisa erabiltzeagatik Donostiako Udalak 2022an ezarritako salaketa zertan den jakin nahi du Eguzkik
2025-01-06Hiru urte pasatu dira Eguzkik salatu zuenetik Urumean, Maria Kristina eta Mundaizko zubien artean, sekulako hondakin-pila zegoela. Somierrak, komunak, bizikletak, garbigailuak… Guztira, 7 tona baino gehiago. 2023ko apirilean, Udaltzaingoak ezagutarazi zuen gizon bat atxilotu zuela, Urumean hondakinak pixkanaka baina etengabe botata, pilaketa harrigarri haren eragilea zelakoan. “Ingurumenaren aurkako delituagatik, Justiziak irmo jokatuko duela espero dut”, adierazi zuen Marisol Garmendiak, une hartan Donostiako Ekologia zinegotzia zenak. Geroztik, ordea, hogei hilabete baino gehiago pasatu dira, eta salaketa zertan gelditu zen ez dakigu. Zein da egoera? Salaketak aurrera egin du? Epaiketa egin da?
-
Mutrikuko Mijoako saneamendu sarea eta bidegorria YA!
2024-12-29Gure salaketa hau duela urtebete egin genuenaren berdina da. Eta, beraz, Mutrikuko Mijoako saneamendu-sare berriaren egoera egiazta daiteke, eta eremu horretako bidegorria ez da batere aldatu. Inplikatutako erakundeek ez dute EZER egin.
Eusko Jaurlaritzak, Aldundiak eta URAk denetarik passatzen jarraitzen dute. Jarduera bakarra URA agentziak egin du, Saturrarango hondartzako zerbitzuak eta kantina itxi besterik ez baitu egin uda honetan. Hori al da irtenbidea? -
Zabor-tasa bi urtetan %30 eta %50 garestitu du Lasarte-Oriako Udalak: komeni zaion neurrian bakarrik betetzen du Hondakin Legea
2024-11-12Lasarte-Oriako zabor-tasa aurten %30 igo da eta datorren urtean %50 igoko da. Biak ala biak igoera galantak, eta biak batuta, are gehiago, noski. Igoerak Hondakin Legeak behartuta daude, bai, udal-gobernuak Hondakin Legea betetzea erabaki du tasaren igoera handiari dagokionez, baina ez sortutako hondakinen araberako ordainketari dagokionez, ezta hobarien urrats “oinarrizkenaren” bidez ere.
-
55 urte geroago, isurketek ez dute etenik
2024-10-30“Erandioko gertakarien” 55. Urteurrenean ( arnastezina zen aire oso kutsatuak eragindako protestaldiak, non balaz hildako bi eta zenbait zauritu izan ziren), egun gauzak ezberdinak diren arren ( ekoiztek erak, arauak, administrazioaren papera…) badira egun ere Asuako arroan osasuna eta ingurumena arriskuan jartzen dituzten lantegi oso kutsakorrak ere. Kontrolez kanpo dauden isurketei aurre egiteko elkarlanerako akordio lortu dugu Erandioko Auzotarrok ERANDIO BIZIRIK eta Eguzki Talde Ekologistak.
-
Eugiko MAGNA meatzea zabaltzearen aurkako errekurtsoa, garrantzi handiko eremu naturalei eragiten diena
2024-10-30Erdiz Bizirik plataformak eta Sustrai Erakuntza fundazioak gora jotzeko errekurtsoa
aurkeztu dute Nafarroako Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako
kontseilariaren aurrean, Rafael Sur sektorean El Quinto 2895 meategia ustiatzeko
proiektua zabaltzeko baimenaren aurka; zeina Magnesitas Navarra S.A. (MAGNA)
enpresak sustatu duen.
Bisita Kontadorea






